Antxieta Etxea itxita dago berrikuntza lanengatik

Uztarria.com 2002ko urt. 28a, 16:01
Antxieta Etxea eta Udaletxearen egokitze lanak direla eta erakusketa leku egokirik ez da herrian

Antxieta Etxean berrikuntza lanak egiten hasi dira, bai teilatuan eta baita barrukaldean ere. Hau dela eta, martxoa arte bertan ez da egingo erakusketarik.

Otsailaren 4rako, 2002ko Santo Tomasetako Argazki lehiaketako sari ematea eta erakusketa irekiera zeukan iragarrita Azpeitiko Argazki Elkarteak, baina berritze lanak hasi direnez Antxietan beste areto baten aukera egin behar izan dute. Oraindik zehazteko baldin badago ere, ziurrenik Betharrametako elizan egingo da erakusketa hau. Udaletxe azpiko aretoan ere, datozen sei hilabete ingurutan ezingo da erakusketarik egin Udaletxean igogailu berri bat jartzeko obrak egiten ari baitira.