Irrintzi elkarteko bandera ostu dute

Uztarria.com 2002ko urt. 23a, 19:01
Bandera lapurtzen duten bigarren aldia da

Sansebastian bezperako danborrada ondoren Irrintzi elkarteko bandera ostu zuten, balkoian esekita zegoela. Oraindik ez da banderaren arrastorik.

Irrintzi elkartekoek urtero bezala danborrada bukatu eta elkarte goiko balkoian eseki zuten bandera, baina goizaldera jada ez zen bertan. Hau ez da bandera ostu dieten lehen aldia, duela lau bat urte ere balkoian esekita zela kendu baitzieten. Bandera berria egin behar izan zuten orduan, orain lapurtu duten hau hain zuzen ere.

Alboan, Irrintzi elkartekoak Enparantza Nagusian danborra jotzen.