Itsasi dantza taldeak 2002 urterako egutegi ikusgarria atera du

Itsasi dantza taldea 2002ko urt. 23a, 11:01
25. urteurren ospakizuna

Itsasi dantza taldeak bere sorreraren 25. urteurreneko ospakizunen barnean, taldearen historiak eman dituen argazki esanguratsuenak biltzen dituen egutegi ikusgarria atera du.

Egutegi honek, Itsasi taldeak hilero egin ohi dituen ekintza ezberdinen argazki bana dakar: danborrada, artzai-inudeak, dantzari txikiak, atzerriko bidaiak, santo tomas, musikoak, ttuntturroak eta dantza ezberdinen agerpenak.

Egutegia salgai dago jada 3.60€ ren truke honako lekuetan: Urola Express Kafetegia, Garoa Kafetegia, Osinazpi, Pastorkua, Diart, Angel argazki denda, Lagun Onak Mendizale tabernan eta Itsasi dantza taldearen lokalean.