Festa Batzorde buruaren erantzuna Julian Barrenetxe Abesbatzari

El Diario Vasco-tik jasotakoa 2002ko urt. 19a, 14:01

Azken egunetan, Julian Barrenetxe Abesbatzari Sansebastian bezperako helduen danborradan ateratzeari ezetza esan zaiola-eta eztabaida sortu da herrian. Hori dela eta, Jabier Beobidek gauzak argitzeko idatzitako gutunaren berri ematen da ondoren.

Hona hemen Jabier Beobideren erantzuna El Diario Vasco-n azaltzen den bezala:

Beobideren erantzuna

Julian Barrenetxea Abesbatzako danborradako taldeak joan den astean atera zuen idatziari erantzun nahi izan dio Javier Beobidek, Udal Festa Batzordeko buruak, bertan talde horretako kideek esandakoak argitu nahian.

Zinegotziaren esanetan, «Udaletxeak pasa den urteko danborradarako ofizialki onartu zituen erabakiak hauek izan ziren: 1.- Julian Barrenetxea Abesbatzak San Sebastian egunean (ez bezperan) jotzeko eskaria eginik, Festa Batzordeak (non alderdi guztiak ordezkatuta dauden) aho batez onartu zuen. Ez zuten, beraz, bezperan jotzeko eskaria egin eta taldeen bilera bat aprobetxatu zuten gai hau kalera ateratzeko. Jantzia egiterako bazekiten San Sebastian egunean jo behar zutela. 2.- Erabaki zen ere, talde honek urte batean danborra eta bestean barrika joko zuela».

Bestalde, eta Barrenetxeakoek euren idatzian aipatzen zuten udaletxean joan den urtarrilaren 10ean egindako taldeen bilerari buruz, danbor joleek «demokratikoki eta gehiengoz» aurten San Sebastian bezperan aldaketarik ez egitea erabaki zutela dio Beobidek. «Talde honek dio ere -jarraitzen du Festa Batzordeko buruak-, hurrengo urtean deialdi zabala egingo dela danborradan parte hartu nahi dutenentzat. Esan ere, deialdia egitea ez dagoela erabakita. Erabaki da bilera bat egitea deialdia egin behar den ala ez aztertzeko. Informazioa nola erabili, ala ulertu». Beobidek dio bere nahia aurtengo festak pasa bezain laster «danborradako talde guztiekin adostutako deialdia eta arautegia aurrera eramatea» dela, «herritar guztiek eskubide berdinak izan ditzaten. Talde honetako -Julian Barrenetxea Abesbatza- batzuk sortu duten iskanbilak, gauzak pertsonalizatu nahian, ez zuen ez maila honetara iritsi beharrik. Arazoak konpontzea nahi izanez gero, badaude bideak horretarako».

Biharko bandera jeistean Sokoa, Itsasi eta Barratsu Julian Barrenetxea Abesbatzakoekin batera aterako direla gogoratu ondoren, eta abesbatzako taldekideei zuzenduta, honela dio ziengotziak: «Zuek zergatik bai eta beste batzuk zergatik ez?».

Uztarria.com honetan Julian Barreneren iritzia jaso genuen hemen.

Bestalde, Uztarria.com honetan gai honen inguruan zabaldu den eztabaidan parte hartzeko egizu klik hemen.