Zuek bai eta gu zergatik ez?

Julian Barrenetxe Abesbatza 2002ko urt. 16a, 21:01

Julian Barrenetxea abesbatzak bere iritzia plazaratu nahi du, aurten San Sebastian bezperan danborradan parte hartzerik izango ez duela-eta.

Denboraldian eskuartean dugun gaia da baina hona hemen, orain, gure ikuspegia laburturik: ofizialki Udaletxean onartuta dagoen jantzi eta danborrak ditugun talde bat gara.

Iaz San Sebastian egunez jada irten ginen, eta aurtengorako San Sebastian bezperan irteteko esperantza genuen. Izan ere eskari horixe egin genion Jabier Beobideri (Festa Batzordeko lehendakariari). Baina gaia aztertzea ahaztu zaio urte osoan.

Hori dela eta urtarrilak 10ean udaletxean elkartutako danbor joleen ordezkariek zuten erabakia, eta ezetza erabaki dute. Zera esan dute: hurrengo urtean deialdi zabala egingo dutela parte hartu nahi duten talde guztientzat.

Zergatik hurrengo urtean bai eta aurten, prestatuta egonik, ez? Beraiek dioten bezala, batentzat lekua egonik?

Julia Barrenetxe Abesbatza Danborrada