Zapo Txoko gazteguneak “Dantza Garaikide” tailerra antolatu du

Uztarria 2002ko urt. 16a, 13:01

Zapo Txoko gazteguneak “Dantza Garaikide” tailerra antolatu du otsailerako. Otsailaren 16ean, larunbatean, hasiko da tailerra, eta Adeshoras taldeak emango du.

Zapo Txoko gazteguneak antolaturiko “Dantza Garaikide” tailerrak, Adeshoras taldeak emango duena, gazteen eskaerei erantzuna emateko asmoa du. Horrela, ikastaroa 13 urtetik 30 urtera bitarteko azpeitiarrentzat zuzendua dago, eta 24 orduko iraupena izango du. Parte hartu nahi duten guztiek otsailaren 8a, ostirala, dute izena emateko azken eguna. Horretarako, Gazte Informazio Bulegora zuzendu beharko dute, Urola kalea, 6, edo 943 157161 telefonora deitu. Matrikula 18€ dira.