Bihar izena emateko azken eguna 'Sendabelarren ikastarora'ko

Gizartekintza Saila 2002ko urt. 10a, 15:01

Gizartekintza Sailak antolatu duen 'Sendabelarren Ikastaro'an parte hartu nahi duenak biharko eguna du azkena izena emateko. Interesa dutenek deitu dezatela Gizartekintzako telefono honetara: 943- 157192.

Sendabelarren ikastaroa 8 saiotan banatuta dago, eta 11 egunetan eskainiko da. Arlo praktikoa landuko da bertan. Honela, zenbait sendagai prestatuko dira: fruta likoreak, bizkarra eta azalerako pomadak, bainu-gatzak, desodorantea, kremak eta abar. Ikastaro honekin, urria, azaroa eta abendua bitartean medikuntza alternatiboaren ingurauan jorratu ziren hitzaldiei jarraipena eman nahi zaie.