Irune Agirrebeña da Alde Zaharreko milioi bat pezetako sariaren irabazlea

Uztarria 2002ko urt. 8a, 13:01
Alde Zaharreko Merkatarien zozketa

Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak zozketatu zuen milioi pezetako sariaren irabazlea Irune Agirrebeña suertatu da. Pasa den urtarrilaren 5ean ateratako txartel saritua Jostaldi kiroldendakoa zen.

Aurten bigarren urtea da Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak milioi bat pezetako zozketa antolatzen duena. Diru hau elkarteko dendetan gastatzeko aukera du sarituak, eta hor dabiltza auto dotore batetan Irune Agirrebeña, saritua, eta bere ama.