Begirale bila "Larunbatez Jolaserako"

Uztarria 2002ko urt. 2a, 12:01

Azpeitiko Gazteria Departamenduak Larunbatez Jolas-erako begirale deialdia egin berri du.

Azpeitiko Gazteria Departamenduak "Larunbatez Jolas" programan begirale gisa parte hartu nahi lukeen gazte orori deialdia luzaten dio. Datuak Gazte Informazio Bulegoan aurkeztu beharko dira urtarrilaren 14rako.

Aurreko urteetan bezala, 2002.ean ere aisialdirako programa martxan jarri nahi da, eta horretarako begirale bila dabiltza. Honako baldintzak betetzea eskatzen da: azpeitiarra izatea eta 18 urte izatea. Baldintza hauetaz gain, lanerako gogoa eta esperientzia kontutan izango dira. "Larunbatez Jolaz" programak otsailaren 16tik maiatzaren 11ra arte iraungo du.