Alaitz Olaizolarentzat 'Euskaltzaindia-BBK' saria

azpi | Herria
2001ko abe. 17a, 16:12

Jada jakinarazi dituzte Euskaltzaindia-BBK literatur lehiaketaren emaitzak, eta antzerkian, Alaitz Olaizola izan da saritua, jadanik herriko Lakrikum taldeak taularatua duen Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin antzerki obragatik.

Olaizolak irabazi duen antzerki atalaz gainera, beste arloetakoak ere banatu dituzte: eleberrian, Patxi Ezkiagaren "Bigarren haurra" gailendu da; poesian Sonia Gonzalezen "Sagarroiak" eta saiakeran, Jurgi Kintanaren "Vizcaytik Bizkaira? R. M. Azkue Euskaltzaindia sortu aitzin (1888-1919)". ("El Correo") Hauexek izan dira Euskaltzaindia eta BBK kutxak antolatzen duten lehiaketaren irabazleak.

Uztarriako irakurleentzat, ezaguna da Alaitz Olaizola, besteak beste, aldizkariko ohiko kolaboratzaileetako bat baita. Bere artikuluak ikusgai daude hemen.

Albiste honek jarraipena izan du era berean, egunkari desberdinetan, eta euskaraz eman dute albistea honoko hauek: Euskaldunon Egunkariak, Garak eta Deiak .

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu