Josu Bereziartuak 'Izarraiztik Everestera' liburua aurkeztu du

Nerea Uranga / Josu Azpillaga 2001ko abe. 12a, 20:12
Bere mendiko ibilbidea eta argazkiak jasotzen dira

Gaur eguerdiko hamabietan udaletxe areto nagusian aurkeztu dute Josu Bereziartua mendizale azpeitiarraren liburua: Izarraiztik Everestera.

Jende ugari bildu da aurkezpena, eta tartean, oso aurpegi ezagunak.

Jende ugari bildu da gaur Josu Bereziartua mendizale azpeitiarraren Izarraiztik Everestera liburuaren aurpezken ekitaldira.

Mahaiburuan Jose Maria Bastida alkatea, Txetxu Urbieta liburuaren idazlea, Josu Bereziartua bera, Pako Iriondo Euskal Herriko Mendi Federazioko lehendakari ohia, Antxon Bandres egungo lehendakaria, Alberto Iñurrategi eta Juanito Oiarzabal mendizale ezagunak eta udaleko beste ordezkariak egon dira.

Liburua salgai

Liburuan herrian 5.000 pezetatan salduko da datorren ostiral eta larunbatean udaletxean bertan. Hortik aurrera, 6.000 pezetatan herriko eta kanpoko liburu-dendetan.