Aisia

Entzierroa eginez ospatu dute San Fermin txiki udalekuetako haurrek

Uztarria.eus | 2018-07-06 : 14:29 | Aisia

Gaur, uztalak 6, San Fermin bezpera da, eta ohi bezala, Azpeitian udalekuetan dabiltzan umeek ere ospatu dute festa eguerdian, Iruñekoaren oihartzunaren pean. 12:00etan txupinazoa bota ondoren, korrika irten ...

Loiolabideko petrilaren beste zati bat koloreztatu dute udaleku irekietako gaztetxoek

Uztarria.eus | 2018-06-27 : 09:06

Astelehenean hasi ziren dozenaka gaztetxo udaleku irekiez gozatzen, eta hainbat ekintza egingo dute datozen egun eta asteetan. Horien artean, atzo, Loiolako Inazio Hiribidea eta igerilekua lotzen dituen zubiaren ondoko petrilaren ...

Garagardo artisaua, kontzertu akustikoa eta gau mexikarra, Gaztetxeko Garagardo Festarako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-06-26 : 12:58 | Aisia

Ostegunean hasi eta ostiralean amaituko da aurtengo Garagardo Festa. Gaztetxea 19:00etan irekiko da bi egunetan, eta bertan afaltzeko aukera egongo da. Ostegunean kontzertua eskainiko du Ondarroatik etorritako The Oiers taldeak. Ostiralean, aldiz, denetariko jolasak izango dira nahi dutenentzat. Garagardo artisaua izango da protagonistetako bat.

 

Borobildu data, eta hasi baltsak prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-06-25 : 17:21 | Aisia

Hamahiru zenbakiak ez omen du zori onik ekartzen, baina Azpeitiko Gaztetxean zorionekoak gara. Aurten, 13 ...

Ehundik gora lagun Jubilatuen Xoxoteko Egunean

Uztarria.eus | 2018-06-23 : 15:31 | Aisia

 

Giro eta eguraldi onarekin ospatu dute gaur, larunbata, Jubilatuen Xoxoteko Eguna. Baigerak eta Azpeitiko Udalak antolatutako ibilaldian ehundik gora lagunek parte hartu dute, eta meza eta hamaiketakoa izan dituzte mendian ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

San Fermin festetara irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus | 2018-06-21 : 13:02 | Aisia

Uztailaren 12an San Martin egoitza aurretik irtengo da autobusa 8:30ean Iruñera. Astelehenean zabalduko dute autobuserako izen-ematea. 

 

Bidarraira irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak hurrengo astebururako

Uztarria.eus | 2018-06-20 : 14:00 | Aisia

Ekainaren 30etik uztailaren 1era egingo dute txangoa Bidarraira, eta izen-ematea zabalik dago jada. Irteerara animatzen diren lagunek, Harrihandi mendia ezagutzeko eta rafting egiteko aukera izango dute. 

 

Gazteria Sailaren udaleku irekien inguruko bilera irekia izango da bihar, gurasoei zuzenduta

Uztarria.eus | 2018-06-20 : 11:06 | Aisia

Bertan, gaztetxoek datozen asteetan egingo dituzten ekintzen inguruko informazio zehatza emango dute hezitzaileek.

 

Izarraizko Atea parkeko ur txorroak ireki dituzte

Uztarria.eus | 2018-06-19 : 16:13

Ireki dituzte dagoeneko Izarraizko Atea parkeko ur txorroak. Aurreko urteko uztailean zabaldu zuten Loiolako etorbidetik gertu dagoen aisialdirako berdegunea. Udalaren arabera, "aste honetako eguzki eta tenperatura altuen iragarpena" dela eta ...

Txakolinaren festa, giro onean

Uztarria.eus | 2018-06-16 : 13:39 | Aisia

 

Giro ona da nagusi orduotan Perez Arregi plazan, III. Txakolin Egunari esker. Getariako Txakolina jatorri izeneko hamazazpi upategi daude Perez Arregi plazan: Agerre, Aizpurua, Akarregi Txiki, Amestoi, Arbela, Arregi ...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Udalaren Gazteria zerbitzuetan ordutegi aldaketak izango dira datozen egunetan

Uztarria.eus | 2018-06-15 : 17:26 | Aisia

Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak gaur itxiko dituzte irailera arte. Gazte Informazio Bulegoak, berriz, udako ordutegia izango du astelehenetik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara, zabalduko dute.

 

Ekainaren 28an eta 29an izango da aurten Gaztetxeko garagardo festa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-06-14 : 17:57 | Aisia

Azpeitiko Gaztetxeak garagardo festa antolatu du beste urte batez. Aurten, ekainaren 28an eta 29an izango ...

Inoiz baino upategi gehiago izango da zapatuan, III. Txakolin Egunean

Uztarria.eus | 2018-06-13 : 13:42 | Aisia

Getariako Txakolina jatorri izeneko hamazazpi upategitako edariak dastatzeko aukera izango da zapatuan Perez Arregi plazan. Txakolina ez ezik, bildotxa eta Idiazabal gazta dastatzeko aukera egongo da.

 

Kakahueteak eta eguzkiloreak landatu dituzte hazien tailerrean

Uztarria.eus | 2018-06-11 : 10:50 | Aisia

 

Hainbat familiak parte hartu zuen atzo, igandea, Ekoetxean egindako hazien tailerrean. LH1etik LH6ra bitarteko dozena inguru umek eta haien gurasoek, Kimu Bateko kideen laguntzarekin, kakahueteen eta eguzkiloreen haziak erein ahal ...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Luis Piedrahita umoristak bakarrizketa eskainiko du larunbatean, Soreasun

Uztarria.eus | 2018-06-06 : 13:02 | Aisia

Las amigdalas de mis amigdalas son mis amigdalas bakarrizketa eskainiko du umoristak, eta sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eta Sanagustin kulturgunean eskuratu ahal izango dira, aurrez, 19 euroren trukean, eta egunean bertan 23 euro ordainduta.

 

Juan Antxieta musika eskolaren zozketak badu zenbaki saritua

Uztarria.eus | 2018-06-02 : 14:51 | Aisia

Juan Antxieta musika eskolak Londresera antolatu duen bidaiaren zozketa egin du. 8.793 da zenbaki saritua, eta 10.491 ordezkoa.

 

√úther, Mutilated Judge eta Horzdun musika taldeen kontzertuak izango dira igandean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-06-01 : 13:53 | Aisia

Kontzertuak antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxean iganderako. Aste honetan hiru talde izango dira Gaztetxeko oholtzan. Azpeiti-Ermuko ...

Artea eta denetariko artistak izan dira protagonistak Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-05-28 : 12:49 | Aisia

 

Era bateko edo besteko artea izan zen protagonista joan zen ostiralean Azpeitiko Gaztetxean. Xabier Gantzarain arte kritikoa arduratu zen egun horretarako prestatutako egitaraua irekitzeaz. 18:00etan hasita, Artea zertarako? izenburupean ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Balorazio "positiboa" eginda agurtu dute Plazatarrak egitasmoa, hurrengo ikasturtera arte

Uztarria.eus | 2018-05-21 : 16:55 | Aisia

Gaztetxoek eta haien gurasoek elkarrekin aisiaz gozatzea da Plazatarrak egitasmoaren xedea. Aurten, denetariko jarduerak egin dituzte, hala nola sukaldaritza saioa, altxorraren bila, Hi Selfie! jolasa, Komuntzo-Sakona etxalde ekologikora bisita eta bizikleta irteera. Gazteria Saileko kideak dira Plazatarraken sustatzaileak, eta "oso pozik" daude egitasmoak izan duen erantzunarekin.

 

Perez Arregi plaza, scooterzaleen topagune

Uztarria.eus | 2018-05-20 : 14:36 | Aisia

 

Azpeitiko, Euskal Herriko hainbat txokotako eta Kataluniatik etorritako scooterzaleek Scooter Topaketak egin dituzte gaur herrian. Vespa eta Lambreta motoenganako zaletasunak elkartuta, 40 lagun inguruk hartu du parte gaurko prestatuta zuten ...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Emaitzak: 926 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 44 45 46 47