Aisia

Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako kanporaketa izango da zapatuan Sanagustinen

Uztarria.eus | gaur : 12:02 | Aisia

Euskal Herriko Mus Federazioak antolatutako lehiarako izen-ematea 14:30ean zabalduko dute, eta bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko du parte hartzeko. Lehia, berriz, 15:00etan hasiko da. Parte-hartzaile kopuruaren arabera, Gipuzkoako kanporaketara sailkatzeko aukera izango da.

 

Jende ugari bertaratu da sansebastian giroko haurren parkera

Uztarria.eus | 2020-01-18 : 19:59 | Aisia

 

Sansebastianak bertan direla eta, Azpeitiko Udalak haurrentzako eta gaztetxoentzako puzgarriak jarri ditu gaur Izarraitz pilotalekuan. 16:00etatik 20:00etara zabaldu dute parkea, eta jende ugari bertaratu da. Bihar ere zabalduko...

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Sansebastianetako puzgarrien parkean neurri inklusiboak hartuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia da hau Marea Urdina | 2020-01-17 : 10:55 | Aisia

Sansebastianak direla eta, bihar eta etzi puzgarriak jarriko ditu Udalak Izarraitz pilotalekuan, eta horietan, neurri inklusiboak hartuko dituzte. Bihar, hilak 18, 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute puzgarrien parkea; San Sebastian bezperan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

 

Apirilerako Portugalera bidaia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus | 2020-01-16 : 09:20 | Aisia

Sei eguneko bidaia gauzatuko dute, eta Tomar, Fatima, Oporto, Lisboa, Obidos, Nazare, Alcobaca, Batalha eta Coimbra herriak bisitatuko dituzte. Dagoeneko zabalik da bidaiarako izena emateko epea.

 

Aurtengo Plazatarrak egitasmoko lehen saioa antolatu dute urtarrilaren 17rako

Uztarria.eus | 2020-01-10 : 15:11 | Aisia

Herri kirolak egingo dituzte urtarrileko Plazatarrak egitasmoko saioan, hilaren 17an. HHko 5. mailatik LHko 6. mailara arteko haurrei zuzendutako saioa izango da. Parte hartzeko izena urtarrilaren 16rako eman behar da.

 

Ostiralean zabalduko dute txotx denboraldia Añota sagardotegian

Uztarria.eus | 2020-01-07 : 09:31 | Aisia

20:00etan hasita egingo dute kupelen irekiera ekitaldia, eta Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan. Afalostean, erromeria izango da Elustondo anai-arrebekin.

 

Josu Iraola eta Arkaitz Eizagirre nagusi, Orkatz-Korrale mus txapelketan

Uztarria.eus | 2020-01-05 : 11:52 | Aisia

 

Orkatz kultur elkarteak eta Korrale tabernak antolatuta, Orkatz-Korrale mus txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean bi taberna horietan, 16:30ean hasita. Guztira, 36 bikotek parte hartu zuten lehian, eta Josu Iraolak eta...

»» Ikusi argazki guztiak (6) »» Erantzunak: 2 (Zigor, Gabiriko Pablo)

Ibon Guridi eta Beñat Aldalur nagusi, urteko azken eguneko mus txapelketan

Uztarria.eus | 2020-01-03 : 11:02

Ohi bezala, mus txapelketa jokatu zuten abenduaren 31n Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan. Guztira, 106 bikotek parte hartu zuten lehian, eta Ibon Guridi eta Beñat Aldalur nagusitu ziren. Irabazleek 1...

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Orkatz-Korrale mus txapelketa jokatuko dute bihar

Uztarria.eus | 2020-01-03 : 09:28 | Aisia

Izen-ematea 15:00etan zabalduko dute Korralen, eta 16:15ean itxiko dute. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Irabazleek 300 euroko diru saria eta txapela jasoko dute. Txapelketan parte hartzen duten lagunen artean otarrea zozkatuko dute antolatzaileek.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Din Rap Don eguna izango da bihar Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2019-12-27 : 15:59 | Aisia

Raparen inguruko tailerra, Sufijorap txapelketarako sailkapen faseko lehen jardunaldia eta rap kontzertuak izango dira bihar, goizetik hasita, Gaztetxean. 

 

XIV. Mus Txapelketa egingo dute gaur Loiolabide Zahar elkartean

Uztarria.eus | 2019-12-27 : 11:00 | Aisia

Loiolabide Zahar elkarteak XIV. Mus Txapelketa antolatu du gaurko, ostirala. 22:15ean hasiko da txapelketa, eta hainbat sari izango da jokoan. 21:00etatik 22:00etara bitartean eman beharko da izena txapelketan, 25 euroren truke.

 

Zabaldu dute Gabonetako haur parkea, inklusioa ardatz hartuta

Uztarria.eus | 2019-12-27 : 12:19 | Aisia

 

Atzo, osteguna, zabaldu zuten Gabonetako haur parkea Izarraitz pilotalekuan, eta gaur arratsaldean nahiz bihar ere zabalik izango da, goizez nahiz arratsaldez, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bihar zabalduko dute Gabonetako haur parkea

Uztarria.eus | 2019-12-25 : 11:13 | Aisia

Bihar, etzi eta etzidamu izango da zabalik Izarraitz pilotalekuan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrera bi euro ordaindu beharko da. Aniztasun funtzionala duten herritarrek lehentasun txartela eskuratu ahal izango dute, parkean ilarak sahiesteko. Txan Magoaren bi ikuskizun eta globoekin irudiak egiteko tailerra ere izango dira parkean.

 

XXVIII. Mus Txapelketa Azkarra izango da bihar Mendizaleen tabernan

Uztarria.eus | 2019-12-23 : 09:14 | Aisia

15:30ean hasiko da lehia, eta bihar bertan eman beharko da txapelketarako izena. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du. Lagun Onak mendi bazkunak antolatzen duen txapelketaren XXVII. edizioa izango da biharkoa, eta sari potoloak prestatu dituzte irabazleentzat.

 

1854 da Itsasiren Gabonetako zozketaren zenbaki sariduna

Uztarria.eus | 2019-12-22 : 17:35

Itsasi kultur taldeak urtero egiten duen Gabonetako zozketa egin zuten atzo, zapatua, Santo Tomas egunez. 1854 izan da zenbaki sariduna, eta irabazleak 943-15 18 49 telefono zenbakira deitu beharko du...

Astelehenean irekiko dute Gazteria Sailak Gabonetarako antolatutako ekintzetan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2019-12-05 : 17:32 | Aisia

Haurrei eta nerabeei zuzendutako askotariko ekintzak egingo dituzte abenduaren 23an, 26an eta 27an. Adinaren arabera osatuko dituzte taldeak, eta horren araberakoak izango dira egingo dituzten ekintzak. Besteak beste, egunpasak, jolasak, tailerrak eta pintxo lehiaketa antolatu dituzte Gabonetarako. Astelehenean irekiko dute izena emateko epea eta abenduaren 13an itxiko da.

 

Auto klasikoen eta historikoen topaketak egingo dituzte igandean, Loiolan

Uztarria.eus | 2019-12-05 : 10:34 | Aisia

Igande goizean, Loiolan elkartuko dira, eta handik itzulia egingo dute Azkoitia eta Azpeitia aldera. 13:00etan berriz Loiolan elkartu ostean, bazkaria egingo dute Kirurin. Ibilgailu klasikoak eta historikoak dituzten oro gonbidatu dituzte antolatzaileek egitasmora.

 

Tren historikoen zerbitzu bereziak eskainiko dituzte asteburuan Trenaren Museoan

Uztarria.eus | 2019-12-03 : 12:40 | Aisia

Burdinbidearen Euskal Museoak bisitarientzako tren historikoen zerbitzu bereziak eskainiko ditu abenduaren 6tik 8ra bitartean. Igandean, gainera, 2019ko sasoia bukatzeko hiru bidaia egingo ditu museotik Lasaora arteko geltokira.

 

Gabonen harira, eskulan tailerrak egingo dituzte Ekoetxean

Uztarria.eus | 2019-11-29 : 11:45 | Aisia

Material birziklagarriak baliatuta, Gabonetako apainarriak egingo dituzte abenduaren 7an eta 15ean Ekoetxean. 6 eta 10 urte bitarteko haurrei eta beren familiei zuzendutako saioak dira, eta izena ematea beharrezkoa da.

 

Sukaldaritza ikastaroa egin dute EHUko hainbat ikaslek

Uztarria.eus | 2019-11-27 : 09:33

Sukaldaritza ikastaroa egin zuten atzo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hainbat ikaslek Elikagunean. Xabi Izagirre sukaldariak eta Aitziber Aizpuru dietistak gidatu zuten Elika fundazioak Kimera Companyrekin elkarlanean antolatutako saioa. Errezeta batzuk...

Emaitzak: 1120 | Orriak: 1 2 3 4 ... 53 54 55 56