Adur Ramirez de Aldak eta Jokin Unamunok, Altsasu auzian epaitu zituzten zortzi gazteetako bik, "Altsasuko muntai polizialaren" inguruko hitzaldia emango dute Azpeitian otsailaren 25ean. Soreasu antzokian izango da hitzordua, 18:00etan. Ekitaldia Orkatz kultur elkarteak antolatu du eta Enekoitz Esnaola kazetariak gidatuko du solasaldia. Osasun larrialdi egoera dela eta, 250 laguneko edukiera muga izango du ekitaldiak. Ez da aurrez gonbidapena hartu beharrik izango.
Juan Antxieta musika eskolako ikasleek piano entzunaldia egingo dute. Asteburuan Andoainen egingo den Piano Jaialdiaren aurreko emanaldia izango da.
Urola Bizirik taldeak antolatuta.
Marisa Gutierrezen ilustrazioak ikusgai izango dira.