Informazio gehiago, honako lotura honetan.
Ibilaldi luzea, 26 kilometrokoa, 07:00etan hasiko da. Motza, 16 kilometrokoa, berriz, 08:00etan.
Emakumeen eskulanen erakusketa izango da Sanagustin kulturgunean.
Ostiral arratsalde honetan hasita, igande eguerdi arte Garmendipeko zelaietan izango dugu Azpeitia Cup 2019 alebin mutilen futbol txapelketa. Gerturatu eta animatu zure taldea!