Hirugarren Mailako 15. jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute Lagun Onakek eta Santutxuk. Talde azpeitiarra bolada txarrean da azken 21 puntuetatik hiru baino ez lortuta. Aulkian ere, aldaketa izan da astean zehar, eta Aitor Zubizarreta azpeitiarrak hartu du Igor San Miguelen lekua. Santutxu play-off postuetan dabil borrokan; hala ere, azken lau jardunaldietan bi berdinketa lortu eta bi neurketa galdu ditu. Puntu premian da Lagun; zaleen laguntza, beraz, ezinbestekoa izango da! Larunbatean denok Garmendipera!
09:30. BTT ibilaldia, Erreka Biketik irtenda. 14:00. Auzo bazkaria Bordatxo tabernan, bertsolariekin eta trikitilariekin. Ondoren, poteoa.
Informazio gehiago, honako lotura honetan.
Laboaldia ez da omenaldia egiteko bakarrik, ez bere lanaren alderdi guztiak ezagutzera emateko soilik, baizik eta sortzaile berriei ateak irekitzeko, sortzeko grina kutsatzeko, mundua nork bere erara eman dezan laguntzeko. Mikel Laboa hamaika ahotsetatik entzungo dugu, herriko 36 musikari baino gehiagoren parte hartzea izango duen kontzertuan.