11:00. Sokako zezena Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak plazan. 12:30. Haurren desfilea herriko banda gazteak, txilibiteroek eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilarien lagunduta Ondoren, dantzaldia Kantu Kolore taldearekin. 16:15. Zezenaren irteera girotuko dute Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika bandak. Ondoren, Izarraitz txistulari taldea. 16:30. Sokamuturra. 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira. Ondoren. Urolatarrak txaranga kalez kale. 23:00etatik 02:30era. Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia plazan. 00:00. Los Pasai txaranga eta Bricadeira perkusio taldeen emanaldiak. 00:30. Itsasi taldeko ttuntturroak eta helduen mozorro lehiaketa.
Azpeitiko sokamuturraren 500. urtemuga dela-eta antolatutako ekitaldien barruan, honako lekuetan jarriko dituzte erakusketak: Foru Ibilbideko udal aretoan (urtarrilak 9-28). Sanagustinen (urtarrilak 12-23). Lagun Onak MBren tabernan, Juantxo Txikin eta Aisialdin (urtarrilak 12-otsailak 13).