Eneko Sagardoy aktoreak solasaldia eskainiko du 21:30ean hasita. Ondoren, 22:00etan, filma emango dute.
Azpeitiko sokamuturraren 500. urtemuga dela-eta antolatutako ekitaldien barruan, honako lekuetan jarriko dituzte erakusketak: Foru Ibilbideko udal aretoan (urtarrilak 9-28). Sanagustinen (urtarrilak 12-23). Lagun Onak MBren tabernan, Juantxo Txikin eta Aisialdin (urtarrilak 12-otsailak 13).