Astelehen Karnabala


  • Eguna: bihar
  • Ordua: Egun osoa
  • Festak | Euskara

11:00. Sokamutur txikia Erdikalean, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Arno.


12:30. Erraldoiak eta buruhandiak. Mozorrotutako haurren desfilea, herriko banda gaztearen, txilibiteroen eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilarien laguntzarekin. Bukaeran, Kantu Kolore taldearekin dantzaldia gaztetxoentzat, eta gozokiak plazan.


16:15. Zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak hainbat doinu joko dituzte. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalerik kale txistua joz.


16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.


17:00. Haur eta gazteentzat DJon diskofesta eta txokolatada, Azoka Plazan.


19:00. Brincadeira perkusio taldearen kalejira.


19:30. Udal Musika Bandaren kalejira, eta Urolatarrak txaranga kaleetan zehar.


23:00. Hemen gaude gu Egan taldearen dantzaldia, plazako kioskoan.


00:00. Los Pasai txarangaren emanaldia kaleetan barrena.


Ondoren, Itsasi dantza taldeko ttuntturroak.


00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa, udaletxean.
-Honako hauek izango dira sariak: banakako lehen saria, 200 euro; banakako bigarren saria, 150 euro; banakako hirugarren saria, bi afari; taldeko lehen saria, 800 euro; taldeko bigarren saria, 700 euro; taldeko hirugarren saria, 500 euro; taldeko laugarren saria, afariak; inauteri giro onena duen tabernari, sari berezia.


Ondoren, Perculights perkusio taldea ibiliko da kalez kale.

Bidali: