GUKA argazki lehiaketaren oinarriak

Honako hauek dira GUKA argazki lehiaketaren oinarriak:

  • Pertsona bakoitzak, gehienez, hiru argazki bidal ditzake.
  • Irudiak bidaltzerakoan hainbat datu zehaztu behar dituzte herritarrek:
    • Izen-abizenak
    • Helbidea
    • Herria
    • Adina
    • NA
    • E-posta helbidea
    • Telefono zenbakia
  • Zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak aurkeztu ahal izango dira.
  • Uda sasoian Urola Kostan ateratako argazkiak aurkeztu beharko dira lehiaketara.
  • Irudiek inon argitaratu gabekoak izan beharko dute.
  • Egileak Urola Kostako bizilaguna izan beharko du.
  • Irailaren 10a izango da irudiak bidaltzeko azken eguna.
  • Whatsapp-eko 688 84 63 51 telefono zenbakira edo lehiaketa@ukt.eus e-posta helbidera bidali behar dira argazkiak. Zuzenean argazkia igo nahi izanez gero, sakatu honako lotura honetan.
  • Irailaren 13an zabalduko da argazkien boto prozesua.
  • Saridunen izenak uztarria.eus webgunean egingo dira publiko urriaren 1ean.
  • Uztarriak GUKA argazki lehiaketa alda edo bertan behera utz dezake, eta ez du inolako erantzukizunik izango horregatik.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.

Datu Pertsonalen Babesa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak Urolako Komunikazio Taldea, Koop. E. (aurrerantzean “UKT”) enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, GUKA Argazki Lehiaketa kudeatzeko eta UKT-ek duen legezko interesean oinarrituta, eskaintzen ditugun zerbitzu eta promozioei buruz informatzeko. Era berean, lehiaketan parte hartzen duten argazkiak web gune eta kanal desberdinetan hedatuak izango dira (esate baterako, atari digitaletan, aldizkarietan, tokiko hedabide bakoitzak dituen sare sozialetako profiletan, e.a.). Sariduna gertatuz gero, zure identifikazio-datuak argitaratuak izango dira, baita saria modu egokian kudeatzeko beharrezkoak izan daitezken kolaboratzaile zuzenei komunikatuak ere. Zure datuak babesteko eskubideak erabili nahi badituzu, edo zure datu pertsonalen babesari buruz informazio zehatzagoa eskuratu nahi baduzu, idatzi bat bidali beharko diguzu helbide honetara: Soreasu 1, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), edo lehiaketa@ukt.eus posta elektroniko bitartez.