Uztarriak zozkatu ditu Green Valley taldearen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus | atzo : 17:40 | Kultura

Ruben Aranburu eta Juan Aranaga bazkideentzat dira zapatuan 22:30etik aurrera Sanagustin kulturgunean izango den musika emanaldirako bi sarrerak.

 

32 saltokik eman dute izena Gabonetako VIII. Erakusleiho Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | atzo : 16:34 | Ekonomia

Herriko saltokiak prestatu dira Gabon ospakizunetarako eta nabari da beren erakusleihoetan. Horregatik, Azpeitiko Udalak eta...

Abenduaren 20an izango da Txapelen omenezko bertso saioa

Uztarria.eus | atzo : 14:02 | Kultura

Santo Tomas bezperan, ostiralez, izango da saioa. 22:00etan hasita, Soreasu antzokiko agertokian izango dira Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Aitor Sarriegi eta Oier Etxeberria. Saioan ariko den seigarren bertsolaria Gipuzkoako txapelduna izango da. Sarrerak salgai daude dagoeneko Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan, zortzi eurotan.

 

Elosiagako frontoiko zorua berritu du Udalak

Uztarria.eus | atzo : 13:26

Azpeitiko Udalak Elosiagako frontoiko lurra berritu du. Denon Artean prozesuaren barruan jaso zuen udalak Elosiagako frontoia berritzeko auzotarren eskaera, eta horri erantzunez berritu dute lurra. "Auzoetako bizitza hobetzeko neurriak hartzen...

Uztarriaren oihalezko poltsak, eskuragarri

Uztarria.eus | atzo : 13:14

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak 20 urte bete ditu aurten. Urtemugaren harira, oihalezko poltsak kaleratu ditu komunikazio taldeak, eta eskuragarri daude Uztarriaren bulegoan, bost eurotan. 

Azaroan bete zituen 20 urte...

'Intemperie' eta 'Abominable' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | atzo : 12:45 | Kultura

Bi film ikusteko aukera izango da asteburuan Soreasu antzokian: Intemperie eta Abominable. Zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00, ikuslearen eguna) emango dute Intemperie, eta igandean (16...

Hartz eta Ezbaian taldeen kontzertuak izango dira bihar Orkatzen

Uztarria.eus | atzo : 11:52 | Kultura

Kontzertuak 22:30ean hasiko dira. Hartz musika taldea rock alternatiboa jotzen duen Azpeitiko taldea da. Ezbaian, berriz, rock musika egiten duen Ondarruko (Bizkaia) taldea.

 

Sakelakoen dema Sanagustinen

Urola Kostako Hitza | atzo : 10:33 | Euskara

'Egunean Behin' joko birtuala hezur-haragizko bihurtuko da zapatuan Azpeitian. Mugikorrak eskuetan, 150 lagun lehiatuko dira etzi euskarazko aplikazio arrakastatsuaren lehen finalean.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du Landeta Burdin Lanak enpresak

Uztarria.eus | atzo : 10:22

Eusko Jaurlaritzak 2019ko Bikain euskararen kalitate ziurtagiriak banatu zituen atzo, asteazkena, Donostiako Kursaal jauregian egindako ekitaldian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 25 enpresak eta erakundek jaso zuten ziurtagiria, horien artean Azpeitiko...

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Beñat Lizaso eta Jon Maia, buruz buru

Uztarria.eus | atzo : 08:19 | Kultura

Hitzordu garrantzitsua dute zapatuan Beñat Lizaso eta Jon Maia bertsolariek: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala. Donostia Arenan (Ilunbe) kantatuko dute biek, milaka bertsozaleren aurrean. Final handiaren atarian aurrez aurre...

Sanferminetako talde bortxaketaren kasuaz hausnartu dute Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | atzo : 09:25

Nik sinesten dizut. Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua izenburupean solasaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Samara Velte (Zarautz, Gipuzkoa, 1991) Berriako kazetari izanak eta EHUn ikerlariak. 18:30ean hasi zen...

Azoka Plaza 2.0 proiektuak urtebeteko ibilbidea egin du, bertako ekoizleak eta erabiltzaileak saretuz

Uztarria.eus | 2019-12-11 : 19:08 | Ekonomia

Azpeitiko jatetxe eta jangela kolektiboak bertako elikagaiekin hornitzeko proiektua da Azoka Plaza 2.0. Urtearen hasieran abiatu zuten proiektua, herriko jangela kolektiboetan bertan ekoiztutako produktuekin egindako menuak osatzea helburu. Hilabeteotan egindako elkarlanaren ondorioz, egitasmoaren sustatzaileak, ekoizleak eta erabiltzaileak saretu direla azaldu dute gaur elkarrekin Azpeitiko plazan egindako agerraldian: "Eskualdeko baserritarrek modu jasangarrian ekoiztutako kalitatezko elikagai osasungarriak zuzenean jatetxe eta jantoki kolektiboetara bideratzeko nahiz tokiko ekonomia sustatzeko sarea abian jarri dugu”.

 

Txipli, txapla, pun

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enok | 2019-12-11 : 15:18 | Iritzia

Eragiok Aleman aurreko danbolinari.
Gaztainak erre artian,
gaztainak erre artian,
txipli, txapla, pun.
Gabon gaba...

Loiolako bide zaharra itxita dago ur hornidura berritzeko lanengatik

Uztarria.eus | 2019-12-11 : 15:16 | Hirigintza

Loloiarako bide zaharrean obretan ari dira, Loiolatxo eta Sanjuandegi arteko ur hornidura sarea berritzeko. Lan horiek direla eta, bide hori itxita egongo da hainbat astez. Hala ere, nahiz eta lanak bukatu gabe egon, ireki egingo dute oinezkoentzako abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra bitartean.

 

Badator Azoka Herritik Sanjuandegira

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2019-12-11 : 13:20 | Ekonomia

Larunbatean Azoka Herritiken beste edizio bat izango da Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan. Egitasmoaren harira, honako spot hau grabatu dute azokaren sustatzaileek.

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Asier Villegas de Sosa
Bustinzuriko Errebala, 16 Tel.: 943815459

Guardiako farmazia: Arrieta Enparan, 29 . Azpeitia (+)