Oscar Candedo organistak eta Easo Araoz abesbatzak itxiko dute Organo Erromantikoaren XX. Zikloa

Uztarria.eus | gaur : 13:02 | Kultura

Igandean izango da kontzertua, 20:00etan hasita, Loiolako Santutegian. Zikloaren barruko azken aurreko emanaldiak zapatuan izango dira, Azkoitian eta Bergaran. Azkoitiko parrokian Bernhard Marx organistak eskainiko du kontzertua, eta organo ikasleek, berriz, Bergarako parrokian.

 

Eskualdeko enpresetan berdintasuna garatzeko jardunaldia egingo du Iraurgi Berritzenek hilaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | gaur : 12:16 | Ekonomia

Enpresetako emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunari buruzko jardunaldi praktikoa saioa egingo dute datorren asteartean, Basazabalen, 09:00etatik 16:30era. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena.

 

Dozenaka lagun bildu ziren atzo Aitor Esteban politikariak eman zuen hitzaldian

Uztarria.eus | gaur : 10:58

Euskal erronka Madrilen izenburupean hitzaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Aitor Esteban EAJren Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaileak Sanagustinen, eta dozenaka lagun bildu zen bertan haren hitzaldia entzuteko. Estebanek egungo egoera politikoa...

Gaztelekutik lokaletara

Gipuzkoako Hitza | gaur : 10:30 | Gizartea

Azpeitiko Gaztelekuko hezitzaileek bisitak egiten dituzte nerabeen lokaletara, bertan biltzea ez dadin oztopo izan urteetan landutako harremanari eusteko.

 

Izarraitz igeri elkarteak Marea Urdina Ziurtagiria jaso du

Erabiltzailearen aurpegia da hau Marea Urdina | gaur : 11:09 | Kirolak

Joan zen astean, Izarraitz Igeri Elkarteari Marea Urdinaren Ziurtagiria eman genion, Azpeitian ematen dugun lehena...

Gaur eta bihar ere zabalik izango da Garagardo Azoka

Uztarria.eus | gaur : 09:33 | Aisia

Herritarrek jan-edanerako aukera izango dute bi egunetan, 20:00etatik 02:00etara bitartean. Gaur, 80ko hamarkadako musika entzun ahal izango da Azoka Plazan, eta bihar DJ Kanutoren txanda izango da.

 

Beñat Lizasok Irungo final-laurdenean kantatuko du igandean

Uztarria.eus | gaur : 09:12 | Kultura

Azpeitiarrak final zortzirenetako Ordiziako saioa irabazita lortu zuen final-laurdenetara zuzenean sailkatzea. Igandean, 17:00etan hasiko da bertso saioa, Bastero kulturgunean, eta Lizasorekin batera izango dira agertokian Agin Laburu, Haritz Mujika, Iñigo Izagirre, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi.

 

Uther eta Grip taldeen kontzertuak izango dira gaur Orkatzen

Uztarria.eus | gaur : 08:42 | Kultura

22:30ean hasiko dira emanaldiak Orkatz tabernan, eta sarrera doakoa izango da. Crust-fastcore doinuak eramango ditu Uther taldeak Orkatzera; Grip taldeak, beerriz, grind-punk doinuak eskainiko ditu.

 

Inaziotar Bidearen hiru etapa oinez egiteko aukera izango da azaroko lehen asteburuan

Uztarria.eus | atzo : 16:49 | Aisia

Inaziotar Bideko hiru etapa egiteko irteerak antolatu dituzte. Azaroaren 1ean Loiola-Zumarraga etapa egingo dute, azaroaren 2an Zumarraga-Arantzazu eta azaroaren 3an Arantzazu-Araia. Txangoetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, eta bost euro ordaindu beharko da irteera bakoitzeko. 

 

Jende kopurua tarteko, Azoka Plazan egingo dute euskal kultur sorkuntzaren transmisioaren inguruko jardunaldia

Uztarria.eus | atzo : 15:42 | Kultura

Hasieran Basazabal jauregian ziren egitekoak zapatuko Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldia, baina espero baino jende gehiagok eman du izena hitzordurako, eta Azoka Plazara lekualdatu dute. Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzeko eta sendotzeko helburuarekin antolatu dute jardunaldia. Hezkuntza arautuan jarriko dute arreta, eskola bitartekaritzaren egoeraz gogoeta egiteko.

 

Arropa eta etxeko hondakin txikiak biltzeko edukiontziak aldatu dituzte

Uztarria.eus | atzo : 15:02

Duela hilabete eta aste batzuetatik, arropa eta hondakin berrerabilgarriak jasotzeko edukiontzi berriak ikus daitezke Urola Erdiko herrietan. Azpeitian ere aldatu dituzte, eta lehengo edukiontzietan arropa soilik jasotzen bazuten ere, berrietan...

Adinekoen egoitzetako langileen aldarriek hartu dituzte herriko kaleak

Uztarria.eus | atzo : 13:04 | Ekonomia

 

Gipuzkoako erresidentzietako langileak protestara irten dira gaur, ELA sindikatuak deituta. Zahar etxeetako eta eguneko zentroetako langileak 5.000 pertsonaren lan baldintzak arautzeko negoziazioaren defentsan ari dira mobilizatzen azken boladan, eta...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Enpresa arloko eta giza baliabideen inguruko lau ikastaro eskainiko dituzte Basazabalen abendura bitartean

Uztarria.eus | atzo : 12:35 | Hezkuntza

Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dituzte ikastaroak, eta izen-ematea zabalik dago jada. Honako hauek dira antolatutako ikastaroak: Adimen emozionala enpresara aplikatuta: lidergoa eta taldeen kudeaketa, Enpresen lege arloak. Oinarrizko esparru juridikoa, Giza baliabideak erakundeetako pertsonen zuzendaritza eta Administrazio publikoarekiko harremanakIkastaro guztiak ostiraletan eskainiko dituzte, 09:00etatik 14:00etara. 

 

Hanburgoko NDR Orkestra Filarmonikoaren Kursaaleko kontzertura joateko doako autobusa jarri dute

Uztarria.eus | atzo : 12:27 | Kultura

Azaroaren 12an, asteartea, izango da kontzertua, 20:00etan. Autobusa, berriz, 18:45ean irtengo da anbulatorio aurretik. Kontzerturako sarrerak Kursaalen webgunean erosten dituztenek egin ahalko dute autobuserako erreserba, udalera deituta edo mezua bidalita, azaroaren 7a bitartean. Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek sarrerak zein autobuserako tokia Azpeitiko Udalean erreserbatu beharko dituzte.

 

Latxa ardiaren artilea bilduko dute Lapatxen urriaren 21etik 30era

Urola Kostako Hitza | atzo : 12:07 | Gizartea

Artilearen bilketari konponbidea emateko jasoko dute material hori Lapatxen.

 

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Ikasberri Azpeitiko Ikastola
Loiolako Inazio Hiribidea, 26 Tel.: 943151246

Guardiako farmazia: Jacome Garmendi Auzunea, 19. Azpeitia (+)