Ikasleak hasi dira ikasgeletera itzultzen

Uztarria.eus | atzo : 20:56 | Hezkuntza

Denbora luzez itxita egon ostean, konfinamendua arintzeko bigarren fasean sartzearekin batera hasi dira ikastetxeetako ateak zabaltzen. Gaur ikasle gutxi batzuk baino ez dira joan eskolara, eta itzulera pixkanaka egitea aurreikusten...

Beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | atzo : 19:09 | Ekonomia

Gaur goizean bertan agortu dira 'Azpeitia zaindu' kanpainaren baitan Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak salgai jarri dituzten 1.500 bonoak. Kanpainak izan duen arrakasta ikusita, aurki beste horrenbeste bono salgai jartzea adostu dute antolatzaileek. Datozen egunetan jakinaraziko dute noiz eta nola erosi ahal izango diren erosketa txartel horiek.

 

Zer egin daiteke eta zer ez?

Uztarria.eus | atzo : 17:43 | Gizartea

Bigarren fasean sartzeak hainbat aldaketa ekarri ditu berekin. Esate baterako, herritarrek ez dute kirola egiteko ordutegirik izango, etxeetan eta lokaletan elkartzeko aukera izango dute, taberna barruan kontsumitu ahal izango dute eta adinekoen egoitzan duten senidea bisitatzera joan. Hori guztia, baina, baldintza batzuekin eta muga batzuen barruan. Hona hemen Ertzaintzak eman dituen zenbait argibide:

 

Ostalaritza guneetan udal ordenantzan jasotako ordutegia errespetatu beharko dute gaurtik aurrera

Uztarria.eus | atzo : 16:32 | Ekonomia

Konfinamenduaren deseskalatzeko bigarren fasean, ostalaritza jardueren ordutegiak zehaztea udalen esku utzi du Eusko Jaurlaritzak. Azpeitiko Udalak duela urte batzuetatik indarrean diren terrazen nahiz tabernen udal ordenantzei eustea erabaki du. Gainera, gaurtik aurrera tabernetan, kafetegietan nahiz jatetxeetan, barruan ere eskaini ahal izango dute zerbitzua, hainbat babes neurri errespetatuz.

 

Kutsaturik gabeko beste egun bat Gipuzkoan

Uztarria.eus | atzo : 13:42 | Gizartea

Kasuen beheranzko joera nabarmena da, baina gorabeherak nabari dira egun batetik bestera. Izan ere, herenegun ez zen hildakorik izan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta atzo sei lagun hil ziren. Gainera, zortzi lagun kutsatu dira azken orduetan hiru herrialde horietan.

 

»» Erantzunak: 3 (Tx, Marta79, Aitor.tor)

Hodei Tena: "Lagun Onakekin egin dudan ibilbidea zoragarria eta erabat positiboa izan da"

Uztarria.eus | atzo : 12:19 | Kirolak

22 urte egin ditu Hodei Tenak (Azpeitia, 1986) Lagun Onak futbol taldean. 12 urterekin murgildu zen klubean, eta orduz geroztik, denetarik bizi izan du Lagun Onakekin. 17 urte zituela debutatu zuen Azpeitiko taldearekin Espainiako Hirugarren Mailan, eta azken urteotan Lagun Onakeko kapitaina izan da. Urte luzeetako ibilbidearen ostean, futbola uztea erabaki du. Lagun Onak futbol taldean egindako ibilbideaz eta ikasitakoaz solastu da Tena Uztarria.eus-ekin. 

 

Ekainaren 1ean zabalduko dituzte Lanbideren bulegoak

Uztarria.eus | atzo : 11:27 | Ekonomia

Hainbat segurtasun neurri hartuta eskainiko dute aurrez aurreko zerbitzua; herritarrek maskara jantzi beharko dute. Jende pilaketak saihesteko hitzordua aurrez hartzea sustatuko dute, eta etxetik egin daitezkeen izapideen kasuan zerbitzu telematikoa eskaini. Gainera, hitzordua aktibatzeko, mugikorrean jasotako QR kodea erakutsi beharko da bulego sarreretan jarriko dituzten makinetan.

 

Edurne Mendizabal: "Seduzitzea kirol ederra da, onuragarria da oso"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Erotikan Plax! | atzo : 11:18 | Gizartea

Plax! zerbitzuaren arduradunari egokitu zaio 2020ko maiatzeko Uztarria aldizkarian Erotikan Plax! ataleko galderei erantzutea.

 

'Azpeitia zaindu' kanpainako bonoak, salgai

Uztarria.eus | atzo : 10:00 | Ekonomia

 

Gaur, astelehena, salgai jarri dituzte Azpeitia zaindu kanpainako erosketa bonoak 09:00etan, eta Bertanen bulegoan ilada luzeak sortu dira bonoak erosteko. 50 euroko balioa duten 1.500 bono atera...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Patxi Ruiz presoaren egoera salatu dute dozenaka lagunek

Uztarria.eus | atzo : 08:53 | Politika

 

Murtziako (Espainia) espetxean preso eta gose greban dagoen Patxi Ruiz presoari babesa agertzeko eta haren egoera salatzeko manifestazioa egin zuten dozenaka lagunek atzo, igadearekin. Patxi Ruiz borrokan. Aminstia osoa! lelopean...

»» Ikusi argazki guztiak (10) »» Erantzunak: 1 (txs)

Azken orduetan ere ez dute koronabirus kasurik atzeman Gipuzkoan

Uztarria.eus | 2020-05-24 : 13:37 | Gizartea

Araban bi kasu, Bizkaian zazpi eta Nafarroan hamalau zenbatu zituzten atzokoan. Dena den, ez da hildakorik izan Hego Euskal Herrian, koronabirusaren osasun krisialdia hasi zenetik aurreneko aldiz.

 

Paseoak taldean eta kirola lagunduta egiteko aukera izango da bihartik aurrera

Uztarria.eus | 2020-05-24 : 11:31 | Gizartea

Bihartik aurrera posible izango da paseoak taldean egitea, baita kirola lagunduta praktikatzea ere. Jendea bizi den etxeetan obrak eta konponketa lanak egin ahal izango dira, eta bigarren fasean sartzen diren lurraldeetako hezkuntza zentroetan eskolak aurrez aurre eskaini ahal izango dituzte. Horrez gain, ordutegi mugak bertan behera geldituko dira, eta udalen esku utzi dute ostalaritzako ordutegi mugak zehaztea.

 

Asier Sustaeta: "Mundu guztiak dauka istorio bat sortzeko"

Uztarria.eus | 2020-05-24 : 10:12 | Kultura

Ofizioz arotza bada ere, ikus-entzunezko proiektuak sortzen ditu. Bost urtez Korosagasti filma egiten arituta, estreinatzeko pronto dute lana. Horretaz eta gehiagotaz hitz egin du Sustaetak Nora Alberdi kazetariarekin 2020 maiatzeko Uztarria aldizkarian.

 

'Sorgin gaiztoa' ipuina, Maider Egigurenen eskutik

Uztarria.eus | 2020-05-23 : 18:52 | Kultura

Azpeitiko Udal Liburutegiko Maider Egigurenek hainbat ipuin grabatu ditu bideoan azken asteetan. Gaurkoan, Juan Kruz Igerabideren Euskal Herriko ipuinak liburuko Sorgin gaiztoa kontaketa egin du Egigurenek. Hona hemen, etxeko txikienei...

Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko manifestazioa izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia da hau Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialista | 2020-05-23 : 17:21 | Politika

Hamahirugarren borroka eguna du gaur Patxi Ruiz preso politikoak. Egarri greba utzi duen arren, Murtzia...

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Azpeitiko Udala
Plaza Nagusia Tel.: 943157200

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)