Bidali aurten ere sokamuturreko bideo motzak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | atzo : 19:00 | Festak

Bosgarren urtez segidan, karnabaletako sokamutur saioetan grabatutako bideo motzak bidaltzeko eskatu die zaleei Zezen Beltz elkarteak. Animatu! Bidali 717770069 whatsapp zenbakira bideoak. Hemen ezaugarriak.

 

Zabaldu dute ekainean Azkoitian jokatuko den 3x3 Futbol Festan izena emateko epea

Uztarria.eus | atzo : 14:23 | Kirolak

Urola Kostako 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute ekainaren 26an eta 28an Azkoitiko plazan jokatuko duten txapelketan. Maiatzaren 15era arte eman ahal izango da txapelketarako izena Internet bidez nahiz Azkoitiko eta Azpeitiko hainbat saltokitan.

 

Azpeitia, delitu tasa txikienetakoa duen udalerria

Uztarria.eus | atzo : 14:00

Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako eta Errezilgo alkateek, herri horietako udaltzainen ordezkariek, Ertzaintzaren Gipuzkoako buruak eta Azkoitiko ertzain-etxeko buruak koordinazio bilera egin zuten atzo, astelehena, Azkoitiko ertzain-etxean. Besteak beste, eskualdeko delitu tasak...

»» Erantzunak: 4 (AbaskalenekoXanti, jesse-james, Txarlot, Kalepizti)

Eureka! zientzia museora eta Petritegi sagardotegira irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus | atzo : 13:48 | Aisia

Martxoaren 12an, osteguna, egingo dute. Gaur ireki dute izena emateko epea eta joan nahi dutenek martxoaren 10era bitartean eman dezakete izena, jubilatuen elkartearen bulegoan.

 

Ilegales taldeak Sanagustin kulturgunea bete du

Uztarria.eus | atzo : 12:00 | Kultura

 

Larunbatean, Ilegales musika taldeak rock doinuak eraman zituen Sanagustin kulturgunera. Asturiasen sortutako taldeak kulturgunea jendez bete zuen. Taldeak azken lana, Rebelion diskoa, aurkeztu zuen jendaurrean, baina kanta berriak jotzeaz gain...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Lotsa etxean lagata

Uztarria.eus | atzo : 10:15 | Festak

Mozorroa, kamioia eta umorea; horiek dituzte Astelehen Karnabalerako osagai. Aurtengorako ere ari da prestatzen lagun taldea. Haietako batzuekin hitz eginda osatu du erreportaje hau Ihintza Elustondo kazetariak, 2020ko otsaileko Uztarria aldizkarian. Hil honetako herri aldizkariaren zenbakia, 224.a, osorik irakur daiteke dagoeneko webgune honetan (hemen, PDF formatuan).

 

Larunbaterako manifestazioa deitu dute, 'Zaldibar argitu, langileak aurkitu, errauskailua gelditu' lelo hartuta

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | atzo : 09:52 | Gizartea

'Zaldibar argitu, langileak aurkitu, errauskailua gelditu' lelo hartuta, Azpeitian manifestazioa egingo da. Hain zuzen ere...

Euskal Errepublikaren Eguna izango da apirilaren 25ean

Uztarria.eus | atzo : 09:14 | Politika

Duela aste batzuk iragarri zuen Naziogintza taldeak "ezustekorik ezean" egun horretan egingo zuela Euskal Errepublikaren Eguna. Urkulluk EAEko hauteskundeak apirilaren 5era aurreratu dituztenez, hasierako datari eutsi dio taldeak.

 

'Araña' filma emango dute Paradisu Zinema zineklubean

Uztarria.eus | atzo : 09:01 | Kultura

Paradisu Zinema zineklubak film emanaldia antolatu du biharko, asteazkena. Araña filma ikusi ahal izango da 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. 2019an Txilen egindako drama generoko filma da Araña, eta honako...

Azpeitiko xakelariek sendo jarraitzen dute Gipuzkoako taldekako Kutxa Ligan

Uztarria.eus | atzo : 08:14 | Kirolak

Xaputarrak klubeko bi taldeak garaile izan dira seigarren jardunaldian ere. Bigarren zein Hirugarren mailetan, sailkapeneko bigarrenak dira azpeitiarrak. Bigarren mailan, gainera, liderrarekin berdinduta dago Domusa-Azpeitia A taldea, eta igoera fasea jokatzeko txartela lortua du jada.

 

Akordatzen 1986ko karnabalez?

Uztarria.eus | 2020-02-17 : 16:05 | Festak

Erlo Telebistak 1986ko karnabaletako irudiak berreskuratu ditu. Urte hartako jai eta Astelehen Karnabaleko irudiak bildu ditu ikus-entzunezko honetan; hain zuzen ere, artzain-inudeen kalejirako, umeen mozorro desfileko eta helduen mozorro festako...

Lorea Zabalak jaso du Egunean Behinen Uztarriaren taldeko asteko saria

Uztarria.eus | 2020-02-17 : 17:53

Joan zen astean, otsailaren 10etik 16ra bitarteko astean, Egunean Behinen Uztarriaren taldean puntu gehien batu zituen jokalaria Ezterenzubi (Lorea Zabala) izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du Zabalak, eta...

Bolada txarrari buelta eman ezinik dira Lagun Onakeko gizonak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2020-02-17 : 14:47

Lagun Onak futbol klubeko Espainiako Hirugarren Mailako taldeak partida garrantzitsua jokatu zuen joan den larunbatean, Garmendipen. Izan ere, etxekoek Ariznabarra taldea izan zuten parez pare, sailkapeneko azken postuan den taldea...

Jokin Aiertza, Iñaki Aiertza, Joseba Bikendi eta Aratz Aizpuru sarituak, 2019ko Euskal Automobilismo Txapelketan

Uztarria.eus | 2020-02-17 : 11:44

2019ko Euskal Automobilismo Txapelketako sariak banatu zituen Euskadiko Automobilismo Federazioak larunbatean, Lazkaon (Gipuzkoa). Iazko denboraldian egindako lanagatik hainbat auto gidari eta kopilotu saritu zituen automobilismo federazioak: rallyetan seigarren klasean Iñaki...

Tabernen mozorro lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus | 2020-02-17 : 11:36 | Festak

Karnabal giro onena duen tabernaren sarira aurkezteko, aurrez izena eman behar da Kultur Sailera deituta. Hain zuzen ere, datorren ostiralera bitartean izango da horretarako aukera. Karnabal giroko tabernarik onenaren sariaren irabazleek lau lagunentzako afaria eskuratuko dute.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Zabala harategia
Bustinzuriko Errebala, 8 Tel.: 943811671

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)