Podiumeko bi postu, Txingudiko igerialdian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | gaur : 16:42 | Kirolak

Atzo, igandea, Txingudiko Badiako XVI. Igerialdia jokatu zen Hondarribiko hondartzan. Izarraitz elkarteko kideek lan ona...

Azpeitiko sokamutilak nagusi, Goiatzen jokatutako desafioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | gaur : 11:22

Atzo, igandea, desafio berezia izan zen Goiatzen, Andramari jaien barruan: Goiazko gazteek Azpeitiko sokamutilen kontra neurtu zituzten indarrak. 19:00etan hasita, trontzan, ingudearekin, txingekin, lokotxak biltzen eta korrika egin zituzten...

Oporren ostean, zabalik da udal liburutegia

Uztarria.eus | gaur : 11:04 | Kultura

Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara izango da erabilgarri liburutegi zerbitzua; zapatu goizetan itxita izango da. Irailaren 2tik aurrera ohiko ordutegian izango da zabalik liburutegia.

 

Maila oso ona erakutsi dute Iokin Agirrek eta Arantzazu Aranetak, Fiteroko rallyan

Uztarria.eus | gaur : 10:25

Joan zen zapatuan Fiteroko X. Rallya izan zen, eta bertan parte hartu zuten, besteak beste, Iokin Agirre eta Arantzazu Araneta azpeitiarrek. Gainera, maila oso ona erakutsi zuten horiek; izan ere...

Hil egin da Oñatz auzoan zezen batek kolpatu duen gizona

Uztarria.eus | atzo : 13:16 | Gizartea

Ertzaintzaren arabera, Oñazko bizilaguna da hildako 68 urteko gizona. Goizean baserri bateko itxituratik ihes egin duen zezen batek emandako kolpearen ondorioz zendu da. Ertzaintza eta Udaltzaingoa ihes egin duen zezenaren bila aritu dira, eta tiroz hil du Ertzaintzak animalia.

 

June eta Elaia Elorza bigarren, Azkoitiko Gaztetxoen Dantza Txapelketan

Uztarria.eus | atzo : 11:44

June eta Elaia Elorza azpeitiarrek bigarren egin zuten atzo, abuztuak 17, Azkoitian jokatutako Gazteen Dantza Txapelketan. Dantzari azpeitiarrek emanaldi ederra eskaini zuten Balda plazan, beste 11 bikoterekin batera, eta epaimahaiaren...

Bi sari jaso ditu Eizmendi baserriak Gipuzkoako Blonda Txapelketan

Uztarria.eus | 2019-08-17 : 15:49

Blonda arrazako behien Gipuzkoako txapelketa izan da gaur eguerdian Azkoitian, eta lehiaketako bi sari nagusiak Azpeitiko Eizmendi baserriarentzat izan dira. Izan ere, baserri horretako ordezkariek jaso dituzte Txapeldun Handia eta...

Enaitz Alberdi bigarren izan da Goiazko II. Trikitilari Txapelketan

Uztarria.eus | 2019-08-17 : 11:28

Enaitz Alberdi azpeitiarrak eta Araitz Etxaniz azkoitiarrak osatutako bikoteak bigarren egin zuen Goiazko II. Trikitilari Txapelketan. Joan zen abuztuaren 15ean izan zen lehia, eta sei bikotek parte hartu zuten. Azpeitiko...

Mikel Larrañaga aizkolariak bigarren egin du Urrezko Kopan

Uztarria.eus | 2019-08-16 : 15:16 | Kirolak

Donostiako Trinitate plazan jokatu zuten lehia bost aizkolarik atzo. 54 ontzako hamalau enbor ebaki behar izan zituzten, eta lanak bukatzen aurrena Iker Vicente izan zen. Larrañagak bigarren egin zuen, lanak 31 minutu eta 38 segundotan bukatuta.

 

Mantentze lanak bukatuta, zabalik da estalitako igerilekua

Uztarria.eus | 2019-08-16 : 11:08 | Kirolak

Abuztuaren 31 bitartean egunero izango da zabalik: astelehenetik zapatura, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute; igandeetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara izango da erabilgarri.

 

Erika Olaizolak 'Kartzela' webseriean parte hartu du

Uztarria.eus | 2019-08-16 : 08:53

Erika Olaizola (Azpeitia, 1989) aktoreak oraintsu grabatu berri duten Kartzela webseriean parte hartu du. Barakaldoko BECen egin dituzte grabaketak; izan ere, Interneterako ekoiztutako telesailak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren ondoren BECen...

Jasotzeko handi samarra ote?

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa | 2019-08-15 : 19:19

Herritar batek gaur eguerdian atera du honako argazki hau. Irudian ikus daitekeenez, kaka mokordo handi bat zegoen Erdikalearen ertz batean. Hala dio Uztarriako irakurleak bidali duen testuak: "Jasotzeko handi samarra...

Abuztuko astegunetan autobus zerbitzu gehiago izango dira Azpeitia eta Donostia artean

Uztarria.eus | 2019-08-15 : 14:05 | Gizartea

Proba moduan hartu dute neurria, eta ondorioz, astelehenetik ostiralera, goizez, ohikoa baino joan-etorri gehiago egingo dituzte UK01 eta UK06 lineetako autobusek.

 

Salgai daude Soziedad Alkoholikaren kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-08-15 : 10:00 | Kultura

Azaroaren 9an, larunbatean, eskainiko du kontzertua Arabako taldeak, Sanagustin kulturgunean. Sarrerek 16,5 euro balio dute, eta Sanagustinen zein Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke.

 

Inkestan galdera berria: 'Non begiratzen duzu eguraldi iragarpena?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2019-08-15 : 09:02 | Gizartea

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Non begiratzen duzu eguraldi iragarpena?. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, bisita gidatuei buruzkoan, 41 lagunek eman dute boza.

 

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Arrieta Enparan, 29 . Azpeitia (+)