Portugalen mezua uretaratu, eta bost urtera Orion jaso

Uztarria.eus | gaur : 10:54 | Gizartea

Mezu sinple batek eguna alaitu zion Orioko lagun talde bati orain egun batzuk; horien artean zen Amaia Aramendi azpeitiarra ere. Arroketan lasai-lasai zeudela plastikozko botila bat ikusi zuten, eta barruan mezua zeramala ohartu ziren. Zabaldu, eta 2015ean Alemaniako familia batek Portugalen uretara botatakoa zela ikusi zuten. Alemaniara bidali dute erantzuna, eta orain haien berrien zain daude.

 

Datorren urteko San Sebastian eguna jaiegun izendatu dute

Uztarria.eus | gaur : 10:53 | Festak

Udal hautetsiek atzo egindako udalbatzarrean aho batez onartu zuten datorren urteko urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna, jaiegun izendatzea. Asteazkena egokituko da 2020ko San Sebastian eguna.

 

Euskararen gaineko hamabi galdera alderdiei

Josu Alberdo, Pako Aristi, Laxaro Azkune eta beste 84 euskaltzale | gaur : 09:56 | Iritzia

Josu Alberdo, Pako Aristi, Laxaro Azkune eta beste 84 euskaltzalek honako gutun hau idatzi dute, martxan jarri duten egitasmoa azaltzeko. Hauteskundeak ate joka direla eta, euskaltzale hainbatek alderdiengana jo du horiek euskararen aldeko zer-nolako sentsibilitatea duten jakin nahi dutelako.

Xoxoteko Eguna ospatu ez arren, jende ugari elkartu da tontorrean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | gaur : 09:18 | Kirolak

 

Osasun krisia tarteko, bertan behera gelditu zen igandean egitekoak ziren Xoxoteko Eguna. Ekitaldi ofizialik izan ez zen arren, jende ugari bertaratu zen tontorrera, eguraldi ederra egiten zuela baliatuta. Aterpea ere...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Liburutegia, egoera berrira egokituta

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Udal Liburutegia | atzo : 18:39 | Kultura

Udal liburutegiak ateak zabaldu ditu berriro, egoera berrira egokituta. Ikusi nola funtzionatzen duen momentuz.

Ro taldea 'Athalase' diskoaz aritu da Naiz irratiko 'Musika pilulak' saioan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | atzo : 16:18 | Kultura

Azpeiti-Azkoitiko boskoteak martxoan argitaratu zuen Athalase diskoa, eta disko berriko kantuez eta taldearen ibilbideaz aritu da Josu Usobiaga bateria-jotzailea Naiz irratiko Musika pilulak saioan.

 

'Azpeitia zaindu' kanpainaren arrakastarekin gustura agertu dira Bertan eta udala

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | atzo : 14:02 | Ekonomia

Azpeitiko Udalak eta Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak antolaturiko Azpeitia zaindu kanpainak arrakasta handia izan du, eta ordu gutxitan agortu ziren saltzen jarritako 3.000 erosketa bonuak. 150.000 euroko eragin ekonomikoa izango du kanpainak herriko saltokietan.

 

Ez dute koronabirus kasu berririk zenbatu Gipuzkoan

Uztarria.eus | atzo : 13:25 | Gizartea

Lau kasu berri atzeman dituzte Araban, baina Bizkaian eta Gipuzkoan ez dute kasurik zenbatu. Hiru lurralde horietan azken 24 orduetan hildakoak, berriz, bi izan dira.

 

Saltzaile guztiak itzuli dira azokara

Uztarria.eus | atzo : 12:42 | Ekonomia

 

Alarma egoera ezarri zutenetik lehenengoz, asteartetako azokan izan ohi diren postu guztiak jarri dituzte gaur herrian. Hori bai, herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartuta egin dute azoka...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Nagore Alkorta: "Inor atzean ez uztea izan dugu helburu"

Uztarria.eus | atzo : 12:18 | Politika

Laster beteko da urtebete Nagore Alkortak (Azpeitia, 1978) Azpeitiko alkate kargua hartu zuela. Agintaldiko lehen urteaz aritu da hizketan, azken aste eta hilabeteetan COVID-19ak sortu duen egoera eta bizi izan...

Martxan da Sarralle Grow beka deialdia

Uztarria.eus | atzo : 09:59 | Hezkuntza

Sarralle enpresak gizonen eta emakumeen arteko teknologia arrakala geldiarazteko eta zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia sendotzeko jarri du martxan deialdia. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren eta datorren urtean zientzia arloko unibertsitate ikasketak hasiko dituzten 18 eta 25 urte bitarteko emakumeek izango dute aurkezteko aukera. Mila euroko bi beka banatuko dituzte.

 

»» Erantzunak: 1 (juaristi)

Bono kanpainaren inguruko hausnarketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko EAJ | atzo : 09:27 | Ekonomia

Pozgarria iruditu zitzaigun duela pare bat aste herriko merkataritzak osasun krisialdiaren ondorioz jasandako galerak arintzeko iragarritako bono kanpaina. Lehendik komertzio gune handiek zein plataforma digitalek gure bizitzetan duten eragina eta...

Zabalik da Juan Antxieta musika eskolako matrikulazio epea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Juan Antxieta Musika Eskola | atzo : 08:43 | Kultura

Juan Antxieta musika eskolak zabaldu du dagoeneko datorren ikasturterako, 2020-2021erako, matrikulazio epea. Ekainaren 12ra arte izango da epea irekita, eta herritarrek musika eskolan bertan egin beharko dute izen-ematea. Dena den...

Inkestan galdera berria: 'Bidaiatuko al duzu uda honetan?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | atzo : 08:27 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Bidaiatuko al duzu uda honetan? Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, konfinamendu osteko erosketa ohituren gainekoan, 211 lagunek eman dute boza.

 

Aitor Zulaika Real Unionen aulkira itzuliko da

Uztarria.eus | 2020-06-01 : 19:49 | Kirolak

Reala utzi eta Irungo futbol taldea entrenatuko du, Espainiako Bigarren B Mailan. 2014-2015 eta 2015-2016 denboraldietan ere zuzendu zuen azpeitiarrak Real Union. Orain, bi denboraldirako kontratua sinatuko du.

 

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Iturria ile-apaindegia
Euskal Herria, 34 behea Tel.: 943151507

Guardiako farmazia: Jacome Garmendi Auzunea, 19. Azpeitia (+)