Usakume tiraketaren aurka, protesta egin dute hainbat lagunek

Uztarria.eus | gaur : 12:32

Oinatz elkarte animalistak deituta, hainbat lagunek bi elkarretaratze egin zituzten atzo, zapatua, Odriako zelaiaren aurrean. Hain zuzen ere, XXXVII. Ollagorra Usakume Txapelketa jokatu zuten atzo zelai horretan, eta tiraketak salatzeko...

»» Erantzunak: 1 (saninaziyo)

Gogotik ospatu dute Gaztetxearen 14. urteurrena

Uztarria.eus | gaur : 11:23 | Gizartea

 

Goizean baltsa jaitsiera eginda, eguerdian bazkaltzeko elkartu ziren dozenaka lagun Gaztetxean. Sabelak bete ostean, rap emanaldia eskaini zuten Iosu Iraola eta Iosu Carrasco Troya azpeitiar raperoek. Eta baltsa jaitsierako sari...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Jon Pelaez eta Ander Kerejeta azpeitiarrak nagusi XVI. Auto Klasikoen Rallyan

Uztarria.eus | gaur : 10:46

Jon Pelaez eta Ander Kerejeta azpeitiarrak nagusitu ziren atzo, zapatua, jokatutako XVI. Auto Klasikoen Rallyan, BMW 318is autoarekin. Goizean hasi zuten rallya 80 gidarik eta kopilotuk, eta horiek Urrakin, Altzo-Abaltzisketan...

Baltsa jaitsiera, bideoan

Uztarria.eus | atzo : 15:57 | Aisia

Gaztetxearen 14. urtemuga ospatzen ari dira gaur goizaz geroztik hainbat lagun. Goizean hainbat baltsa izan dira plazan ikusgai, eta 12:00etan hasi dute baltsa horien jaitsiera Urola ibaian barrena. Ikusmin...

Hasi da XVI. Azpeitiko Auto Klasikoen Rallya

Uztarria.eus | atzo : 13:17 | Kirolak

 

Gaur, zapatua, ari dira egiten Azpeitiko Auto Klasikoen Rallyaren XVI. edizioa. Epaitegiaren aurreko plazatxoan elkartu dira parte-hartzaileak, eta dozenaka auto izan dira ikusgai bertan. Ikusmina sortu du rallya hasi aurreko...

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Begiak argitu, gutxi jasota ere

Gipuzkoako Hitza | atzo : 10:53 | Gizartea

Boluntario falta sumatze ari dira adineko pertsonei laguntzeko elkarteetan. Boluntario lanak herritarren ardura izan beharko luketeela iritzita, jende bila dabil Sareginez plataforma. Gizalde boluntariotza elkarteko kidea da Miren Gurrutxaga azpeitiarra, eta harekin nahiz Hurkoa fundazioko Begoña Zubimendirekin hitz egin du Udane Arbeo kazetariak Gipuzkoako Hitzarako egin duen erreportajean.

 

Jon Guridi Mirandesera itzuliko da, Realak utzita

Uztarria.eus | 2019-07-19 : 17:20 | Kirolak

Donostiako futbol klubak gaur jakinarazi du akordioa egin duela 2019-2020 denboraldian Espainiako Bigarren Mailan lehiatuko den Burgosko klubarekin. Urte honen hasieratik joan den denboraldia bukatu arte ere Mirandesen jokatu du erdilari azpeitiarrak.

 

Errazkinen eta Intxaurrandietaren aldeko ebazpenari helegitea jartzea baztertu du GHK-k

Uztarria.eus | 2019-07-19 : 14:42 | Politika

Espainiako Kontu Auzitegiak ekainean berretsi zuen Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohiaren eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko presidente ohiaren aldeko epaia. GHK-k txosten juridiko bat eskatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenean beste helegite bat jarri edo ez aztertzeko, eta gaur erabaki du Bilduko bi agintari ohien aurka ez egitea, txostenaren arabera, ez delako "arrazoizkoa" aurrera segitzea.

 

Saninazioak denontzat

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko EAJ | 2019-07-19 : 13:22 | Iritzia

Gainean ditugu festak, eta dagoeneko aurtengo egitaraua etxez etxe banatzeari ekin diote. Seguraski, herritarrak irrikaz zeuden programa ikuskatzeko eta pozarren hartu dute esku artean. Baserritar eguna, Umeen eguna, pilota partidak...

»» Erantzunak: 2 (Enekoitz Esnaola)

Inoiz baino anitzago datoz herriko festak

Uztarria.eus | 2019-07-19 : 12:45 | Festak

Uztailaren 25ean hasiko dira ekitaldi nagusiak, Baserritarren Egunarekin, eta abuztuaren 2ra bitartean, askotariko ekitaldiak izango dira. Lagun Onak futbol klubekoek eta Odol Emaileen Elkartekoek botako dute saninazioetako txupinazoa. Udalak erasorik gabeko festak aldarrikatu ditu; eraso matxisten inguruko informazioa emateko arreta gunea jarriko dute, eta aurten lehenengoz, telefono bidezko zerbitzua eskainiko dute.

 

»» Erantzunak: 8 (Mzurbano, batzuek2, Herribatmunduan, Betikue, Haizeaburuan_...)

Gaztetxeak 14 urte autogestioaren sokari tiraka!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2019-07-19 : 11:21 | Aisia

Gaztetxeak 14 urte bete ditu, eta egindako lana ospatzeko eguna izango da biharkoa. Iaz rap...

Presoen eguneko afarirako txartelak salgai jarri dituzte

Uztarria.eus | 2019-07-19 : 11:19 | Festak

Orkatz eta Niza tabernetan eskura daitezke txartelak; hamabi euro ordaindu beharko dute ikasleek eta langabeek, eta hamabost euro gainerakoek. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira txartelak.

 

Olaizola-Zabaleta vs Altuna-Albisu, bikote aldaketa saninazioetako pilota jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ilunpe Pilota Elkartea | 2019-07-19 : 11:10 | Kirolak

Ilunpe pilota elkarteak eta Azpeitiko Udalak San Inazio egunerako antolaturiko pilota jaialdian aldaketa txiki bat...

Madalena eguna dela eta, astelehenean meza izango da Madalenako baselizan

Uztarria.eus | 2019-07-19 : 10:34 | Gizartea

11:00etan hasita ospatuko dute Santa Maria Madalena oroitzeko eukaristia. Astelehena Madalena eguna delako egingo dute meza.

 

Hasi dira barrakak herrira iristen

Uztarria.eus | 2019-07-19 : 08:30

Gero eta gutxiago falta da festetarako, eta ohi bezala, hasi dira barrakak herrira iristen. Betharrametako jolaslekua ari da pixkanaka betetzen, eta aurten ere haurrek izango dute zertaz gozatua. Gainera, aurtengoan...

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Alberdi Jose Artetxe Kalea, 9. Azpeitia (+)