Harriketarrentzat botoa, Urrestillan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | gaur : 19:37

Ohi baino sarriago izan dira azken urteetan Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Atzokoarekin, lau urtean lau aldiz egin dira, eta aurten bertan bitan. Eta aurtengoetan, bietan, ezohiko boto baliogabeak agertu dira Urrestillako...

Bertsolariekin urteroko zita ospatu dute San Martin egoitzan

Uztarria.eus | gaur : 17:54 | Kultura

 

Gaur, zaindariaren egunarekin, hasi dira ospatzen beren astea San Martin egoitzan. Goizeko pregoi irakurketaren eta kantu saioaren ondoren, arratsaldean bertsolariekin izan dute egoiliarrek San Martin Astearen barruko bigarren hitzordua. Urteroko...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Planoen interpretazioari buruzko ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus | gaur : 16:23 | Hezkuntza

Planoen interpretazioari buruzko 25 orduko ikastaroa izango da Planoen interpretazioa II. Tolerantziak izenburupean eskainiko dutena. Saioak azaroaren 25etik abenduaren 5era bitartean izango dira, astelehenetik ostiralera.

 

Euskara indartzea xede, Errigoraren saskiak Euskal Herrian zehar zabaltzeko prest

Uztarria.eus | gaur : 16:23 | Euskara

Errigorak deituta, ia 200 euskaltzale elkartu ziren zapatuan Ablitasen (Nafarroa) kontserbak, oliba olioa eta bestelako produktuak biltzeko eta datozen asteetan banatzekoak diren sei bat mila saski prestatzeko. Ohi bezala, Errigoraren udazkeneko kanpainarekin lortzen duten diruaren laurdena Nafarroako hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratiko dute. Uztarria Komunikazio Taldeak Errigoraren hiru saski zozkatuko ditu bazkideen artean.

Berriz hartu du garaipenaren bidea Juaristi ISBk

Uztarria.eus | gaur : 15:56

Joan zen asteburuan, azaroaren 3an, jaso zuen denboraldiko lehen porrota Juaristi ISB taldeak, eta asteburu honetan garaipenaren bidea hartu du berriz ere. Izan ere, joan zen asteburuan 74 eta 72...

30 bat lagun, Basazabal jauregiko asteburuko bisita gidatuan

Uztarria.eus | gaur : 15:42

Zurbano Basazabal jauregia Berpizkundeko Azpeitian izenburuarekin, bisita gidatua egin zuten atzo eguerdian Basazabal jauregian. 30 bat lagun elkartu ziren bertan (argazkia), jauregia barrutik ezagutzen zuten bitartean Berpizkunde garaiko Azpeitiaren historiaz...

"Emaitza bikainak" utzi ditu oihalezko poltsak pertsonalizatzeko tailerrak

Uztarria.eus | gaur : 14:44 | Aisia

 

Igande goiz emankorra izan zen atzokoa Azpeitiko Ekoetxean. Jende ugari elkartu zen Ekoetxean, oihalezko poltsak pertsonalizatzeko tailerrean parte hartzeko. Margoak eta oihal pusketak baliatuta, bakoitzak bere poltsak eta motxilak pertsonalizatzeko...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Euskal Herriko argazki elkarteen topaketekin eta 'Ofizioak, afizioak' erakusketarekin, amaitu da Argazki Astea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | gaur : 12:07 | Kultura

Bukatu da Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako Argazki Astea. Argazki elkarteko kideek joan zen larunbatean agurtu...

Soziedad Alkoholika eta Saia Goait musika taldeen kontzertuak, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | gaur : 11:29 | Kultura

 

Soziedad Alkoholika eta Saia Goait musika taldeek crossover thrash, stoner eta hard rock doinuz bete zuten Sanagustin kulturgunea joan den zapatuan, azaroaren 9an. Sarrera guztiak agortuta, ehunka lagun elkartu zen...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Kros Mistoaren atarirako, sentsibilizazio jolasak antolatu ditu Marea Urdinak

Uztarria.eus | gaur : 10:52 | Gizartea

Zapatuan jokatuko den X. Kros Mistoaren aurretik sentsibilizazio jolasak egingo dituzte plazan, Marea Urdinak antolatuta. 16:00etatik 17:00etara izango dira jolasak, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte.

 

Gorka Malo gorren artean txapelduna izan da Behobia-Donostian

Uztarria.eus | gaur : 09:20

Atzo, igandea, jokatu zuten hain ezaguna den Behobia-Donostia 20 kilometroko lasterketa. Giro makurra izan zuten parte hartzaileek, euria, txingorra eta hotza. Chakin Lachgar (1:00:57) eta Gema Barrachina (1...

Turista

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | gaur : 08:54 | Iritzia

Miel Anjel Elustondok Uztarria aldizkariaren 2019ko urriko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

Eskola antzerki saioak izango dira gaurtik asteazkenera bitartean Soreasun

Uztarria.eus | gaur : 08:40 | Kultura

Euskal Herriko hainbat ikastetxetako eta antzerki eskolatako kideek eskainiko dituzte umeei zein gaztetxoei zuzendutako obrak goizez nahiz arratsaldez. Gaur, adibidez, Beasaingo Andramendi Ikastolako kideak eta Kukuka antzerki eskolako kideak izango dira Soreasu antzokiko agertokian. Hiru egunetan hamalau antzezlan eskainiko dituzte.

 

EAJ izan da alderdirik bozkatuena Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Uztarria.eus | atzo : 22:04 | Politika

3.228 boto batu dituzte jeltzaleek Azpeitian (%42,41) eta EH Bilduk, bigarrenak, 3.140 (%41,26); apirilean baino 150 boto gutxiago jaso dituzte jeltzaleek eta 114 gutxiago, berriz, koalizio abertzaleak. Parte-hartzeak behera egin du apiriletik: abstentzioa %31,97koa izan da gaur, eta %27,39an gelditu zen apirilean.

 

Hautesle erroldaren %55,14k eman du botoa Azpeitian 18:00etarako

Uztarria.eus | atzo : 18:57 | Politika

Joan den apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako ordu bereko emaitzekin alderatuta, ia bost puntu eta erdi jaitsi da parte-hartzea herriko hauteslekuetan.

 

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Kolpeka oinetako konponketak
Jose Artetxe, 16 Tel.: 615726430

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)