Ibai ertzak txukundu dituzte Zelai Luze aldean

Uztarria.eus | atzo : 18:54

Zelai Luze aldean Urola ibaiaren ertzetan pilatutako landareak eta sasiak moztu dituzte gaur, asteartea. Azken hilabeteotan hazitako landareak eta zuhaixkak moztu dituzte, ibaiko urei beren bidea egiten uzteko.

Lan horien ...

Baratzea biziberritzeko aholkuak

Uztarria.eus | atzo : 18:26 | Gizartea

 

2019ko Landareak Lantzen agenda liburua aurkeztu dute gaur, Azpeitiko Azoka Plazan. Argiaren Bizi Baratzea proiektuaren barruan argitaratu duten laugarren alea da, eta bertan, landareak zaintzeko sasoi bakoitzean zer egin behar ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Kolorez jantzi dituzte Euskal Herriako arrapalak

Uztarria.eus | atzo : 17:27

Sanjuandegiko Euskal Herria kaleko skate parkearen arrapalak eta inguruko eskailerak itxura berrituarekin agertu ziren duela egun batzuk. Argazkian ikusten den legez, aldapak zuriz eta aldameneko eskailera mailak kolore biziz margotu ...

Rodeok eta Faltak hartu dute Sanagustingo Arkupea

Uztarria.eus | atzo : 13:48 | Kultura

Arkupehotsak egitasmoko bi kontzertu izan ziren ostiralean Sanagustin kulturgunean, eta kulturguneko kideek adierazi dutenez, "indarberrituta" atera ziren emanaldietatik. Zestoako Rodeo Stoner eta Hazparneko Falta taldeek hartu zuten kulturguneko arkupea, eta ...

Idoia Torregarai Martija: "Askoz ere umore gehiago erabili beharko genuke toki serioetan"

Urola Kostako Hitza | atzo : 12:21 | Gizartea

Umorea oso kontu serioa da jardunaldien barruan, bakarrizketa saioa eskainiko du Torregaraik bihar, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Jendeari umorearen garrantzia transmititzen saiatuko da bertan.

 

Odol emaileek hitzordua dute bihar

Uztarria.eus | atzo : 10:37 | Gizartea

Hileko azken asteazkena izanik odol ateraldia izango da bihar, anbulatorioan. Herritarrek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute odola emateko aukera.

 

Izarraitzeko hainbat kidek saria jaso du Igeriketa Galan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2018-09-24 : 23:26 | Kirolak

Zapatuan, irailak 22, 2017-2018 denboraldiari dagokion Igeriketa Gala izan zen Ordiziako Herri Antzokian. Hainbat sari banatu zuten ekitaldian, hala nola ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, waterpoloko Eskolarteko Ligako sariak, igeriketa artistikoko ...

 

Jon Gurrutxaga, Hernandorena bertso sariketaren finalera

Uztarria.eus | 2018-09-24 : 17:45

Hernandorena bertso sariketaren finalean izango da Jon Gurrutxaga bertsolaria. Joan zen ostiralean jokatu zen txapelketako bigarren kanporaketa Donapauleko (Nafarroa Beherea) Aldaka gaztetxean, eta aurreneko postuan sailkatuta eskuratu zuen finalerako txartela ...

Ariketa fisikorako Loiolako gunean saioak egingo dituzte, hango makinak erabiltzen ikasteko

Uztarria.eus | 2018-09-24 : 17:33 | Kirolak

Urriaren 2an eta 5ean, bina saio egingo dituzte Aldakaitz baserriaren atzeko belardian. Doako ikastaroa izango da, eta 14 urtetik gorakoek parte har dezakete.

 

Sanagustingo Arkupean hasi du Faltak bigarren diskoaren hegaldia

Uztarria.eus | 2018-09-24 : 16:40 | Kultura

Kulturaz kooperatibaren babesarekin grabatu du Faltak bere azken diskoa. Arkupehotsak egitasmoaren lehen edizioko irabazlea da Hazparneko taldea, eta ostiralean aurkeztu zuen gorpuztutako bigarren lana Sanagustin kulturguneko Arkupean. Rodeo taldeko musikariak izan zituzten lagun. Ostiralean ekingo dio Kulturazek Arkupehotsaken bigarren edizioko kontzertu birari.

 

Umorea eta kritika eskutik, herriko marrazkigileen lanetan

Uztarria.eus | 2018-09-24 : 15:11 | Kultura

 

Ikusgai dago Umorea oso kontu serioa da jardunaldien harira antolatutako erakusketa Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibako lagunek Uztarria aldizkarian kolaboratzaile izandako marrazkigileen lanak zintzilikatu dituzte Sanagustingo hormetan. Hain zuzen, Andoni Salegi ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gudari Egunaren harira hainbat ekitaldi egingo dituzte datozen egunetan

Uztarria.eus | 2018-09-24 : 13:03 | Politika

Ostegunean, Gudari Egunean, ikasleek elkarretaratzea egingo dute Sanjuandegiko biribilgunean. Arratsaldean, aldiz, Angel Otaegiren omenezko lore eskaintza izango da Nuarbeko hilerrian. Igandean mendi martxa egingo dute Nuarbera. Ondoren, herriko gudarien omenezko ekitaldia egingo dute. 

 

Euskal Herriko II. Metal Topaketak egingo dituzte Azpeitian urriaren 12tik 14ra

Uztarria.eus | 2018-09-24 : 12:01 | Kultura

Duela lau urte bezala, Tuba Jaialdia barnean hartuko du MetalTopek. Hainbat ikastaro, saio eta kontzertu antolatu dituzte eta Spanish Brass taldea izango da gonbidatu nagusia.

 

Añares Rioja ISB Euskal Kopako finalerdietara sailkatu da

Uztarria.eus | 2018-09-24 : 13:00 | Kirolak

Iraurgi Saskibaloi Taldeko emakumeen talde nagusiak Euskal Kopako final laurdena jokatu zuen atzo Ibaizabalen aurka, eta 78 eta 73 nagusitu zen taldea. Larunbatean jokatuko dute finalaurreko partida, Araskiren aurka, Durangon (Bizkaia).

 

Jakoba Errekondok 'Landareak lantzen' agenda-liburua aurkeztuko du bihar

Uztarria.eus | 2018-09-24 : 12:05 | Gizartea

Landareak zaintzeko sasoi bakoitzean zer egin behar den zehaztu du agronomoak liburuan. Bihar aurkeztuko du azken lana, Azoka Plazan, Antton Olariagarekin eta Errezilgo Azoka elkarteko kideekin batera.

 

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Alberdi Jose Artetxe Kalea, 9. Azpeitia (+)