Karmele Zabaleta: "Stock Azokarekin herritarrei gogorarazi nahi diegu hemen gaudela"

Uztarria.eus | gaur : 18:49 | Ekonomia

Bertan merkatari elkartearen Stock Azoka izango da datorren asteburuan, hilak 21 eta 22, Azpeitian. Elkarteko 37 saltokik askotariko produktuak jarriko dituzte egun horietan salgai, hala nola arropa, oinetakoak, bitxiak, osagarriak eta etxerako tresnak. Azoka Plaza izango da puntu nagusia, baina Erdikaleko eta Jose Artetxe kaleko hainbat saltokik ere atarira aterako dituzte beren eskaintzak. Stock Azokara bertaratzen diren herritarrek "izugarrizko pagotxak" aurkituko dituztela aurreratu du Karmele Zabaleta Bertaneko lehendakariak. 

 

Orain Presoak dinamikak urriaren 20an egingo duen manifestaziora joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Sarek

Uztarria.eus | gaur : 18:09 | Politika

Izen-ematea zabalik dago, eta Orkatzen egin daiteke. Urriaren 20ko mobilizazioa Donostian izango da, eta 17:00etan irtengo da Donostiako Antiguoko tuneletik. 

 

Kontribuzioa ordaintzeko udal diru-laguntza eskatzeko epea ireki dute

Uztarria.eus | gaur : 16:48 | Gizartea

Gaurtik abenduaren 1era bitartean eska dezakete norbanako zein familiek 2018ko Ondasun Higiezinen Zergaren ordainketak eragindako gastuei aurre egiteko laguntza hori.

 

Sitgesen erdituko da 'Lekaime'

Urola Kostako Hitza | gaur : 14:55 | Kultura

Kataluniako herriko Fantasiazko Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatuko du Xanti Rodriguez azpeitiarrak bere lana. Film labur onenaren sariagatik lehiatuko da, sail ofizialean.

 

Denboraren erabileraz hausnartzeko, 'Ladrones del tiempo' dokumentala eskainiko dute gaur

Uztarria.eus | gaur : 13:38 | Gizartea

Denbora neurtuz egitasmoaren harira, Ladrones del tiempo dokumentala emango dute gaur, asteazkena Soreasu antzokian, 21:00etan hasita. Zure denbora, haien negozioa lelopean, sistema kapitalistan denborak jokatzen duen funtzioa aztertzen du ...

'De Simba a Kiara. El tributo del Rey Leon' ikuskizuna iritsiko da Soreasura

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | gaur : 12:13 | Kultura

Urriaren 28an eskainiko dute Azpeitian El Rey Leon musikalaren bueltan sortutako ikuskizuna. Sarrerak salgai daude dagoeneko Sanagustin kulturgunean zein kulturaz.eus webgunean.

 

Sahatsa dantza taldekoak Valladolidera joango dira asteburuan

Uztarria.eus | gaur : 12:05 | Kultura

Hango Euskal Etxeak gonbidatuta joango dira Azkoitiko eta Azpeitiko dantzariak. Besteak beste, ezpata dantza eskainiko dute katedralean, zapatu arratsaldean.

 

Apustu etxearen aurkako sinadura bilketa abiatuko du Elkar-ekinek datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | gaur : 09:34 | Gizartea

Azpeitian laster irekitzekoak diren apustu etxearen aurkako ekimenekin jarraituko du Elkar-ekinek datozen asteotan. Besteak beste ...

Ikusgai daude XLV Trofeo Gipuzkoa argazki lehiaketako irudiak Foru Ibilbideko erakusketa aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | atzo : 18:57 | Kultura

Aurten, 46 herrialdetako 400 argazkilari aurkeztu dira lehiaketara, eta, guztira, 4.312 argazki aurkeztu dituzte. Danny Yen Sin Wong malasiarrak irabazi du sariketa, hark ateratako Bras Copper izeneko argazkia izan baita epaimahaiak nabarmendu duena.

 

Gaztetxeen ibilbidea ekarriko dute gogora, Erdikaleko gaztetxearen itxieraren 25. urtemugan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | atzo : 18:57 | Gizartea

Gaztetxie urte hauetan zehar mahai ingurua, argazki erraldoia, irudi zaharrekin osatutako bideo emanaldia eta hiru kontzertu berezi antolatu ditu gazte asanbladak. Gaztetxeari estu lotutako hiru talde igoko dira oholtzara: Standa, L.S Senghor eta Jotakie.

 

Konponketa lanak egiten ari dira Madalenako ermitan, "ondare historikoa babesteko"

Uztarria.eus | atzo : 16:38

Azpeitiko Udalak Madalena auzoko ermitaren ondoko bi eraikin –Udalak aurrez erositakoak– bota zituen iaz, "herriko ondare historikoa babesteko". Izan ere, Madalenako ermitari atxikita zeuden eraikinen egoera okertzen ari zen, eta ...

Kirol Patronatuak antolatutako jarduerak ezagutzeko ate irekiak egingo dituzte datozen egunetan

Uztarria.eus | atzo : 14:24 | Kirolak

Ate irekietara bertaratzen diren herritarrek aukeratzen duten kirol jarduera ezagutzeko aukera izango dute. Ez dago aurrez izena eman beharrik.

 

Mintzapraktika saioen ikasturte berria martxan da

Uztarria.eus | atzo : 11:05 | Euskara

Aste honetan hasiko dituzte saioak Sanjuandegiko auzo lokalean. Euskara jakin arren erabiltzeko zailtasunak dituztenentzat antolatzen dituzte saioak eta parte hartu nahi dutenek aukera dute oraindik izena emateko.

 

Ikasturte hasierako aurkezpena egingo du Azpeitiko Ernaik hilaren 28an, Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ernai | atzo : 13:05 | Politika

Azpeitiko Ernairen aurkezpena izango da irailaren 28an, ostirala, 17:30ean, Gaztetxean. Egunero pairatzen ditugun zapalkuntzen ...

Uztarriaren tonbolaren zozketako ordezko zenbakien txanda zabalik da

Uztarria.eus | atzo : 10:19 | Uztarriaeus

Eroski Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburua egokitu zaion zenbakiaren jabea ez da agertu oraindik, eta, beraz, ordezko zenbakiaren jabeak –5.457– izango du sari hori jasotzeko aukera, irailaren 28ra bitartean.

 

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)