Xebastian Aizpurua eta Xanti Salegi irabazle, Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren kanporaketan

Uztarria.eus | atzo : 19:15 | Aisia

 

Gaur, zapatua, Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren kanporaketa jokatu dute Sanagustin kulturgunean, eta Xebastian Aizpuruak eta Xanti Salegik osatutako bikotea izan da garailea; azpitxapeldunak, aldiz, Ana Pilar Egiguren eta Inmaculada...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Nikolas Segurola artzainak ENBAren Baserritarron Laguna saria jasoko du igandean

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 18:31 | Gizartea

Segurolak bere bizitzan artzantzaren alde egindako lan zabala eta oparoa eskertu asmoz emango diote saria. 

 

Ur saneamendua hobetzeko lanak egiten ari dira Olatz auzoan

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 17:07

Olatz auzoko ur saneamendua hobetzeko lanak egiten ari da egunotan Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren bitartez. Udalak azaldu duenez, Olatz auzoko bizilagunek orain arte ur estaldura soilik zuten, eta uraren saneamendua...

'Hautetsontzien matxinada' erakusketa, zabalik

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 14:34 | Gizartea

 

Atzo, osteguna, inauguratu zuten Dolors Gibert argazkilariaren eta Carles B. Gorbs kazetariaren Hautetsontzien matxinada erakusketa Betharram aretoan, eta dozenaka herritar joan zen inaugurazio ekitaldira. 2009. urtean Kataluniako prozesu subiranista hasi...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Ate irekiak eta sarrera doan, Juaristi eta Añares ISBren asteburuko partidetan

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 13:44 | Kirolak

Larunbatean, 18:30ean, Añares ISBk Cortegadaren aurkako partida jokatuko du kiroldegian. Igandean, berriz, Juaristi ISBko mutilen txanda izango da. Horiek 18:00etan hasita Estelaren aurkako neurketa jokatuko dute. Kanpoan "hotz egiten duenez" eta "giroa berotzeko asmoz" bi partida horietarako sarrera doan jarriko du ISBk. Ate irekiak ez ezik, "sansebastianak behar bezala amaitzeko", Urgirekin bandera jaitsiera egingo dute asteburuan.

 

Nora Alberdi: "Errealitate zatiak aukeratzea gustuko dut"

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 11:07 | Kultura

Dagoeneko osorik irakur daiteke webgune honetan 2020ko urtarrileko Uztarria aldizkaria (hemen, PDF formatuan). Herri aldizkariaren 223. zenbaki horretan dator Ihintza Elustondo kazetariak Nora Alberdiri egindako elkarrizketa hau. Ikus-entzunezkoen munduan hainbat lan egin du azkenaldian Alberdik. Feminismoa oinarri hartuta, esperimentatzen segitzeko prest dago.

 

»» Erantzunak: 1 (atabala)

Landaola sarietarako hautagai izendatu dute Aratzerrekako ura garbitzeko sistema naturalaren proiektua

Uztarria.eus | 2020-01-24 : 09:19 | Gizartea

Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak hirugarren Landaola sariak banatuko ditu otsailaren 7an, Aretxabaletako Otaola jauregian. Erakunde publikoek Gipuzkoan sustatutako proiektuen saria jasotzeko sei hautagai izendatu ditu Landaolak; tartean, Azpeitiko Udalak Aratzerrekan ezarri duen fitoarazketa sistemaren egitasmoa.

 

Argazki jendetsua, urtarrilaren 30eko greba orokorra babesteko eta herritarrak mobilizatzera deitzeko

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 20:16

Azpeitiko Greba Batzordeak deituta, jende ugari elkartu da gaur, osteguna, Azoka Plazan argazki jendetsua atera eta urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorrari babesa agertzeko. Adin eta arlo ezberdinetako azpeitiarrek egin...

»» Erantzunak: 1 (Floren)

Argazkiak eta testuak elkartuta, zabalik da IV. Irudhitzen erakusketa

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 14:46 | Uztarriaeus

 

IV. Irudhitzen lehiaketara aurkeztutako argazki eta testu guztiak elkartu ostean, IV. Irudhitzen erakusketa jarri du ikusgai Uztarria Komunikazio Taldeak Sanagustin kulturgunean, eta bertan izango da otsailaren 3ra bitartean. Irudhitzen lehiaketaren laugarren...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gaurtik hasita, bost emanaldi eskainiko ditu Los Titiriteros zirkuak herrian

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 15:58

Gaurtik astelehenera bitartean, Los Titiriteros zirkuak bost emanaldi eskainiko ditu Azpeitian. Loiolako etorbidean, Esklaben ondoko zelaian, jarri dute zirkuko karpa, eta bertan eskainiko dituzte emanaldiak. Gaur eskainiko dute aurreneko saioa...

»» Erantzunak: 1 (Oposizioa)

Iaz 39 ekintzailetza proiektu lagundu zituen Iraurgi Berritzenek

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 14:01 | Ekonomia

Garapen agentziaren ekintzailetza zerbitzura 96 lagunek jo zuten iaz. Orotara, 39 proiektu lagundu zituen Iraurgi Berritzenek, eta hamabost enpresa sortu zituzten ekintzaileek. Hamabost proiektuak martxan jarri dituzten ekintzaileek 937.056 euroko inbertsioa egin dute guztira, eta 32 lanpostu sortu dituzte.

 

»» Erantzunak: 1 (Oposizioa)

'Hautetsontzien matxinada' erakusketa Azpeitira iritsiko da gaur

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 12:15 | Politika

Dolors Gibert argazkilariaren eta Carles B. Gorbs kazetariaren argazki dokumentala da 'Hautetsontzien matxinada', Kataluniako prozesu subiranistari buruzkoa. 19:00etan inauguratuko dute erakusketa, Betharram aretoan.

 

Greba orokorra ez zaio "ez egokia, ez beharrezkoa" iruditzen EAJri

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 11:31 | Politika

Urtarrilaren 30erako deituta dagoen grebaren aurrean alderdiak duen jarrera azaltzeko agiria plazaratu dute Azpeitiko jeltzaleek. "Egoerak, gure ustez, ez du greba ez eskatzen, ez justifikatzen, eta ez dugu bide eraginkorra ikusten, are gutxiago Madrilen osatutako gobernu berriaren egitasmoak kontutan izanik", diote.

 

»» Erantzunak: 5 (Erdoizta, Oposizioa, JoxelitoAskatu, JON, miren)

Ortzi Alberdi: "Produkzioari ukitu klasikoagoa ematen ahalegindu gara"

Urola Kostako Hitza | 2020-01-23 : 11:00 | Kultura

Rodeo Zestoako musika taldeak hirugarren diskoa kaleratuko du gaur, EP formatuan. Ezherrian izena du lanak, eta iaz hasitako bideari eustea dute helburu musikariek. Bihar, ostiralarekin, Azpeitiko Gaztetxean ariko da taldea diskoa aurkezten. Gainera, Ezpalak eta Polybius taldeak ere izango dira Gaztetxeko agertokian. 22:00etan hasiko dira emanaldiak.

 

Sokamuturraren aurkako elkarretaratzeak egingo dituzte igandean

Uztarria.eus | 2020-01-23 : 09:49 | Gizartea

Oinatz elkarte animalistak bi elkarretaratze deitu ditu: bata goizerako eta bestea arratsalderako, plazan. Sokamuturraren bi saioek irauten duten bitartean egingo dituzte protestak; izan ere, eguerdian nahiz arratsaldean izango dira sokamutur saioak igandean.

 

»» Erantzunak: 5 (ZezenUrdina, INIXI29, ZezenLotsa, JesperSkibby)

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Etxezuri taberna
Perez Arregi plaza, 7 Tel.: 943026856

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)