Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako kanporaketa izango da zapatuan Sanagustinen

Uztarria.eus | gaur : 11:26 | Aisia

Euskal Herriko Mus Federazioak antolatutako lehiarako izen-ematea 14:30ean zabalduko dute, eta bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko du parte hartzeko. Lehia, berriz, 15:00etan hasiko da. Parte-hartzaile kopuruaren arabera, Gipuzkoako kanporaketara sailkatzeko aukera izango da.

 

Otsaileko ikastaroen berri eman du KZguneak

Uztarria.eus | gaur : 10:53 | Hezkuntza

Hamar ikastaro emango dituzte guztira, aurrez aurrekoak zein urrunekoak. Oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea eta sare sozialak dira ikastaroekin jorratuko dituzten arloak. Aurreinskripzioa irekita dago KZgunearen webgunean.

 

Jagoba Beobide Real Unionera itzuliko da

Uztarria.eus | gaur : 10:22 | Kirolak

Denboraldi eta erdirako erdietsi du kontratua Espainiako Bigarren B Mailan den Irungo taldearekin. Ez da Beobide Real Unionekin ariko den lehen aldia; aurretik hiru denboralditan talde horretan jokatutakoa da. Joan zen abuztutik azarora bitartean Finlandiako lehen mailako Rovaniemi Palloseura taldean jokatu zuen azpeitiarrak.

 

Oinezkoei lehentasuna emateko egokitu dituzte Enparan dorretxe aurrea eta zubia

Uztarria.eus | gaur : 10:20 | Hirigintza

Enparan dorretxearen aurrealdeko eta Enparango zubiko obrak erabat bukatu gabe dauden arren, ireki dute pasoa oinezkoentzat eta autoentzat. Zubiaren alde batean harlauza ipintzea besterik ez da falta lanak bukatzeko. Lanekin gune hori oinezkoentzat egokitzea izan du helburu Azpeitiko Udalak.

 

San Anton Pilota Txapelketa irabazi du Unai Alberdik

Uztarria.eus | gaur : 09:14

Ostiral gauean jokatu zituzten San Anton Pilota Txapelketaren finalak Elgoibarren, eta promesa mailako txapela etxera ekarri zuen Unai Alberdi pilotari azpeitiarrak. Hirugarrenez jaso du txapela Alberdi II.ak; izan ere...

Udal inklusiboa duen herria

Erabiltzailearen aurpegia da hau Marea Urdina | gaur : 09:00 | Gizartea

Mila esker Azpeitiko udal ordezkari guztiei denok elkarturik guri babesa emateagaitik. Denok elkarturik lortuko baitugu...

Pausoka-pausoka, bagoaz aurrera

Uztarria.eus | atzo : 19:47 | Publizitatea

Karmelo Etxegarai ikastolako kideok aurrera goaz eskola publiko, euskaldun eta inklusiborako bidean pauso sendoak emanez, iparra argi eta begiak zabal-zabalik, gure inguruaz gozatuz eta elkarrekin mundu berriak deskubrituz. Zu ere, gure bidaide!

 

Urtarrilaren 30eko greba babesteko mosaikorako argazkiak bidaltzeko deia egin du Azpeitiko Greba batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Greba Batzordea | atzo : 19:18 | Gizartea

Urtarrilaren 30eko greba babesteko gazteen argazkiekin mosaikoa osatu nahi du Azpeitiko Greba Batzordeak. Argazkiak biltzen...

Azpeitia eta Iruñea artekoa izango da Lagun Onak MBren 2020ko ibilaldi nagusia

Uztarria.eus | atzo : 18:02 | Kirolak

Lagun Onak mendi bazkunak 2020rako askotariko ekintzak antolatu ditu. Martxotik uztailera bitartean egingo dute Azpeitia eta Iruñea lotuko dituen ibilaldia, "Euskal Herriko zikloa ixteko" balioko duena.

 

Jabetze Eskolak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte Emakumeen Txokoan ekainera artean

Uztarria.eus | atzo : 16:14 | Gizartea

Otsailetik ekainera bitartean, Emakumeen Mahaiak Jabetze Eskolen barruan zortzi formazio saio antolatu ditu. Horiez gain, ikastaro orokorrak eta beste hainbat ekintza prestatu dituzte Emakumeen Txokoan. Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta urtarrilaren 30era bitartean egongo da horretarako aukera.

 

2020ko sansebastianetako bandera jaitsiera, bideoan

Uztarria.eus | atzo : 15:06 | Festak

Azpeitiarrek gorde dituzte danborrak, eta hurrengo urtera arte agurtu dituzte sansebastianak. Atzo gauean egin zuten bandera jaitsiera, danbor hotsez eta festa giroan amaituz San Sebastian jaiak. 23:15 aldera...

Distorsion eta Baserriko Ollaxkue Labien taldeen kontzertuak, irudietan

Uztarria.eus | atzo : 14:30 | Kultura

 

Jende ugari izan zen zapatuan Distorsion eta Baserriko Ollaxkue Labien musika taldeen kontzertuetan, Sanagustin kulturgunean. Punk doinuak eraman zituzten horiek agertokira, eta gogotik gozatu zuten kulturgunera joandako lagunek. Hona hemen...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Emaitza onak lortu dituzte azpeitiarrek Gipuzkoako Taldekako Xake Ligaren bigarren jardunaldian

Uztarria.eus | atzo : 09:13 | Kirolak

Xaputarrak klubaren bi taldeek irabazi zituzten beren norgehiagokak, Bigarren Mailakoak Beasainen eta Hirugarren Mailakoak Bergaran. Datorren zapatuan, 16:00etatik aurrera, etxean ariko dira azpeitiarrak, ligaren hirugarren jardunaldian.

 

Bandera jaitsierarekin, agur sansebastianei

Uztarria.eus | atzo : 07:34 | Festak

 

Bandera jaistearekin batera bukatu dira 2020ko sansebastianak. Atzo, San Sebastian eguna, udaletxeko erlojuan 23:15ak pasatxo zirela abiatu ziren Bustinzuriko Errebaletik banderaren jaitsierako danborradan parte hartu zuten sei taldeak: Basazabal...

»» Ikusi argazki guztiak (40)

Azken txanpan sartu dira sansebastianak

Uztarria.eus | 2020-01-20 : 20:33 | Festak

 

Gutxi falta da jada 2020ko San Sebastian festak agurtzeko. Haurren danborradari sokamuturrak hartu dio lekukoa arratsaldean. Hotza eginagatik, adin guztietako jende ugari irten da kalera sokamuturraz gozatzera, eta jai giroa...

»» Ikusi argazki guztiak (33)

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia D.A. ileapaindegi eta estetika zentrua
Damaso Azkue Enp., 10 Tel.: 943810900

Guardiako farmazia: Jacome Garmendi Auzunea, 19. Azpeitia (+)