Orduen zaindaria

Uztarria.eus | atzo : 09:54 | Gizartea

Egunak joan eta etorri, orduak zuzen eman eta kanpaiak joarazten ditu Urrestillako elizako erlojuak. Joxe Mari Aizpururena da ardura, eta harekin hitz egin du Mailo Oiarzabal kazetariak 2020ko ekaineko Uztarria aldizkarian Atzera begira atalerako erreportaje hau osatzeko.

 

Udako ordutegia du Loiolako turismo bulegoak

Uztarria.eus | atzo : 13:59 | Ekonomia

Udako ordutegiaz gain, Gipuzkoa Passport pasaportea ere eskura daiteke Loiolako turismo bulegoan.

 

Iker Azkunek hamar aldiz segidan egin du bizikletan Azpeititik Erlorako joan-etorria

Uztarria.eus | 2020-07-04 : 20:03 | Kirolak

 

Lagunarteko erronka osatu eta gainditu dute gaur Iker Azkunek (Azpeitia, 1976) eta Ander Zubizarretak (Azkoitia, 1992). Azpeitiko Ikasberritik Erloko antenara arteko joan-etorria bizikletan hamar aldiz egiteko asmoz hasi dute erronka...

»» Ikusi argazki guztiak (7) »» Erantzunak: 4 (Tx, Marta79, Tirvix, Kristina)

Ane Zuazubiskar nagusitu da Erniarraitz bertso txapelketako bigarren kanporaketan

Uztarria.eus | 2020-07-04 : 16:12 | Kultura

 

Lau hilabeteko etenaren ondoren, atzo, uztailak 3, jokatu zen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako X. Erniarraitz Bertso Txapelketaren bigarren kanporaketa, Azkoitiko Kultur Etxean. Sei bertsolarik kantatu zuten saioan. Tartean, Oier Etxeberria...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Izan Bidea dinamika babestu dute hainbat lagunek, Xoxoten

Uztarria.eus | 2020-07-04 : 14:38 | Gizartea

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako herritarrak Xoxoten elkartu dira, hiru herrietako Sare plataformak deituta.

 

»» Erantzunak: 3 (Marta79, borrock)

Xaguxatar ibilbidea aurkeztu du Azpeitiko Udalak

Uztarria.eus | 2020-07-04 : 11:22 | Gizartea

Ekoetxetik hasi eta Azpeitian zehar sei geldiune dituen Xaguxatar ibilbidea aurkeztu du Azpeitiko Udalak, Ekoetxeko arduradunekin batera. Xaguxatar parkeari lotuta, eta "haurrek han hasitako abentura luzatzeko asmoz" osatu dute oinezko ibilbidea. 6,5 kilometroko luzera du ibilbideak, eta bi ordu inguruan egin daiteke. Haurrentzako hainbat proba proposatzen dituzte ibilbidean zehar. Ibilbide zirkularra da, eta Ekoetxean hasi eta bukatu daiteke.

 

Ogi artisauari buruzko saioa, Urola Gustagarriren barruan

Uztarria.eus | 2020-07-04 : 10:10

Ogi artisaua gai hartuta Urola Gustagarriren barruko saioa egin zuten atzo arratsaldean, Azoka Plazan. Berezia izan zen atzoko saioa, izan ere aurrez izena eman zuen jendeak etxetik jarraitu zuen streaming...

Biltegiraketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Aitziber Aizpuru | 2020-07-04 : 08:13 | Iritzia

Aitziber Aizpuruk 2020ko ekaineko Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzi artikulua da honako hau.

Berrituta datoz Uztarria aldizkaria eta Uztarria.eus ataria

Uztarria.eus | 2020-07-03 : 19:00 | Uztarriaeus

Aldizkari eta webgune berriak kaleratzear da Uztarria Azpeitiko herri hedabidea. Hain zuzen ere, aldaketak egiteko, moldatzeko nahiz berritzeko ordua iritsi zaie Uztarriaren bi produktu nagusiei, eta hilabeteetako lanaren ostean, horiek...

Grande Days taldeak kontzertua eskainiko du bihar Sanagustinen

Uztarria.eus | 2020-07-03 : 15:38 | Kultura

19:00etan izango da kontzertua, eta sarrera doakoa den arren, aurrez gonbidapena eskatu beharko da honako lotura honetan.

 

Jose Maria Gibertek Deustuko Unibertsitateko errektore kargua berritu du beste hiru urterako

Uztarria.eus | 2020-07-03 : 15:36 | Hezkuntza

Deustuko Unibertsitateko errektore kargua berritu du Jose Maria Gibertek (Azpeitia, 1962). Beste hiru urterako berritu du kargua, eta atzo, osteguna, egin zuten ekitaldia Deustuko Unibertsitatean bertan. Kargua hartzeko hitzartzean, jesuiten aita jenerala izandako Adolfo Nicolas zenaren legatuko pasarteak ekarri zituen gogora Gibertek. Ekitaldi horretan Juan Jose Etxeberriak (Abaltzisketa, 1966) Deustuko Unibertsitateko Elkarteko eta 2030 Agendako errektoreordetza agiria jaso zuen.

 

Ekonomia sustapenerako dirulaguntza lerro berri bat jarri du martxan udalak

Uztarria.eus | 2020-07-03 : 12:38 | Gizartea

Koronabirusa dela-eta egokitu egin ditu udalak ekonomia sustapenerako dirulaguntza lerroak; eta aurten, enpresetan langileen kontratazioa sustatzeko 75.000 euroko banatuko ditu. Horrez gain, lehen sektoreko eta merkataritzako jarduerak, industriakoak eta ekintzailetasunari lotutakoak finantzatuko ditu erakundeak. Nagore Alkorta alkateak adierazi duenez, "egoera berrira" egokitu dituzte laguntzak.

 

"Euskadi zutik" jartzeko aldarria zabaldu du EAJk Azpeitian

Uztarria.eus | 2020-07-03 : 09:50 | Politika

EAJk Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako ekitaldia egin zuen atzo, osteguna, Azpeitian. Alderdi jeltzaleko hainbat aurpegi ezagunek parte hartu zuten ekitaldian, baina hitza Bakartxo Tejeria Gipuzkoako zerrendaburuak, Joseba Egibar Gipuzkoa Buru...

Unai Lazarobaster: "Sukaldeko tresnek kontsumitzen dute gehien"

Uztarria.eus | 2020-07-03 : 09:29 | Ekonomia

Elektrizista da Unai Lazarobaster, eta 2020ko ekaineko Uztarria aldizkarian berak erantzun ditu ofizioen elkarrizketa txikirako Anartz Izagirre kazetariak egindako galderak.

 

Ikasleak, selektibitatearen atarian

Uztarria.eus | 2020-07-03 : 09:28 | Hezkuntza

Koronabirusa tarteko, bukatzear dagoen ikasturtea berezia izan da ikasleentzat. Aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi zituztenez, etxetik jaso behar izan dituzte klaseak. Ikasturtea are konplikatuagoa izan da batxilergoko bigarren mailako...

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia SEIN
Garmendi auzunea, 1 Tel.: 943157115

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)