Euskara ikasteko oinarrizko ikastaroa emango dute Udal Euskaltegian

Uztarria.eus | gaur : 17:59 | Euskara

Oinarrizko mailako ikastaro trinkoa eskainiko dute, otsailaren 3tik martxoaren 13ra. Dagoeneko lauzpabost lagunek eman dute izena, baina nahi duen ororentzat zabalik dago izen ematea. Doakoa izango da ikastaroa.

 

Urteko lehen odol ateraldia egingo dute etzi anbulatorioan

Uztarria.eus | gaur : 17:49 | Gizartea

Beti bezala, 17:00etatik 21:00etara izango da odola emateko aukera. Iaz, 1.020 odol emanaldi zenbatu zituzten Azpeitiko odol emaileen elkartekoek, 2018an baino 133 gutxiago. Beherako joerari buelta ematea nahi dute hasi berri den urtean.

 

Sonakay taldearen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | gaur : 15:07 | Kultura

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Datorren ostiraleko, urtarrilak 31, 11:00k arte parte hartu ahal izango da zozketan; Uztarriak egun horretan bertan egingo du bi sarreren zozketa. Kontzertua zapatuan, otsailaren 1ean, izango da Sanagustin kulturgunean (22:00).

 

Zabaldu dute enpresa ideiak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus | gaur : 12:05 | Ekonomia

Enpresa ideiak garatu edo enpresa proiektu beerriak martxan jarri nahi dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak Azpeitiko Udalak, Lanbidek eta Iraurgi Berritzenek jarri dituzte martxan. Ideiak edo proiektuak asteazkenetik otsailaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira udaletxean. Aurkeztutako proposamen azterketa otsailaren 17an eta 18an egingo dute.

 

Otsailaren 8an egingo dute XI. Gau Txori argazki rallya

Uztarria.eus | gaur : 11:33 | Kultura

Dagoeneko eman daiteke izena gauez egin ohi den XI. Gau Txori argazki rallyan. Argazki elkarteak jakinarazi duenez, izen-ematea hamar euro ordaindu beharko da, eta ordainketa rallyaren egunean bertan egin beharko dute parte-hartzaileek. Bilduma onenaren egileak 150 euro eta garaikurra jasoko ditu

 

Sarrera gutxi batzuk gelditzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen zapatuko emanaldietarako

Uztarria.eus | gaur : 10:30 | Kultura

16:00etan eta 18:30ean izango dira emanaldiak, eta bi saioetarako eskura daitezke sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean, 8,5 euroren trukean. Soreasu antzokian eskainiko dute Bizi dantza ikuskizun berria.

 

Partida ona egin arren, Lagun Onakek ezin izan dio irabazi Intxaurdiri

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | gaur : 10:07

Lagun Onak futbol klubeko senior mailako emakumeen taldeak ligako partida jokatu zuen atzo, igandea, Garmendipe futbol zelaian. Intxaurdi izan zuen parez pare Azpeitiko taldeak, eta partida ona egin bazuen ere...

Juaristi ISBk galdu egin du etxean

Uztarria.eus | gaur : 09:47 | Kirolak

Iñaki Jimenezen mutilak ez ziren Igualatorio Cantabria taldea mendean hartzeko gai izan: 90 eta 95 bukatu zen partida. Azken asteetako emaitzak tarteko, sailkapeneko lehen postutik hirugarrenera jaitsi da ISB. Datorren astean Algecirasen jokatuko du Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak, Enerdrink Udea Algeciras taldearen kontra.

 

74 laguneko taldea Izarraitzi itzulia emateko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | gaur : 09:32 | Kirolak

 

2020. urteko Lagun Onaken egutegian, urtarrilean eta otsailean herri inguruko bi ibilaldi antolatu ditugu, eta horietako aurrenekoa izan zen larunbatekoa.. Goizeko zortziretan 74 laguneko taldea elkartu ginen plazan, Izarraizko itzulia...

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Ezpalaken, Polybiusen eta Rodeoren musikaz bete da Azpeitiko Gaztetxea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | gaur : 08:09 | Kultura

 

Joan zen ostiralean, urtarrilak 24, kontzertuak eskaini zituzten Ezpalak, Polybius eta Rodeo musika taldeek Azpeitiko Gaztetxean, eta jende ugari bertaratu zen zuzenekoetaz gozatzera. Zestoako hiru musika taldeek energiaz eta indarrez bete...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Eguberriz

Erabiltzailearen aurpegia da hau Olatx Aranguren | gaur : 09:01 | Iritzia

Olatx Arangurenek 2020ko urtarrileko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

Kimu mailako igerilarien Teknifikazio Sariketa izango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | gaur : 08:30 | Kirolak

Datorren igandean, otsailaren 2an, kimu igerilarien Teknifikazio Sariketa izango da igerilekuan. Sariketak bi jardunaldi izango...

Jendetza erakarri du arratsaldeko sokamuturrak

Uztarria.eus | atzo : 19:11 | Festak

 

Sokamutur txikiarekin hasi da eguna gaur, igandea, Azpeitian, eta arratsaldean ere zezena izan da protagonista herriko kaleetan zehar. Errebalean, Artzubian, plazan nahiz alde zaharrean ibili dira Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenak...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Baserritarron Laguna saria jaso du Nikolas Segurolak

Uztarria.eus | atzo : 15:07

Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) urteko batzarra egin du gaur, igaldea, Urnietan (Gipuzkoa), eta Nikolas Segurola Matxinbentako artzainak Baserritarron Laguna saria jaso du ekitaldian. Segurolak bere bizitzan artzantzaren alde egindako "lan...

Zezen txikiak eta sokamuturraren aurkako aldarriak izan dira goizean

Uztarria.eus | atzo : 13:09 | Festak

 

Eguraldi bikaina lagun, dozenaka herritarrek parte hartu dute gaur, igandea, sokamutur txikian. 12:00 inguruan Erdikaletik plazara joan da sokako zezen txikia, eta ondoren, Zelai Luze ganadutegiko zezen txikiak eta...

»» Ikusi argazki guztiak (15) »» Erantzunak: 25 (Tx, gurasobat, nor.bait, Baserrikoollaxkuelabien...)

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Zuar Ogi berri
Loiolako Inazio Hiribidea Tel.: 943532042

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)