Nagore Alkorta: "Eskerrik asko proiektu hau sendotzeko pausoa eman duzuenoi"

Uztarria.eus | gaur : 12:36 | Politika

Nagore Alkortak eta Amaia Etxeberriak esker hitzak izan dituzte herritarrentzat. 2019-2022 agintaldian Azpeitiko alkate izango den Alkortak "poz-pozik" zeudela esanda, herriaren alde lan egiteko "gogoz eta ilusioz" daudela adierazi du. Etxeberriak, berriz, emaitzak esperotakoak ez izanagatik, horrek lanerako gogoa eta ilusioa ez dizkiela zapaldu azaldu du. EH Bilduk hamar zinegotzi izango ditu Udalean, eta EAJk zazpi.

 

Berdintasun aldarriak eraman ditu DesBandadasek Sanagustinera

Uztarria.eus | gaur : 12:13 | Kultura

 

Argentinako DesBandadas batukada talde feministak berdintasun aldarriak lau haizetara zabaldu zituen zapatuan Sanagustin kulturgunean. Taldeak bira egin du Euskal Herrian barrena, eta Azpeitian ere egin du geldialdia. Datozen egunetan, berriz...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Ehizaren aldeko aldarri baliogabeak boto kutxetan

Uztarria.eus | gaur : 11:52

Atzoko udal, foru eta Europako hauteskundeek utzi zuten bitxikeriarik Azpeitiko hautetsontzietan. Apirilaren 28ko Espainiako hauteskundeetan Urrestillan diru eta guzti agertu zen gutunazalak zeresana eman bazuen, atzo ehizaren aldeko aldarriak izan...

Oier Etxeberria Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatu da

Uztarria.eus | gaur : 11:23 | Kultura

Etxeberriak joan zen zapatuan abestu zuen Donostian, eta 309,5 puntu batuta lortu du txartela. Irailean hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta lehian ariko dira Etxeberria, Jokin Uranga eta Beñat Lizaso. Lizasok Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan egindako lana tarteko lortu du txapelketarako txartela.

 

Alex Uranga txapeldun XVII. Cendea de Galar sari nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea | gaur : 11:20

Alex Urangak banakako sailkapen guztiak irabazi zituen larunbat arratsaldean Ezkirotzen (Nafarroa) jokatutako XVII. Cendea de Galar sari nagusian. Lagun Onak Txirrindulari Elkartearen Atracciones Sanz-Epi Kristaldegia taldeko txirrindulari juniorrak lasterketako sailkapen...

Batzar Nagusietako hauteskundeetan ere EH Bildu nagusi Azpeitian

Uztarria.eus | gaur : 10:50 | Politika

Udal bozetan baino boto kopuru txikiagoa jaso du koalizioak; %49,05 (3.850 boz). EAJ izan da bigarren indarra, botoen %42,62 eskuratuta (3.345 boto). Abstentzioa %29,32koa izan da. Datorren agintaldian batzarkide izango dira hainbat azpeitiar eta Azpeitiko bizilagun: Maria Jesus Zelaia (EAJ), Eider Mendoza (EAJ), Jabier Altuna (EAJ), Arantxa Zubizarreta (EAJ) eta Estitxu Elduaien (EH Bildu).

 

EH Bilduk gehiengo osoa berretsi du udal hauteskundeetan

Uztarria.eus | atzo : 22:17 | Politika

Botoen %57,11 lortu ditu koalizioak. EAJ izan da bigarren indarra, bozen %38,49 lortuta. Udalean hamar zinegotzi izango ditu EH Bilduk eta zazpi EAJk, aurreko agintaldian moduan. PSE-EEk ez du ordezkaritzarik lortu Udalean. Nagore Alkorta izango da Azpeitiko alkatea 2019-2023 agintaldian.

 

Hasi dira botoak kontatzen

Uztarria.eus | atzo : 20:35

20:00etan itxi dituzte herriko hemezortzi hautes mahaiak, eta dagoeneko hasi dira horietan botoak zenbatzen. Lehenik Europako hauteskundeetako botoak kontatuko dituzte; gero udal bozetakoak; eta azkenik, foru hauteskundeetakoak. Dena den...

»» Erantzunak: 1 (Oraindik)

18:00ak bitartean, erroldaren %56,12k eman du botoa

Uztarria.eus | atzo : 18:44 | Politika

Azpeitian botoa ematera deituta zeuden herritaren %56,12k eman dute udal hautetsiak aukeratzeko botoa; hau da, 6.306 herritarrek. 2015eko udal bozetan, erroldaren %51,63k eman zuten botoa ordu horretara bitartean, eta beraz, 4,49 puntu igo da parte-hartze datua.

 

Igo egin da udal bozetako eguerdira arteko parte-hartze datua

Uztarria.eus | atzo : 15:04 | Politika

Azpeitian herritarren %41,95ek eman dute udal hautetsiak aukeratzeko botoa 14:00etara bitartean. Duela lau urteko bozetako datuarekin alderatuta, 3,5 puntu igo da eguerdira arteko parte-hartzea. Bigarren parte-hartze datua 18:00etan jakinaraziko dute. Europako bozetako parte-hartzea ikaragarri igo da: 15,84 puntu. Herritarren %41,63k eman dute botoa.

 

Herritarrak hasi dira botoa ematen

Uztarria.eus | atzo : 13:14 | Politika

 

Hemezortzi mahaiak normaltasunez eratu ostean, 09:00etan zabaldu dituzte herriko hautesleku guztiak. Gaur, igandea, udal eta foru hauteskundeak nahiz Europako bozak dira, eta Azpeitian 11.231 herritarrek dute botoa emateko...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Lagun Onak Futbol Taldeak denboraldi amaierako sari banaketa egin du

Uztarria.eus | atzo : 13:05 | Kirolak

 

Lagun Onak Futbol Taldeak klubaren eguna ospatu zuen atzo, larunbata, eta gauean, ohi bezala, denboraldi amaierako sari banaketa egin zuten. Kiruri jatetxean afaria egin zuten klubeko ordezkariek, jokalariek nahiz entrenatzaileek...

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak irabazi dute Bikote Gaztetxoen Dantza Sueltoko Gipuzkoako Txapelketa

Uztarria.eus | atzo : 13:00

Azpeitiarrak izan ziren nagusi atzo, zapatua, Trintxerpen jokatu zuten Bikote Gaztetxoen Dantza Sueltoko Gipuzkoako Txapelketan. Izan ere, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza gailendu ziren jaialdiaren 64. edizioan, eta azpeitirarrek Gipuzkoako...

Iraurgi SBren Txintxu Gozotegia taldea Euskal Ligara igo da

Uztarria.eus | atzo : 11:08 | Kirolak

Iraurgi Saskibaloi Taldeko emakumeen bigarren taldeak mailaz igotzea lortu zuen atzo, Antigua Luberri taldearen aurkako partida irabazita. Datorren sasoian, Euskal Ligan arituko da taldea.

 

Lagun Onaken Gorengo Mailako taldeak ez du mailaz igotzerik lortu

Uztarria.eus | 2019-05-25 : 18:46 | Kirolak

 

Lagun Onak futbol klubeko gizonen Gorengo Mailako taldeak partida garrantzitsua jokatu du gaur arratsaldean, Garmendipen. Hain zuzen ere, igoera faseko itzulerako neurketa jokatu du taldeak, Errenteriako Touring taldearen aurka. Joaneko...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)