Uztailaren 26an izango da umeen barraka eguna

Uztarria.eus | atzo : 15:48

Gaur zabaldu dituzte Betharrameko jolastokian festetarako jarri ohi dituzten barrakak, eta bertan izango dira saninazioak igaro arte. Udalak jakinarazi duenez, umeen barraka eguna ostegunean, uztailaren 26an, izango da. Egun horretan ...

Zer egiten du sofa batek Zelai Luzen?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | atzo : 16:48

Herritar batek Uztarriara igorritako irudia da honako hau. Atzo arratsaldean atera zuen argazkia irudiaren egileak, Enparan dorretxearen aurrean. Herritarrak "bitxikeria" moduan bidali dio argazkia Uztarriari. Izan ere, haren ustetan zaila ...

Kiroldegiko teilatua konpontzeko lanei ekingo diete astelehenean

Uztarria.eus | atzo : 14:41

Azpeitiko Udalak kiroldegiko teilatua konpontzeko obrak egingo ditu astelehenetik aurrera. Bi aste inguru iraungo dute lanok, eta 42.601,42 euroko aurrekontua izango dute. 1990. urtean eraiki zuten kiroldegia, eta ...

Astelehenean izango da uztaileko odol ateraldia

Uztarria.eus | atzo : 12:50 | Gizartea

Santio Eguna jaiegun izango zelakoan aldatu zuten egunez hileko azken asteazkeneko hitzordua Odol Emaileen Elkarteko kideek. Uztailaren 23an egingo dituzte odol ateraldiak anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

 

Bihar zabalduko du Uztarriak festetako tonbola, inoiz baino sari gehiagorekin

Uztarria.eus | atzo : 12:16 | Uztarriaeus

Hamar urte beteko ditu aurten Uztarriak diru-sarrera propioak lortzeko abiatutako proiektuak. Komunikazio taldeak uztailaren 21ean, 22an, 27an, 28an, 29an, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean zabalduko ditu tonbolako ateak. Bertan merkatarien elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik, harategik, gozotegik eta abarrek babestu dute ekimena.

 

Sanagustin dantzaleku bihurtuko da gaur, ikasturte honetan azkenekoz

Uztarria.eus | atzo : 12:07 | Kultura

Gaurko dantza saioarekin, urtarrilean hasitako egitasmoari bukaera emango diote. Ikasturteko azken dantza saioa izanik, dantzariek afaria egingo dute dantza hasi aurretik.

 

Gaur hasiko dira festetako programa etxez etxe banatzen

Uztarria.eus | atzo : 11:27

Ate joka daude udako festak, eta Azpeitiko Udalak dagoeneko prest du santio eta saninazioetako ekintzen berri emateko festetako programa. Gaur, ostirala, hasiko dira liburuxkak etxez etxe banatzen. Marea Arroxak, berriz ...

Udako gauaz eta zinemaz gozatu dute Urrestillan

Uztarria.eus | atzo : 11:11

Zinemaz aire zabalean gozatzeko aukera izan zuten atzo gauean Urrestillan Sing Street filmaren emanaldira gerturatu ziren dozenaka lagunek. Eguraldiaren ondorioz, auzoko plazatik frontoira lekualdatu zuten emanaldia, eta han elkartu zirenek ...

Udalekuen balorazio "oso positiboa" egin du Gazteria Sailak

Uztarria.eus | atzo : 09:03 | Aisia

Berrikuntza moduan, aurten umeen zaintza zerbitzua jarri dute Txiki Txoko ludotekan, eta eskaintzak "erantzun ona" izan duela azpimarratu dute. Guztira, 633 ume eta nerabek eta 38 begiralek parte hartu dute uztailean egin dituzten ekintzetan.

 

Azpeitiko igerilari ugarik parte hartuko dute 48. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | atzo : 08:50 | Kirolak

Datorren igandean, uztailak 22, itsas zeharkaldi denboraldiari jarraipena emango diote Izarraitz igeri elkarteko kideek 48. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian. Ia hiru mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian, eta horien artean dira ...

 

Karibera ez, baina...

Uztarria.eus | 2018-07-19 : 18:32 | Uztarriaeus

Uztarria Komunikazio Taldeak ez zaituzte Australiara eramango, ezta Karibera ere, baina milaka sari emango ditu urtero ireki ohi duen tonbolan. Bai, udako festekin batera gainean da Uztarriaren tonbola, eta aurten ...

Demode Quartet, Gozategi, Vendetta, Revolta Permanent, Nogen, Doctor Deseo... jaietarako

Uztarria.eus | 2018-07-19 : 14:46 | Festak

Herriko bederatzi gidarik parte hartuko dute zapatuko karting eta minimotard erakustaldian

Uztarria.eus | 2018-07-19 : 13:01 | Kirolak

Bosgarren aldiz antolatu dute Perez Arregi plazaren eta Damaso auzoaren bueltan 14:00etan hasi eta 20:00ak arte egingo den motor festa. 20tik gora pilotuk eman dute izena kart-en hiru mailetan. Motoetan, berriz, 40 bat pilotu gazte dira parte hartzekoak, baina eguraldiak baldintza dezake horien erakustaldia. Bestetik, umeentzako kart txikirik ez da izango parrokia atarian, azkenean.

 

Festak direla eta, aldaketak izango dira autobus geltokietan

Uztarria.eus | 2018-07-19 : 12:34 | Festak

Zapatuan eta uztailaren 25etik abuztuaren 5era bitartean bertan behera geldituko dira Julian Elorza hiribideko eta Trenaren museoaren ondoko geltokiak. Autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak egun horietan. Uztailaren 29tik 31ra aldaketak izango dira UK01 linean, eta gaueko zerbitzu bereziak eskainiko dituzte uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitartean.

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Alberdi Jose Artetxe Kalea, 9. Azpeitia (+)