Xabier Gantzarain: "Arteak balio du gauzen ordena naturala hankaz gora jartzeko"

Uztarria.eus | atzo : 12:50 | Kultura

Kultur arloan ibilbide luze eta oparoa du azkoitiarrak, eta patxadaz hitz egin du kaleratu berri duen Zuloa liburuaz. Badu hizketarako gairik Azpeitiko bizilagunak eta Kultur Mahaiko teknikariak. Julene Frantzesena kazetariak elkarrizketa luzea egin dio Gantzaraini, abuztuko Uztarria aldizkarirako.

 

Dardo txapelketarekin hasiko dituzte ostiralean Goikokaleko festak

Uztarria.eus | atzo : 11:59 | Festak

Dardo Txapelketa 22:00etan izango da Fideo de Mileto tabernan. Parte-hartzaileek orduan eman beharko dute izena, 10 euroren trukean. Zapaturako eta astearterako ere hainbat ekintza antolatu dute, hala nola zezen txikiak, mus txapelketa, jolasak, parrillada eta bazkaria egingo dituzte egun horietan.

 

Abuztuko ganadu feria asteazkenean izango da

Uztarria.eus | 2018-08-10 : 11:05 | Besterik

Hileko hirugarren asteazkenean egin ohi dute feria, baina abuztuaren 15a jaieguna izan zenez, astebete atzeratu dute data.

Xoxoteko aterpezainek agurreko festa egin dute

Uztarria.eus | 2018-08-19 : 19:53 | Kirolak

 

Azken hamabi urteotan Xoxoteko aterpearen kudeaketaz arduratu diren Imanol eta Mariaeuk agurreko festa egin dute gaur, igandea. Bi donostiarrak jubilatu egingo dira, eta abuztuaren bukaeran emango diote erreleboa hurrengo aterpezainari ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Entrenatzaile berriak sasoi berriari ekiteko

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea | 2018-08-19 : 15:41

Ikasberri kirol elkarteak datorren denboraldian klubeko hainbat talde gidatzeko entrenatzaile berriak fitxatu ditu. Joseba Lizaso Ipintza izango da gizonen lehen taldearen, erregional mailakoaren, entrenatzailea. Jubenil mutilen taldea, berriz, Manu Ramosek ...

Laikoak aldarera

Uztarria.eus | 2018-08-18 : 10:29 | Gizartea

Apaiz kopuruarekin batera murriztu dira elizkizunak, eta pisu gehiago hartzea tokatzen ari zaie Elizaren bueltan dabiltzan ez-erlijiosoei. Alejo Urangarekin eta Tere Zurdorekin hitz egin du Mailo Oiarzabalek Uztarriaren abuztuko zenbakirako erreportajea osatzeko.

 

Zentenarioko etxeen atariak, berrituta

Uztarria.eus | 2018-08-18 : 10:07

Arana kaleko Zentenarioko etxeen atariak berritu ditu Udalak. Hainbat fasetan egin dituzte lanak, eta azken fasean 2 eta 4 atarien aurreko zorua berritu eta baranda berria jarri dute. Lanak egiterako ...

Larraitz Larrañagak eta Amets Amubietak Azkoitiko Bikote Helduen Txapelketa irabazi dute

Uztarria.eus | 2018-08-17 : 20:35 | Kultura

Zortzi bikotek parte hartu dute Elkargunean jokatutako txapelketan. Jende ugari izan da saioa ikusten. Bigarren Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrek egin dute. Guztira,
 

Keinu bat, Azpeititik Iruñeko Maravillas gaztetxera

Uztarria.eus | 2018-08-17 : 17:42

Azpeitiko Gaztetxeak elkartasun keinua egin dio gaur, abuztuak 17, goizaldean Iruñean hustu duten Maravillas gaztetxeari. Gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, "gaztetxe bat ukitzen badute, gaztetxe guztiak ukitzen dituzte". Maravillaseko lagunei ...

Bizikletak uzteko gunea egokitu dute Perez Arregi plazan

Uztarria.eus | 2018-08-17 : 13:09

Bizikletak uzteko gunea egokitu du Udalak Perez Arregi plazatxoan. Hain zuzen ere, Uztarriaren egoitzaren atarian jarri dute aparkalekua, "herritarren eskaerei erantzunez". Erakundeak azaldu duenez, herriko beste hainbat gunetan ere egokituko ...

"Laranja eta fuksia dira udako koloreak"

Uztarria.eus | 2018-08-16 : 17:00 | Ekonomia

Estetizistak dira Lurdes Olaizola eta Idoia Illarramendi. Horiei elkarrizketa laburra egin die Kris Fernandezek Uztarriaren abuztuko zenbakirako.

 

Mikel Larrañagak hirugarren egin du Aizkolarien Urrezko Koparen XXXIII. edizioan

Uztarria.eus | 2018-08-16 : 15:48 | Kirolak

Donostiako Trinitate plazan jokatu zuten lehia bost aizkolarik atzo, abuztuak 15. 54 ontzako hamalau enbor ebaki behar izan zituzten, eta lanak bukatzen aurrena Aitzol Atutxa izan zen. Larrañagak hirugarren egin zuen, lanak 35 minutu eta 50 segundotan bukatuta.

 

Kexa, olio orbanak tarteko

Uztarria.eus | 2018-08-16 : 14:23

Herritar batek duela zenbait egun bidali zuen argazkia Uztarriaren erredakziora. Kexa agertzeko bidali zuen irudia; izan ere, haren arabera, motoren batek utzitako olio orbanak ikus daitezke plaza eta Zelai Luze ...

Ione Gurrutxaga: "Ikusle asko ez dira konturatzen egiten dugun lanaz"

Uztarria.eus | 2018-08-15 : 18:48 | Euskara

EITBko albistegietako euskara zuzentzailea da egun Gurrutxaga. Berea baloratu gabeko lanbidea dela dio, isilpekoa eta ikusten ez dena. Gurrutxagarekin hitz egin du Mirea Galarzak Uztarriren abuztuko zenbakirako.

 

Jexux Arrizabalaga: "Urtean zehar maiz bildu behar izaten dugu Aste Nagusia antolatzeko"

Berria.eus | 2018-08-15 : 17:19 | Festak

Adineko donostiar kaskarinek osatzen dute Xelebreak kofradia, eta hainbat ekitaldi antolatzen dituzte Aste Nagusi alternatiboan. Herritarrek jaia berreskuratu behar dutela adierazi nahi dute. Kideetako bat da Jexux Arrizabalagarekin (Azpeitia, 1947) eta Rosa Otxe (Donostia, 1940) hitz egin du Berriak. Beteranoek Donostiako Aste Nagusia ikusteko duten modu bereziaren berri eman dute.

 

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

Guardiako farmazia: Alberdi Jose Artetxe Kalea, 9. Azpeitia (+)