Eskualdeko herrietako biztanleria %4 eta %20 artean hazi da hamar urtean

Urola Kostako Hitza | atzo : 18:50 | Gizartea

Urola Kostako herri guztiek irabazi dituzte biztanleak, Beizamak eta Errezilek izan ezik. Biztanleria gazteena Aiak, Aizarnazabalek, Errezilek eta Oriok dute. Urola Kostako Hitzan Izaro Altzibar kazetariak egindako erreportajea da honakoa.

 

Gaurtik martxoaren 12ra eskatu ahal izango dira Errigorako olioa eta kontserbak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | atzo : 11:50 | Gizartea

Gaurtik hasi eta martxoaren 12ra bitartean, herriko bost puntutan eta sarean eskatu ahal izango dira...

Peñagarikanok eta Aizperrok apustuaren eguna atzeratzea adostu dute

Uztarria.eus | atzo : 11:49 | Kirolak

Aizperrok duela egun batzuk min hartu zuen harriarekin entrenamendu saioa egiten ari zela, eta hark erronkaren data atzeratzea eskatu dio Peñagarikanori. Azpeitiko zezen plazan zuten hitzordua jarrita martxoaren 14rako, baina pare bat astez atzeratuko dute apustuaren data.

 

Dena libre denean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miren Gorrotxategi | atzo : 11:21 | Iritzia

Miren Gorrotxategik Urola Kostako Hitza egunkariaren 'Puntuka' atalean idatzitako iritzi artikulua da honako hau:

 

'Adu' eta 'Lur eta Amets' filmak emango dituzte asteburuan

Uztarria.eus | atzo : 09:07 | Kultura

Adu eta Lur eta Amets filmak ikusi ahal izango dira zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Adu filma zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) emango dute, eta...

Federico Van Lacke fitxatu du Juaristi ISBk

Uztarria.eus | atzo : 09:06

Federico Van Lacke jokalari argentinarra fitxatu berri du Juaristi ISBk. Atzo iluntzean jakinarazi zuen klubak 39 urteko eskolta taldera batu zela; jokalariak berak hitz egiten duen honako bideo hau erabili...

Maskota bila dabiltza Iturritxiki eta Txiki-Txoko ludotekak

Uztarria.eus | atzo : 08:38 | Gizartea

Maskotaren marrazk proposamenak jaso eta Foru Ibilbideko erakusketa aretoan jarri dituzte ikusgai. Erakusketara bertaratzen diren 18 urtetik beherako herritarrek gehien atsegin dute marrazkiari botoa emateko aukera izango dute. Boto gehien jasotzen dituen marrazkia erabiliko du Gazteria Sailak maskota izango dena sortzeko. 

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

'Ebakia' dela eta

Erabiltzailearen aurpegia da hau Hiromi Yoshida | atzo : 08:03 | Iritzia

Hiromi Yoshidak 2020ko otsaileko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Adiel Zabalak irabazi du 2020ko Gau Txori argazki rallya

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2020-02-26 : 16:24 | Kultura

Aurreko astean, otsailaren 19an, bildu zen Azpeitiko Argazki Elkarteak izendatutako epaimahai puntuatzailea, aurtengo Gau Txori...

Joseba Irazoki eta Lagunak nahiz Mice Sanagustingo agertokian izango dira igandean

Uztarria.eus | 2020-02-26 : 14:50 | Kultura

Emanaldirako sarrerak salgai daude kulturgunean nahiz Kulturaz.eus atarian. Irazokik eta haren taldeak bigarren diskoa, Zu Al Zara? (Bidehuts, 2018), aurkeztuko du igandean, 19:00etan hasita. Micek, berriz, Zilar printzak lana aurkeztuko du Azpeitian.

 

Aitor Zubillagak urrea lortu du pista estaliko Euskadiko Txapelketan

Uztarria.eus | 2020-02-26 : 14:30 | Kirolak

Atleta azpeitiarrak 60 metroko pista estaliko maila absolutuko Euskadiko Txapelketa irabazi du. Donostian jokatu zuen lasterketa joan den larunbatean. Datorren asteburuan Ourensen (Galizia) pista estaliko maila absolutuko 60 metroko Espainiako Txapelketa jokatuko du.

 

Igor Elortza: "Desberdina da oso bertso bati edo abesti bati hitza jartzea"

Uztarria.eus | 2020-02-26 : 13:11 | Kultura

Kantuari hitza emateaz solasaldia eta entzuketa eskainiko dute Igor Elortzak (Durango, Bizkaia, 1975) eta Josu Zabalak larunbatean, Azpeitiko Dinamoan. Musikaz eta hitzez ariko dira 12:00etatik aurrera. Saioa irekia eta doakoa izango da.

 

'Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa' dokumentala ikusi ahal izango da datorren asteartean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2020-02-26 : 12:40 | Gizartea

80ko hamarkadren hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren...

Unai Alberdik Soroaren Oroimenezko Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus | 2020-02-26 : 10:42

Soroaren Oroimenezko Txapelketaren VIII. edizioan txapela jantzi du Unai Alberdi pilotariak. Apezetxea bikote zuela, igandean jokatu zuen finala Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta horiek 22 eta 20 gailendu ziren. Dena den...

Jon Bikendik jaso du Egunean Behinen Uztarriaren taldeko asteko saria

Uztarria.eus | 2020-02-26 : 10:00

Joan zen astean, otsailaren 17tik 23ra bitarteko astean, Egunean Behinen Uztarriaren taldean puntu gehien batu zituen jokalaria Merkategi (Jon Bikendi) izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du Bikendik, eta...

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Oinatz podologia zentroa
Julian Elorza , 1 behea Tel.: 943815038

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)