Xabier Azkargorta: "Denok gaude txertoaren zain, baina bitartean, norbera da koronabirusaren kontrako txerto bakarra"

Uztarria.eus | gaur : 10:09 | Gizartea

Xabier Azkargorta (Azpeitia, 1953) Bolivian bizi da, Santa Cruz de la Sierran hain zuzen ere, eta gobernuak dagoeneko larrialdi egoera ezarri du han. Hainbat koronabirus kasu atzeman dituzte dagoeneko. Ikasketaz medikua da hainbat urtez hainbat futbol talde entrenatu dituen azpeitiarra.

 

Pentsamenduen informatika

Erabiltzailearen aurpegia da hau Felipe Murillo | gaur : 09:00 | Iritzia

Felipe Murillok 2020ko martxoko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Amaia San Vicenteren ipuin kontakizuna, etxetik mundura

Uztarria.eus | atzo : 21:30 | Kultura

Gaurkoan Amaia San Vicente ipuin kontalaria izango da protagonista #EtxetikMundura egitasmoaren barruko hamargarren saioan. Arazo teknikoak tarteko, ohi baino beranduago argitaratu dugu gaurko #EtxetikMundura saioa. Barkatu eragozpenak. 

 Urola Komunikazio...

Funtsezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak etengo ditu Espainiako Gobernuak astelehenetik aurrera

Uztarria.eus | atzo : 19:23 | Gizartea

Martxoaren 30etik apirilaren 9ra, etxean gelditu beharko dute behar-beharrezkoak ez diren lanetan aritzen diren behargin guztiek. Langileek ohiko soldata eskuratuko dute, baina bi aste horietako lan orduak alarma egoera etetean egin beharko dituzte.

 

Beilatoki zerbitzua galarazi du Eusko Jaurlaritzak

Uztarria.eus | atzo : 18:07 | Gizartea

COVID-19aren hedapena saihesteko jaurlaritzak debekatu egin du beilatokiak irekitzea, "hildakoaren heriotzaren kausa edozein izanda ere". Atzo jarri zuten indarrean hartutako neurria. Hileta-elizkizunetara joateko baldintzak indartu dituzte, eta horietara joaten diren pertsonen artean gutxienez metro eta erdiko tartea bermatzeko eskatu du erakundeak. Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak esan du hilotzak errausteko edo ehorzteko aukera izango dela 24 ordu igaro aurretik.

 

"Diskoarekin historia bat, trantsizio antzeko bat, landu nahi izan dugu"

Uztarria.eus | atzo : 17:41 | Kultura

Ro Azkoitiko eta Azpeitiko musika taldeak Athalase izeneko lehen disko luzea argitaratu du. Bost abestiz osatutako lana da, eta atzo jarri zuten entzungai Bandcamp eta Youtube plataformetan. Itxialdian lagunek bidalitako bideoekin osatutuako bideoklipa ere prestatu du boskoteak. Taldeak jorratzen dituen askotariko estiloak bildu dituzte diskoan, beti ere post rockaren barruan. Eñaut Gaztañagak (Grises, Ezpalak) Zestoan duen Gaztain studioan grabatu dute diskoa. Taldearen ibilbideaz eta diskoaz hitz egin du Josu Usobiaga bateria-jotzaile azkoitiarrak.

 

#EtxeanJolas saioaren bigarrengo atala, ikusgai

Uztarria.eus | atzo : 16:00 | Hezkuntza

Konfinamendu egoera dela eta, Azpeitiko haurrei eta horien gurasoei egunak pixka bat arintzeko asmoz #EtxeanJolas egitasmoa jarri dute martxan Urolako Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak elkarlanean. #EtxeanJolas...

Baieztatutako koronabirus kasu gehiago ez momentuz, Azpeitian

Uztarria.eus | atzo : 14:09 | Gizartea

COVID-19 gaitzarekin kutsatutakoen kopurua hazi egin da beste behin Euskal Herrian. Halere, eskualdeko positibo kopuruaren igoera nahiko apala izan da beste egun batzuetakoekin alderatuta. Azpeitian, adibidez, atzoko 20:00ak arte ez zuten kasu berririk atzeman. Zumaian eta Orion bina kasu atzeman dituzte, eta beste bana Getarian, Zarautzen eta Azkoitian. Bailaran, guztira, 65 kasu zenbatu dituzte.

 

Adinekoen egoitzetako egoiliarrei eta langileek koronabirusaren proba egitea eskatu du LABek

Uztarria.eus | atzo : 13:05 | Gizartea

Adineko egoitzetako pertsonak babesteko ekipamendu nahikoa bermatzea ere eskatu du sindikatuak. LABen arabera, alarma egoerak agerian utzi du Gipuzkoako gizarte zerbitzuen sistemaren "hauskortasuna". Gainera, adinekoen egoitzetan, langile bakoitzarentzat jarduera protokolo "eraginkor eta egokirik" ez dagoela salatu du. Aldundiak emandako datuen arabera, atzora arte ez zegoen koronabirus kasurik Azpeitiko San Martin egoitzan.

 

Amaia San Vicenteren ipuin kontakizuna, gaur #EtxetikMundura saioan

Uztarria.eus | atzo : 12:27 | Kultura

Amaia San Vicente ipuin kontalariak irudimenez jantzitako istorioak kontatuko ditu gaur #EtxetikMundura egitasmoaren barruan eskainiko duen emanaldian. 20:00etan hasiko da #EtxetikMunduraren hamargarren saioa. Datozen egunetan ere herriko hainbat sortzaile izango dira #EtxetikMundura egitasmoan.

 

Konfinamenduan diren 200 bat herritar ari dira udalaren nahiz boluntarioen laguntza jasotzen

Uztarria.eus | atzo : 10:42 | Gizartea

Alarma egoera ezarri zenetik, zaurgarri izan daitezkeen herritarrei laguntza eskaintzen ari dira udala eta boluntario sarea. 2.000 bat dei egin dituzte: 70 urtetik gorakoei, menpekotasunen bat dutenei nahiz atzerrian jaiotako herritarrei deitu diete. Batzuekin ezin izan dute harremanetan jarri, baina laguntza behar duenak Gizarte Zerbitzuetara dei dezakeela gogorarazi du erakundeak. Udal langile eta ordezkariak ez ezik, 136 boluntariok osatzen dute elkartasun sarea.

 

»» Erantzunak: 1 (OlatzG)

Regla Hernandez: "Herritar guztientzat egingarriak diren ariketak prestatzen saiatzen naiz"

Uztarria.eus | atzo : 10:00 | Kirolak

Konfinamenduak ez du esan nahi etxean eta geldirik egon behar denik. Kirola etxera eramateko ahaleginean dira azken asteetan herritar ugari, eta beste batzuk balkoietara eraman dute. Kasu horietako bat da Regla Hernandezena (Habana, Kuba, 1969). Zumba irakaslea da, baina itxialdia dela-eta etxean da bera ere. Salbe auzunean bizi da, eta etxeko balkoian zumba saioak eskaintzen ditu astean bizpahiru aldiz. Arrakasta izan du haren ekimenak.

 

Baserritarren produktuak biltzeko eta merkaturatzeko egitasmoa jarriko du martxan hainbat erakundek

Uztarria.eus | atzo : 09:00 | Ekonomia

Koronabirusa tarteko, baserritarrek produktuak merkaturatzeko dituzten arazoei irtenbidea emateko jarriko dute martxan egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Hazi fundazioaren bidez. Egitasmoa datorren astean abiatu nahi dute. Bi telefono zenbaki jarri dituzte ekoizleak informatzeko.

 

Anartz Izagirre: "Aurreiritzi asko ditugu eta ez gara arriskatzen"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Erotikan Plax! | atzo : 08:00 | Gizartea

Anartz Izagirre kazetariari egokitu zaio Uztarria aldizkariaren 2020ko martxoko zenbakian Erotikan Plax! ataleko galderei erantzutea.

 

Inharrak taldearen olerkiak eta doinuak, etxetik mundura

Uztarria.eus | 2020-03-27 : 20:00 | Kultura

Eider eta Iraia Bereziartua nahiz Egoitz Arruti Inharrak taldeko kideak dira, eta gaurkoan musika eta olerkiak uztartuko dituzte #EtxetikMundura egitasmoaren barruan eskainiko duten emanaldian. Dena den, Urola Komunikazio Taldeko (UKT...

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Gurrutxaga Mekanizatuak
Arretxe kalea, 10 Tel.: 943150545

Guardiako farmazia: Beristain Urbitarte, 3. Azpeitia (+)