Urtzi Lopetegik eta Iker Epeldek ez dute lortu Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finalerako txartelik

Uztarria.eus | gaur : 15:28 | Kirolak

Lehian oso txukun aritu badira ere, finalerdietan txapelketatik kanpo gelditu dira Azkoitia ordezkatu duten bi palistak. Lopetegik eta Epeldek lehen mailan jokatu dute txapelketa, baina ez dira horiek izan Gipuzkoako Txapelketan aritu diren pilotari azpeitiar bakarrak; Asier Egiguren bigarren mailan aritu da, eta Eneko Martija hirugarren mailan, ordezko moduan.

 

Espaloia berritzeko eta hezetasun arazoak konpontzeko lanak egiten ari dira Jose Artetxen

Uztarria.eus | gaur : 14:12

Jose Artetxe auzoko 9, 11, 13 eta 15 zenbakien etxe atarietako –aurrealdea eta atzealdea– zorua berritzeko eta garajeetako hezetasun arazoak konpontzeko obrak egiten ari dira azken asteotan. Aitor Bereziartua zinegotziak...

Hemeretzi gidarik parte hartuko dute igandean jokatuko den Azpeitiko XIII. Slalomean

Uztarria.eus | gaur : 12:23 | Kirolak

Lagun-Artea taldeak antolatuta, Azpeitiko Slaloma jokatuko dute igandean, 10:00etan hasita, Landeta auzoko Antzibarrena industrialdean. Bi gidari azpeitiarrek parte hartuko dute proban.

 

Gabonetako kaleko argiak jartzen hasi dira

Uztarria.eus | gaur : 12:09

Azpeitiko Udaleko brigadako langileak gaur, asteazkena, hasi dira kalean Gabonetako argiak jartzen. Udalaren eta Bertan merkatari elkartearen ekimenez jartzen dituzte apaingarriak herriko hainbat gunetan, eta aurten ere abenduarekin piztuko dituzte...

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, muralak egin dituzte ludoteketan

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa | gaur : 11:19

Gaur, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hainbat haurrek muralak margotu zituzten atzo arratsaldean Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan. Mural horiek Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazako...

Abenduaren 7ra bitartean eman dezakete izena Xanti Rodriguezen film berrian figurante lanetan aritu nahi duten herritarrek

Uztarria.eus | gaur : 10:34 | Kultura

1910. urtean girotutako herri kirol apustu bat irudikatuko dute abenduaren 23an Errezilgo plazan. Mikel Larrañagak eta Julen Alberdi Txikia IV.ak apustua irudikatuko dute, eta figuranteek apustua ikusten ari diren herritarren papera egingo dute. Azpeititik Errezilera joateko, figuranteentzat autobusa jarriko dute Rodriguezek. Figurante aritu nahi duten herritarrei XX. mendearen hasierako jantziei erreparatzeko eskatu die zinemagile azpeitiarrak.

 

Abenduko ikastaroen berri eman du KZguneak

Uztarria.eus | gaur : 10:29 | Hezkuntza

Hamabi ikastaro programatu dituzte guztira urteko azken hilerako. Oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak eta segurtasuna dira ikastaroetan jorratuko dituzten arloak.

 

Peñagarikanok eta Aizperrok apustua hitzartzeko zita dute ostiralean Mendizabalen

Uztarria.eus | gaur : 09:44 | Kirolak

Pilotari ohi azpeitiarrak eta arraunlari ohi oriotarrak ostiralean egingo dute erronka negoziatzeko saiakera, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Hiru lan egiteko proposamena dute mahaiaren gainean kirolariek: aizkoran, harri-jasotzen eta lasterka. Dena den, gaur-gaurkoz, ez dute ez apustua jokatzeko datarik, ez lekurik.

 

'Bilbao Eurocopa honi ez 2020' dinamikako kideek hitzaldia eskainiko dute bihar Gaztetxean

Uztarria.eus | gaur : 09:08 | Kirolak

Martxoan abiatu zen Bilbao Eurocopa honi ez 2020 dinamika, eta egitasmoaren sustatzaileak hitzaldi bira egiten ari dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Azpeitiko Gaztetxea izango da hurrengo geltokia. 19:00etan hasiko da hitzaldia, eta ondoren luntxa egingo dute.

 

Azken txanpara iritsi dira XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | gaur : 08:29 | Kultura

Dinamoa sormen gunean estreinatuko du 35 huts obra Esti Curiel zumaiarrak bihar, 20:00etan, eta emanaldiaren ostean, mokadua eta solasaldia izango dira. Ostiralean antzerki alternatiboaz gozatu ahal izango da Gaztetxean herriko hainbat gazteren eskutik, eta etzi Lapur minak ikuskizuna eskainiko du Cia. Tornadok Alde Zaharrean (20:00). Emanaldi horiekin bukatuko dira XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak.

 

Joxe Mari Korta saria jaso du Maria Angeles Amenabarrek

Uztarria.eus | atzo : 21:10

Joxe Mari Korta sariak banatu dituzte gaur, asteartea, Eusko Jaurlaritzaren lehendakaritzan, Gasteizen. Ekitaldi horretan sarituetako bat izan da Maria Angeles Amenabar azpeitiarra, eta hari Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta...

Bihar izango da Errigoraren udazkeneko saskiak eskatzeko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | atzo : 20:45 | Gizartea

Azpeitian Elikagunean, Orkatzen, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Elkargunean eta Baigeran eska daitezke Errigoraren kutxak. Uztarriak hiru saski zozkatuko ditu bazkideen artean. Errigoraren udazkeneko kanpainarekin lortzen duten diruaren laurdena Nafarroako hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratiko dute.

 

Azpeitia eta Errezil arteko errepidea itxi dute, bide zati bat hondoratu egin delako

Uztarria.eus | atzo : 18:22 | Gizartea

Benta Berriko bidegurutzetik 200 bat metrora, Azpeitia aldera, hondoratu da zorua 17:00 inguruan, eta trafikoa Urrakitik bueltan ari dira Errezilera bideratzen. Ez dakite zenbat denbora beharko duten errepidea irekitzeko.

 

Goraino bete da Basazabaleko aretoa, Jubilatuen eta Pentsiodunen Astearen barruko solasaldian

Uztarria.eus | atzo : 17:08

Herriko adineko pertsonak Jubilatuen eta Pentsiodunen Astean murgilduta daude atzotik. Karta jokoan ibili ziren atzokoan Baigera In, eta gaur Basazabal jauregian izan dute hitzordua. Harrera bikaina izan du gaur arratsalderako prestatutako...

Zahar etxetako grebalarien aldarriak ozen entzun dira goizean Azpeitian

Uztarria.eus | atzo : 14:58 | Ekonomia

 

Gipuzkoako zahar etxetako langileek greban jarraitzen dute. 127. greba eguna dute gaurkoa, hain zuzen ere, eta "lan hitzarmen duin baten alde" daramaten borrokaren barruan ia etengabean ari dira mobilizatzen. "Furgo...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Oinkari oinetakoak
Julian Elorza, 5 Tel.: 943810555

Guardiako farmazia: Beristain Urbitarte, 3. Azpeitia (+)