Azpeitiak hartuko du Euskal Antzerkiaren Lekua azaroaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | atzo : 16:13 | Kultura

Euskal Herriko hainbat eragileren lankidetzari esker abian da egitasmo berri bat. Euskarazko antzerkigintzaren topalekua, arnasgunea, babestokia, itsasargia izan nahi duen hitzordua proposatu nahi dugu: Euskal Antzerkiaren Lekua. Plazer handiz, gonbidatuta daude euskarazko antzerkigintzan diharduten antzezle, zuzendari, programatzaile, gidoigile, konpainia, banatzaile eta bestelako eragile oro. Parte hartzea doakoa da eta hilaren 19a baino lehen eman behar da izena.

 

San Martin Astea ospatzen jarraitzen dute adinekoen egoitzan

Uztarria.eus | atzo : 15:27 | Gizartea

 

Ekitaldiz ekitaldi dabiltza astelehenetik San Martin egoitzan. Santuaren egunarekin hasi zuten, astelehenean bertan, aurtengo San Martin egoitza, pregoia eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleen emanaldia izan zituzten goizean, eta Adin-Adin egitasmoaren barruko...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Inkestan galdera berria: 'Zein euskarritan erosten dituzu diskoak eta liburuak?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | atzo : 15:03 | Kultura

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Zein euskarritan erosten dituzu diskoak eta liburuak?. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, baratzea lantzeari buruzkoan, 62 lagunek eman dute boza.

 

Antzerki eskolen topaketen barruko emanaldiak, bideoan

Uztarria.eus | atzo : 14:11 | Kultura

Euskal Antzerki Topaketen barruan, gaztetxoen antzerki eskoletako kideen topaketak egin dituzte Soreasun. Azpeitiko gaztetxoek ere parte hartu dute horietan, eta ederki egin dituzte aktore lanak. Antzerki eskoletako kideen topaketetan eskaini dituzten antzerki batzuk osorik grabatu ditu Erlo Telebistak. 

 

'Harria' liburua aurkeztuko dute zapatuan Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | atzo : 12:45 | Kultura

Euskal Herri osoko harri-jasotzaileak dira Harria liburuko protagonistak, eta kirol hori da argazkiz osatutako liburuaren ardatza. Bertan, harri-jasotzearen gaineko interpretazio estetikoa eta poetikoa egin nahi izan dute Juan Antonio Palacios argazkilariaK eta Juan Manuel Uria poetak.

 

Elikagaien manipulazioaren inguruko ikastaroa antolatu du Hazi fundazioak hilaren 20rako

Uztarria.eus | atzo : 11:50 | Ekonomia

Guztira, lau orduko ikastaro trinkoa izango da. Ikastaroa gainditzen dutenek arrisku txikieneko elikagaien manipulatzaile txartela lortuko dute. Izen-ematea zabalik dago jada.

 

Europari bira, Citroen ZX batean

Uztarria.eus | atzo : 11:03 | Aisia

Lau gazte azpeitiarrek Europan barrena bidaia luzea egin zuten joan zen udan, Citroen ZX batean. Auto horrek bidaia hartan egin zituen azken kilometroak, bueltan txatarretara bota dutelako. Urola Kostako Hitzak duela aste batzuk kaleratu zuen garraioaren eta mugikortasunaren gehigarrirako Aitziber Arzallus kazetariak egindako erreportajea da honako hau.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Unai Alberdik eta Unai Salegik Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatuko dute etzi

Uztarria.eus | atzo : 09:44 | Kirolak

Ilunpeko pilotariek Usurbilgo Pagazpe pilota elkarteko Santxoren eta Urruzolaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Tolosako Beotibar pilotalekuan izango da finala, 16:30ean hasita.

 

Axier Lopez, zeinek, non eta nola kontatzen duenaz

Uztarria.eus | atzo : 08:54

Ikusmina piztu zuen atzo Axier Lopez kazetariak duela 500 urteko lehen mundu biraz emandako hitzaldiak. 50 lagun inguru elkartu ziren Basazabal jauregiko hirugarren solairuko gelan, Urolakoen Napar Zuzterrak taldeak antolatutako...

'La trinchera infinita' filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasun

Uztarria.eus | atzo : 08:26 | Kultura

La trinchera infinita filma emango dute igandean eta astelehean, Soreasu antzokian. Asteburu honetan ere bi emanaldi soilik izango dira, Euskal Antzerki Topaketak tarteko. Igandean 19:30ean hasiko da saioa, eta...

Film berri baterako figuranteak behar ditu Xanti Rodriguezek

Uztarria.eus | 2019-11-13 : 16:33 | Kultura

Abenduaren 23an, astelehenez, egingo du filmaren grabaketa Errezilgo plazan. Grabazioan parte hartu nahi duten herritarrek castingerako izena eman beharko dute laura@xantirodriguez.com helbidera idatzita. Jantzi zehatz batzuk eraman beharko dituzte herritarrek grabaketara; izan ere, 1910. urtean girotutako grabaketa izango da.

 

'Amores perros' filmarekin hasiko da bihar, Gurutzatzen Diren Bizitzen Zine Zikloa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2019-11-13 : 14:23 | Kultura

Bihar, osteguna, hasiko da Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Gurutzatzen Diren Bizitzen Zine Zikloa, 'Amores perros' (2000...

Irudhitzen lehiaketaren testuen atala, martxan

Uztarria.eus | 2019-11-13 : 12:48 | Uztarriaeus

Azaroaren 22an itxiko da IV. Irudhitzen lehiaketaren testuen atalean parte hartzeko epea. Parte hartzaileek irudien atalean nabarmendutako argazkiei jarri beharko dizkiete hitzak, eta irabazleak 150 euro irabaziko ditu. Xabier Gantzarainek, Miren Garatek eta Leire Ostolazak osatuko dute epaimahaia.

 

Matxin III.ak eta Ionek Binakako Erremonte Txapelketaren 49. edizioan parte hartuko dute

Uztarria.eus | 2019-11-13 : 12:00 | Kirolak

Bi azpeitiarrek parte hartuko dute 49. Binakako Erremonte Txapelketan: Xuban Oiarzabal Matxin III.ak eta Ion Etxeberriak. Bihar, osteguna, hasiko da txapelketa, eta abenduaren 28an amaitu. Berrikuntzaz beteta dator aurtengo txapelketa, besteak beste, binaka lortutako puntuek eta banaka eskuratutakoek, guztiek izango dutelako balioa lehen fasea gainditzeko.

 

Pepe Gilen argazkiekin osatutako liburuaren 500 ale gehiago kaleratuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2019-11-13 : 11:43 | Kultura

'Pepe Gil. Azpeitiko Memoria Grafikoa 1966-2007' liburuak izan duen arrakasta ikusita, Azpeitiko Udalak 500 unitateko...

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia SEIN
Garmendi auzunea, 1 Tel.: 943157115

Guardiako farmazia: Arrieta Enparan, 29 . Azpeitia (+)