Grande Days taldeak kontzertua eskainiko du bihar Sanagustinen

Uztarria.eus | gaur : 15:38 | Kultura

19:00etan izango da kontzertua, eta sarrera doakoa den arren, aurrez gonbidapena eskatu beharko da honako lotura honetan.

 

Ekonomia sustapenerako dirulaguntza lerro berri bat jarri du martxan udalak

Uztarria.eus | gaur : 12:38 | Gizartea

Koronabirusa dela-eta egokitu egin ditu udalak ekonomia sustapenerako dirulaguntza lerroak; eta aurten, enpresetan langileen kontratazioa sustatzeko 75.000 euroko banatuko ditu. Horrez gain, lehen sektoreko eta merkataritzako jarduerak, industriakoak eta ekintzailetasunari lotutakoak finantzatuko ditu erakundeak. Nagore Alkorta alkateak adierazi duenez, "egoera berrira" egokitu dituzte laguntzak.

 

"Euskadi zutik" jartzeko aldarria zabaldu du EAJk Azpeitian

Uztarria.eus | gaur : 09:50 | Politika

EAJk Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako ekitaldia egin zuen atzo, osteguna, Azpeitian. Alderdi jeltzaleko hainbat aurpegi ezagunek parte hartu zuten ekitaldian, baina hitza Bakartxo Tejeria Gipuzkoako zerrendaburuak, Joseba Egibar Gipuzkoa Buru...

Unai Lazarobaster: "Sukaldeko tresnek kontsumitzen dute gehien"

Uztarria.eus | gaur : 09:29 | Ekonomia

Elektrizista da Unai Lazarobaster, eta 2020ko ekaineko Uztarria aldizkarian berak erantzun ditu ofizioen elkarrizketa txikirako Anartz Izagirre kazetariak egindako galderak.

 

Ikasleak, selektibitatearen atarian

Uztarria.eus | gaur : 09:28 | Hezkuntza

Koronabirusa tarteko, bukatzear dagoen ikasturtea berezia izan da ikasleentzat. Aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi zituztenez, etxetik jaso behar izan dituzte klaseak. Ikasturtea are konplikatuagoa izan da batxilergoko bigarren mailako...

Iago magoak ikuskizuna eskainiko du gaur Gaztetxean

Uztarria.eus | gaur : 09:00 | Kultura

21:00etan izango da Iago magoaren emanaldia, eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da.

 

'Ixa websaila': bigarren atala

Uztarria.eus | gaur : 08:00 | Kultura

'Ixa' kapitulu laburrez osaturako fikziozko websail bat da. Lehen denboraldiak sei atal ditu, sei istorio independente, egungo bizimoduaren arriskuez eta denboraren pertzepzioarekin jolas egiten dutena. Ehun lagun inguruko lantaldeak hartu...

Zabalik dago garapen lankidetzarako eta gizarte zein gizarte osasungintza arloko dirulaguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus | atzo : 11:53 | Gizartea

Garapen lankidetzarako 90.000 euroko dirulaguntza lerro bat jarri du martxan udalak, eta gizarte eta gizarte osasungintzako elkarteentzat, berriz, 39.000 euroko beste bat. Dirulaguntza eskaerak egiteko epea uztailaren 14an eta 16an bukatuko da, hurrenez hurren.

 

Uda ostean hasiko dituzte anbulatorioko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanak

Uztarria.eus | atzo : 11:13 | Hirigintza

Bi fasetan egingo dituzte zubiaren malda leuntzeko obrak eta lehen fasea esleitu du dagoeneko udalak. Anbulatorio aldeko zatia berrituko dute hasierako fase horretan, eta 1766ko Matxinada kale aldeko lanak egingo dituzte bigarren fasean.

 

Hainbat herritar bildu zen atzo gaztetxeen historiaren inguruko hitzaldian

Uztarria.eus | atzo : 11:00

Gaztetxeen historiaren inguruko hitzaldia eman zuen atzo, asteazkena, Jon Agirrek, eta hainbat herritar joan zen solasaldia entzutzera. Besteak beste, Azpeitiko Gaztetxearen sorreraz eta bilakaeraz aritu zen Agirre. Horrez gain, azken...

»» Erantzunak: 1 (Marta79)

Herriko ahots gazteek beteko dute Sanagustineko arkupea ostiralean

Uztarria.eus | atzo : 10:43 | Kultura

Deñe, Eider, Aielen, Alaitz eta Olatz musika eskolako ikasleek emango dute Arkupehotsak egitasmoaren itzulerako kontzertua, 19:00etan hasita.

 

Mendaurrera irteera antolatu du Lagun Onak MBk hilaren 11rako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | atzo : 09:04 | Kirolak

Arantza-Mendaur-Mendieder-Ekaitza-Putzubeltz-Arantza. Horixe da Lagun Onak Mendi Bazkunak uztailaren 11rako prestatu duen helduentzako mendi irteeraren ibilbidea...

Garai bateko autobus haiek...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Luis Gurrutxaga | atzo : 08:29 | Iritzia

Luis Gurrutxagak 2020ko ekaineko Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzi artikulua da honako hau.

 

Zabalik da Azpeitiko KZgunea

Uztarria.eus | atzo : 08:10 | Hezkuntza

Izapideak egiteko, informazioa eskatzeko edo nabigaziorako, hitzordua hartu beharko da aurrez, 945-01 61 00 telefono zenbakira deituta. 09:00etatik 13:00etara izango da zabalik Enparan dorretxean kokatuta dagoen KZgunea.

 

Etumeta baserriko artegiko suteak eragindako kalteak arintzeko elkartasun kanpaina jarri dute martxan

Uztarria.eus | 2020-07-01 : 16:37 | Ekonomia

Joan zen ekainaren 21ean sutea izan zen Erdoizta auzoan kokatuta dagoen Etumeta baserriko artegian, eta kalte handiak eragin zituen. Ezbeharrak eragindako kalteak arintzeko elkartasun kanpaina jarri dute martxan: diru ekarpena egiteko zein laguntza bonoak erosteko aukera izango da.

 

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Urbistondo margoak
Salbe, 35 Tel.: 943815781/615761754

Guardiako farmazia: Artetxe Bastida Urbitarte, 3. Azpeitia (+)