Uztarriaeus

Euskara atala ireki du Uztarria.com-ek

Uztarria.eus | 2004-01-07 : 18:01 | Uztarriaeus

  • Webean Azpeitia atalaren barnean dago
  • Euskara atal berriak honako sail hauek ditu: Herriko euskalgintzaren euskara aldizkaria, hitzaldiak, Bai Euskarari Ziurtagiria, EBPN, Zerbitzuak, Iritziak, Elkarrizketak, Baite Euskara Elkartearen datuak

Uztarriaren urtarrileko zenbakia kalean da jada

Uztarria.eus | 2004-01-07 : 17:01 | Uztarriaeus

  • Ostiralean, urtarrilaren 2an, jaso zuten Uztarriako bazkideek eta harpideek aldizkaria etxeko buzoietan
  • Aldizkariarekin batera Uztarria Azpeitiko Euskalgintzaren Euskara Aldizkaria ere banatu da

2003. urtea argazkitan labur

Uztarria.com | 2003-12-30 : 13:12 | Uztarriaeus

  • 2003. urteko hamar albiste garrantzitsuenak biltzen dira bertan
  • Albiste bakoitzak argazki bat eta albistearen laburpen txiki bat du.
  • Ikusi argazkiak eta albisteak

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Azpeitiko efemerideetan bilaketak egin daitezke

Uztarria.eus | 2003-12-19 : 14:12 | Uztarriaeus

Webgune honetan bertan publikatu genuen Imanol Elias-en Azpeitiko Efemerideak liburua. Orain, bilaketak egin daitezke, 5309 efemeride hoietan. Adibidez: Noiz inauguratu zen Garmendipeko futbol zelaia? Erantzuna, efemerideetan

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Uztarria.com berritua

Uztarria | 2003-11-29 : 13:11 | Uztarriaeus

Uztarria.com webguneak, itxura berria du gaurtik aurrera. Diseinua, efemerideak, elkarrizketak on-line, bilaketa, eta berrantolaketa dira aldaketa nagusienak.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Urriko Uztarria aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2003-10-06 : 11:10 | Uztarriaeus

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara joan den asteburuan. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Abuztuko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2003-07-28 : 12:07 | Uztarriaeus

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatuko da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara gaur eta bihar. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Baina ez da hau bakarra, izan ere, oraingo honetan Literatuztaren lehen alea ere jasoko dute bazkideek aldizkariarekin batera. Jadanik, hiru aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Bukatu da aurtengo Pourra

uztarria | 2003-07-28 : 08:07 | Uztarriaeus

Bukatu da aurtengo Tourra. Eta, horrekin batera, baita gure POURRA ere. Lehen saria Jon Larrañagak eraman du; bigarren Iñaki Areizaga gelditu da; eta hirugarren, Iñaki Egibar, iazko garailea. Sari-banaketa, hilaren 30ean uztarriaren festetako txosnan izango da

Uztaileko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2003-07-03 : 15:07 | Uztarriaeus

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatuko da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara asteburu honetarako.Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

'Berria berri' atala martxan da uztarria.com-en

uztarria | 2003-05-29 : 18:05 | Uztarriaeus

Uztarria.com-ek Berria berri atala jarri du martxan. Egunkari euskalduna egiteko kanpaina da Berria berri, eta Azpeitian ere badu bere oihartzuna.

Ikasberriko ikasleak Uztarriako egoitzan izan dira

DBHO-1eko ikasberriko ikasleak | 2003-03-14 : 11:03 | Uztarriaeus

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako DBHO-1eko ikasleak Uztarrian izan dira aldizkaria eta webgunearen funtzionamendua ikusi asmoz.

 

Arazo tekniko bat medio, zenbait iritzi galdu egin dira

Uztarria.eus | 2003-02-14 : 15:02 | Uztarriaeus

Gaur goizean, arazoak egon dira uztarria.com-eko zerbitzarian. Hori dela-eta, goizean egindako aldaketak galdu egin dira. Barkatu eragozpenak.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak

Uztarria.eus | 2003-01-24 : 13:01 | Uztarriaeus

Eztabaida eta inkesta berriak proposatu zituen atzo Uztarria.com-ek. Parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.

Abenduko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2002-12-05 : 19:12 | Uztarriaeus

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara. Jadanik, alea oso-osorik irakurri dezakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkaria jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Uztarria.com Software Libreko Mintegian izan da

Uztarria.com | 2002-11-25 : 09:11 | Uztarriaeus

Larunbatean, azaroaren 23an, UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) antolatuta Software Librearen II. Euskal Mintegia izan zen. Aretoa bete egin zen, eta sarrera eskatutako batzuk kanpoan gelditu ziren. Bederatzi hitzaldi labur izan ziren, eta horietako bat, uztarria.com honi buruzkoa.

 

Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak

Uztarria.eus | 2002-11-12 : 12:11 | Uztarriaeus

Eztabaida eta inkesta berriak proposatzen ditu gaur Uztarria.com-ek. Parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Azpeitiko Udalak uztarria.com webgunea ez du diruz lagunduko

Uztarria.eus | 2002-10-31 : 12:10 | Uztarriaeus

Uztarria.com webguneak aurten ez du Azpeitiko Udalaren diru laguntzarik jasoko. 2002 urterako 15.325,81 euroko aurrekontua du webguneak. Azpeitiko Udalean, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan eskatu da webgunerako diru laguntza. Foru Aldundiak 4.000 euroko diru laguntza eman dio eta Eusko Juarlaritzaren erantzuna oraindik ez du jaso Uztarria.com-ek (3.240 euroko diru laguntza eskatu du Jaurlaritzan)

»» Erantzunak: 13 (Uztarria.eus...)

Anonimoak eta uztarria.com

Uztarria Kultur Koordinadora | 2002-10-21 : 13:10 | Uztarriaeus

Uztarria.com webgunean anonimoki ematen diren iritzien eta iruzkinen inguruko gogoeta egin nahi du Uztarriak Kultur Koordinadorak. Eta gogoetarekin (eta autokritikarekin) batera, joko arau batzuk jarri abian, betiere webgunearen onerako izango delakoan. Zuen guztion kolaborazioa eskatzen dugu.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak

Uztarria.eus | 2002-10-09 : 16:10 | Uztarriaeus

Urrirako eztabaida eta inkesta berriak proposatzen ditu Uztarria.com-ek. Planteatutako gaien inguruan parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.

San Inazio bezperan banatu ziren Pourra 2002ko sariak

Uztarria.eus | 2002-09-03 : 12:09 | Uztarriaeus

San Inazio bezperan, uztailak 30ean, banatu zituen Uztarriak Pourra 2002ko sariak, San Inazio jaietarako jarritako txosnan. Lehen saria Iñaki Egibarrek jaso zuen. Bigarren eta hirugarren sariak, Tomas Ugalderen esku gelditu ziren.

 

Emaitzak: 194 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10