Uztarriaeus

'Mugarria' ikus-entzunezkoa, salgai

Uztarria.eus | 2014-12-16 : 16:27 | Uztarriaeus

Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren 15. urteurrenaren harira egin duen dokumentala hil honen hasieran jaso zuten etxean Uztarriaren bazkideek. Bazkide ez direnek, berriz, 3 euroren truke eskura dezakete DVD-a, Uztarriaren egoitzan.

Urtebeterako hitzarmena sinatu dute Uztarriak eta Udalak

Uztarria.eus | 2014-12-12 : 10:40 | Uztarriaeus

Hedabideak aurten 31.583,26 euroko diru-laguntza jasoko du. Herriko euskarazko hedabideak diruz laguntzea aho batez onartu zuten udalean ordezkatuta dauden alderdiek, urriko udalbatzarrean.

 

Joan den astean kazetaritzaz egindako mahai-inguruaren bideoa

Uztarria.eus | 2014-12-01 : 13:22 | Uztarriaeus

Joan den asteartean Kazetaritza gaur egun. Komunikatzeko moduak, tresnak, subjetuak... izenburupean mahai-ingurua izan zen Sanagustin kulturgunean.  Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetaria, Lander Arbelaitz Argia-ko kazetaria, Nekane Zinkunegi Info7-ko kazetaria ...

'Mugarria' ikus-entzunezkoa aurkeztu du Uztarriak

Uztarria.eus | 2014-11-28 : 12:02 | Uztarriaeus

 

Atzo, osteguna, aurkeztu zuen Uztarriak Mugarria ikus-entzunezkoa Sanagustin kulturgunean. Hogeita hamar bat lagun bertaratu ziren Uztarria Kultur Koordinakundearen 16 (1998an sortu zuten) eta aldizkariaren 15 urteotako ibilbidea jasotzen duen lana ...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Uztarriaren ibilbidea jasotzen duen 'Mugarria' ikus-entzunezkoa aurkeztuko dugu gaur

Uztarria.eus | 2014-11-27 : 10:44 | Uztarriaeus

15 urte bete ditu Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak hilabete honetan. 15 urteotan hilero kaleratu du Uztarriak aldizkaria, eta hil honetan argitaratu duguna 166. zenbakia izan da. Uztarriak kaleratzen dituen bestelako ...

Gaur egungo kazetaritzaz mahai-ingurua antolatu du Uztarriak astearterako

Uztarria.eus | 2014-11-21 : 10:33 | Uztarriaeus

Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetaria, Lander Arbelaitz Argia-ko kazetaria, Nekane Zinkunegi Info7-ko kazetaria eta Luistxo Fernandez Codesyntax enpresako kidea izango dira hizlariak. 19:30ean hasiko da solasaldia, Sanagustin kulturgunean. Erlo telebistak streaming bidez zuzenean emango du mahai-ingurua.

Uztarriaren ibilbidea jasotzen duen 'Mugarria' ikus-entzunezkoa hilaren 27an aurkeztuko dugu

Uztarria.eus | 2014-11-11 : 11:32 | Uztarriaeus

15 urte bete ditu Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak hilabete honetan. 15 urteotan hilero kaleratu du Uztarriak aldizkaria, eta joan den ostiralean argitaratu genuena 166. zenbakia izan da. Hori dela eta ...

Jeroglifikoak, Uztarria aldizkariaren lehiaketa berria

Uztarria.eus | 2014-10-14 : 12:18 | Uztarriaeus

Urriko zenbakiarekin estreinatu du Uztarriak bere bazkideentzat jeroglifikoen lehiaketa –webgune honetan ere irakur dezakezue aldizkaria–. Soluzioak bidaltzeko jarri dugun e-posta, ordea, ez da zuzena: lehiaketakuztarria@gmail.com da helbide zuzena. Uztarriaren egoitzan ere (Perez Arregi plaza 1, behea) utz daitezke soluzioak. Animatu eta parte hartu!

Tonbolako zozketaren sariak banatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2014-09-17 : 15:30 | Uztarriaeus

Lehen hamabostaldian eraman zituzten Ukabiko Netbook-a eta Eroski Bidaiaken asteburu pasa. Ordezko zenbakiak zituztenek, berriz, jada jaso dituzte Erreka Bikeko bizikleta eta Halcon Bidaiakeko asteburua.

Tonbolako ordezko zenbakien jabeek jaso ditzakete sariak dagoeneko

Uztarria.eus | 2014-09-16 : 10:07 | Uztarriaeus

Netbook-aren eta bi lagunentzako asteburu pasaren jabeak soilik agertu dira hamabost egunotan. Gaurtik aurrera, hamabost egun dituzte Erreka Bikeko bizikletari eta Halcon bidaiakek eskainitako asteburu pasari dagozkien zenbaki sarituen ordezkoen jabeek sariak eskuratzeko. 5.505 da bizikletaren ordezko zenbakia, eta 4.794 asteburu pasarena.

Hilaren 22an amaituko da Uztarriako abuztuko lehiaketan parte hartzeko epea

Uztarria.eus | 2014-09-09 : 15:17 | Uztarriaeus

Abuztuko lehiaketan parte hartzen duten bazkideen artean, Lau-Bide jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko du Uztarriak. Horretarako, nahikoa da gustuko errezeta prestatzea, eta uztarriasukaldean@gmail.com helbidera sukaldariaren eta plateraren argazkia bidaltzea.

 

Abian da 'Uztarria' aldizkariko abuztuko lehiaketa, Lau-Bide jatetxeko errezetarekin

Uztarria.eus | 2014-09-01 : 12:22 | Uztarriaeus

Lau-Bide jatetxea izan da Uztarriak eta herriko jatetxeek elkarlanean abiatu duten Uztarria sukaldean lehiaketako seigarren protagonista, eta barazkiak al dente errezeta eskaini die irakurleei. Abuztuko lehiaketan parte hartzen duten bazkideen artean, Lau-Bide jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko du Uztarriak.

 

Tonbolako zenbaki sarituen jabeek jaso ditzakete sariak dagoeneko

Uztarria.eus | 2014-09-01 : 10:07 | Uztarriaeus

Zenbaki saridunak dituzten pertsonek irailaren 1etik 15era pasatu beharko dute Uztarriaren egoitzatik, sarien bila. Haiek agertzen ez badira, hilaren 16tik 29a bitartean, ordezko zenbakiak dituztenek izango dute opariak jasotzeko aukera.

Oporren ostean martxan da Uztarria

Uztarria.eus | 2014-09-01 : 10:03 | Uztarriaeus

Gaurtik martxan izango da webgunea eta urri hasieran argitaratuko du herri aldizkariaren hurrengo zenbakia. Urola Kostako Hitza egunkaria ere gaur, astelehena, hasi da lanea eta bihar aterako du opor ondorengo aurreneko egunkaria.

Santio egunean irekiko ditu ateak Uztarriaren tonbolak

Uztarria.eus | 2014-07-21 : 10:56 | Uztarriaeus

Hilaren 27an, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an ere zabalik izango da, Erdikaleko ohiko lokalean. Seigarren urtez, Udalak, Bertan merkatari elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena.

Abian da 'Uztarria' aldizkariko uztaileko lehiaketa, Sanagustin kulturguneko errezetarekin

Uztarria.eus | 2014-07-09 : 10:38 | Uztarriaeus

Sanagustin kulturgunea izan da Uztarriak eta herriko jatetxeek elkarlanean abiatu duten Uztarria sukaldean lehiaketako bosgarren protagonista, eta bakailao eta bieira entsalada errezeta eskaini die irakurleei. Uztaileko lehiaketan parte hartzen duten bazkideen artean, Sanagustin kulturgunean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko du Uztarriak.

 

Abian da 'Uztarria' aldizkariko ekaineko lehiaketa, LarraƱaga hoteleko errezetarekin

Uztarria.eus | 2014-06-18 : 12:40 | Uztarriaeus

Larrañaga hotela izan da Uztarriak eta herriko jatetxeek elkarlanean abiatu duten Uztarria sukaldean lehiaketako laugarren protagonista, eta baba handiak bakailao kokotxa eta porrusaldarekin errezeta eskaini die irakurleei. Ekaineko lehiaketan parte hartzen duten bazkideen artean, Larrañaga hotelean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko du Uztarriak.

 

Abian da 'Uztarria' aldizkariko maiatzeko lehiaketa, Jai-Alai jatetxeko errezetarekin

Uztarria.eus | 2014-05-07 : 11:45 | Uztarriaeus

Jai-Alai jatetxea izan da Uztarriak eta herriko jatetxeek elkarlanean abiatu duten Uztarria sukaldean lehiaketako hirugarren protagonista, eta basurde gisatua prestatzeko errezeta eskaini die irakurleei. Maiatzeko lehiaketan parte hartzen duten bazkideen artean, Jai-Alai jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko du Uztarriak.

 

Guardiako farmazien informazioa orain, Uztarria.com-en

Uztarria.eus | 2014-04-16 : 15:56 | Uztarriaeus

Zerbitzua hobetzeko, Azpeitian eta Azkoitian guardian diren farmazien inguruko informazioa erantsi dugu webguneko Zerbitzuak atalean. Bertan, egunero datozen hiru egunetan guardian egongo den farmaziaren inguruko informazio osoa eskuratu ahal izango da, eta bi herrietako farmazia guztien helbidea, telefonoa, argazkia eta geolokalizazioa kontsultatu daitezke.

Abian da 'Uztarria' aldizkariko apirileko lehiaketa, Pastorkua jatetxeko errezetarekin

Uztarria.eus | 2014-04-09 : 10:50 | Uztarriaeus

Pastorkua jatetxea izan da Uztarriak eta herriko jatetxeek elkarlanean abiatu duten Uztarria sukaldean lehiaketako bigarren protagonista, eta foie hostopila kalabazinarekin prestatzeko errezeta eskaini die irakurleei. Apirileko lehiaketan parte hartzen duten bazkideen artean, Pastorkua jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko du Uztarriak.

 

Emaitzak: 194 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10