Uztarriaeus

Irati Arangurenek irabazi du Irudhitzen lehiaketaren testuen atala

Uztarria.eus | 2017-12-12 : 15:05 | Uztarriaeus

Javier Bastidaren argazkiari jarritako testuarekin irabazi du Arangurenek testuen lehiaketa, eta 150 euroko saria eskuratuko du. 

 

Bihar bukatuko da II. Irudhitzen lehiaketara testuak aurkezteko epea

Uztarria.eus | 2017-12-07 : 17:03 | Uztarriaeus

Pertsona bakoitzak, gehienez, bost testu aurkez ditzake. Epaimahaiak hamabi testu aukeratuko ditu 2018ko egutegirako, eta horietatik bat nabarmenduko dute. Idatzi horren egileak 150 euroko saria eskuratuko du.

 

Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak marketing departamenturako komertzialak behar dituzte

Uztarria.eus | 2017-12-05 : 12:43 | Uztarriaeus

Hautatutako langileek lanaldi osoko lan kontratua izango dute. Besteak beste, holako ezaugarriak betetzea baloratuko da: lan komertzialean eta sustapen lanetan eskarmentua izatea; marketin arloko ezagutzak izatea eta Azpeitian bizi edo ingurua ondo ezagutzea. Abenduaren 22ra arte bidal daitezke curriculumak.

 

Joxe Mari Fernandezek eta Irene Valverdek Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrera bana irabazi dute

Uztarria.eus | 2017-12-03 : 17:09 | Uztarriaeus

Uztarria bihar jarriko da sarreren irabazleekin harremanetan. 64 bazkidek parte-hartu dute zozketan. Finaleko zortzikoa erabakita, Uztarriak bihar bertan jarriko du martxan finalerako porra. Finala abenduaren 17an, igandez, izango da Barakaldoko BECen.

 

Igandean zozkatuko ditu Uztarriak Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrerak

Uztarria.eus | 2017-11-29 : 15:26 | Uztarriaeus

Uztarriak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Komunikazio taldeak igande arratsaldean egingo du zozketa, eta zuzenean ikusgai izango da Facebook bidez. Zozketan parte hartu nahi duenak mezu bat bidali behar du uztarriazozketak@gmail.com bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zehaztuta. Astelehenean, berriz, bertso-porra abiatuko da uztarria.eus atarian.

 

Inkestan galdera berria: 'Ekarpenik egin al duzu finantzaketa kolektiboren (crowdfunding) batean?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-11-17 : 12:37 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Ekarpenik egin al duzu finantzaketa kolektiboren (crowdfunding) batean? Eman zure botoa hemen.

 

Jarri hitzak irudiei

Uztarria.eus | 2017-11-14 : 11:30 | Uztarriaeus

Zabalik dago II. Irudhitzen lehiaketaren testuen atalera idatziak bidaltzeko epea. Pertsona bakoitzak, gehienez, bost testu aurkez ditzake. Epaimahaiak hamabi testu aukeratuko ditu 2018ko egutegirako, eta horietatik bat nabarmenduko dute. Idatzi horren egileak 150 euroko saria eskuratuko du.

 

Sammic-Castello partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-11-14 : 10:22 | Uztarriaeus

ISBko mutilek igandean jokatuko dute Urrezko LEB ligako partida, 18:00etan hasita. Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Uztarriaren bazkide izatea. Parte hartzen dutenek, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia bidali beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera. 

 

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-11-09 : 14:02 | Uztarriaeus

Uztarriak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi duenak mezu bat bidali behar du Uztarriara, mezuan bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu behar dira. Azaroko Uztarria aldizkariko publizitatean akatsa dago, eta mezua bidaltzeko helbide zuzena hau da: uztarriazozketak@gmail.com.

 

Irudhitzen lehiaketara aurkeztutako irudiak, epaiaren zain

Uztarria.eus | 2017-11-07 : 13:05 | Uztarriaeus

Lehiaketaren argazkien atalera aurkeztutako argazki guztiak Azpeitiko Argazki Elkartearen esku utzi ditu Uztarriak. Behin irudi saritua zein den jakinda eta 2018ko egutegia zein argazkik osatuko duten ezagututa, astelehenean, hilak 13, zabalduko da irudiei hitzak jartzeko txanda. 

 

Uztarria aldizkaria ere, irakurtzeko eta aske uzteko

Uztarria.eus | 2017-11-07 : 10:07

Uztarria Komunikazio Taldea atzo hasi zen azaroko aldizkaria etxez etxe banatzen. Aurrerantzean, aldizkaria Uztarriako bazkideen eta harpideen postontzietara eramateaz gain, herriko hainbat txokotan jarrita dauden liburutegi libreetan ere aldizkari bana ...

Lynn Hill eskalatzaileak eskainiko duen solasaldirako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-11-06 : 12:55 | Uztarriaeus

Ostegunean, hilak 9, eskainiko du hitzaldia estatubatuarrak Soreasun, 21:30ean hasita. Uztarriak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta uztarriazozketak@gmail.com helbidera.

 

Sammic ISB-Caceres partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-10-30 : 14:06 | Uztarriaeus

Zozketan parte hartzeko mezu bat bidali uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da.

 

Sammic Hosteleria ISB-CB Prat partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-10-17 : 17:32 | Uztarriaeus

Igandean 18:00etan jokatuko da neurketa, kiroldegian. Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da.

 

Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-10-06 : 11:50 | Uztarriaeus

Maria Jesus Gorrotxategi eta Lurdes Etxaniz dira sarrera bana jasoko duten Uztarriaren bazkideak. Aizkora saioa bihar jokatuko dute Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan. Zozketako saridunek frontoiko leihatilan eskatu behar dituzte tokatutako sarrerak.

 

Sammic ISB-Ourense partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-10-05 : 11:34 | Uztarriaeus

Asteartean jokatuko dute partida Sammic Hosteleriako mutilek, Azpeitiko kiroldegian. Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, astearteko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da. 

 

Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-10-04 : 17:23 | Uztarriaeus

Zapatuan jokatuko dute kanporaketa Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita. Azkoitiko Gurea frontoian jokatuko den finalerako sei txartel daude jokoan. Zozketan parte hartzeko Uztarriaren bazkideek mezu bat bidali beharko dute uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 09:00ak baino lehen, izen-abizenak eta kontakturako telefono bat zehaztuta. 

 

Sammic eta AƱares ISBren partidetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak aurrerantzean

Uztarria.eus | 2017-09-27 : 17:03 | Uztarriaeus

Sammic-eko mutilek eta Añareseko neskek etxean partidak jokatzen dituzten asteetan, neurketa bakoitzerako bina sarrera zozkatuko ditu komunikazio taldeak. Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, izen-abizenak eta kontakturako zenbakia uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidalita. Aste honetan ekingo diote denboraldiari bi taldeek.

 

2017ko urriko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Edertik 50 urte

Uztarria.eus | 2017-09-26 : 09:29 | Uztarriaeus

Urriaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Karmen Agirre eta Angel Larrañaga Ederti dekorazio dendaren jabeak izango dira aldizkariko protagonistetako bi. Izan ere, 50 ...

Tonbolako ordezko zenbakien jabeek jaso ditzakete sariak dagoeneko

Uztarria.eus | 2017-09-18 : 13:28 | Uztarriaeus

 Uztarriaren festetako tonbolaren itxierarekin zozkatutako lau sarietatik hiru daude emateko. Ordezko zenbakien jabeek hilaren 30era arte jaso ditzakete sariak, Uztarriaren egoitzan.

 

Emaitzak: 219 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 8 9 10 11