Urolako ondarea ezagutzeko bisita gidatuak apirilaren azken asteburuan hasiko dira

Nerea Uranga 2024ko api. 19a, 17:08
Loiola auzoa.

Urola Turismoak apirilaren azken asteburutik irailaren aurrenera arte bisita gidatuak antolatu ditu Urola historia eta paisaia bazterrak izenburu hartuta. Bisitetan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da.

Urtero bezala, Urola bailarako ondare historikoa eta natur ondarea uztartuz, bisita gidatuen egitaraua prestatu du Urola Turismoak, Urola historia eta paisaia bazterrak izenburu hartuta. Apirilaren 27 eta 28ko asteburuan izango dira egitarauko aurrenekoak.

Bisita gidatuak Azkoitian, Azpeitian, Zestoan, Errezilen eta Aizarnazabalen egingo dituzte, apirileko, maiatzeko eta ekaineko asteburu banatan. Uztailerako eta abuzturako bisita gehiago antolatu dituzte, astean zehar nahiz asteburuetan.

Bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da whatsappez mezua 688 75 94 29 zenbakira bidalita, telefonoz 943-15 18 78 deituta edota posta elektronikoz i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera eskainiko dute, eta haietara doazenek zein hizkuntzatan egin nahi duten aukeratu ahal izango dute aurretik. Bisita egiteko, gutxienez, lau pertsonako taldea osatu beharko da.

Bisita gidatuen egitaraua honakoa da:

 

AZPEITIA:

- Apirilak 27, larunbata. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza bisita gidatua. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra egingo da herrigunean. Bisita euskaraz da.

- Apirilak 28, igandea. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza bisita gidatua. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra egingo da herrigunean. Bisita gaztelaniaz da.

- Uztailak 2, asteartea. Loiola: basilika eta etxe santua. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Uztailak 20, larunbata. Loiola gehiago: natura ibilbidea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 10:00etan. Iraupena: bi ordu.

- Uztailak 21, igandea. Loiola: oinezko ibilbidea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurretik. Iraupena: bi ordu, natur ingurunean ibilbidea.

- Uztailak 25, osteguna. Azpeitiko Alde Zaharra. Irteera: 10:30ean, Azpeitiko parrokiaren aurretik. Iraupena: ordubete.

- Uztailak 28, igandea. Azpeitia: Soledadeko kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 6, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 17:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 7, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 13, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 14, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.

- Abuztuak 17, larunbata. Azpeitiko Alde Zaharra: Bakardadearen kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 18, igandea. Azpeitiko Alde Zaharra: Bakardadearen kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.

- Abuztuak 20, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 17:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 21, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.

- Abuztuak 27, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 28, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 31, larunbata. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.

- Irailak 1, igandea. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.

AZKOITIA:

- Ekainak 15, larunbata. Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua. Irteera: Azkoitiko parrokiaren atarian, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi, ibilbide laburra herrigunean. Euskaraz da.

- Ekainak 16, igandea. Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua. Irteera: Azkoitiko parrokiaren atarian, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi, ibilbide laburra herrigunean. Gaztelaniaz da.

- Uztailak 9, asteartea. Azkoitia: San Martin ermita. Irteera: Azkoitiko parrokiako atarian. Iraupena: ordu eta erdi.

- Uztailak 14, igandea. San Martin ermita eta Azkoitiko herrigune historikoa. Irteera: Azkoitiko parrokiaren atarian, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 3, larunbata. Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua. Irteera: Azkoitiko parrrokiaren aurrrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 4, igandea. Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua. Irteera: Azkoitiko parrrokiaren aurrrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

ERREZIL:

- Maiatzak 18, larunbata. Errezil, ermita eta sagarrondoen artean. Irteera: Errezilgo parrokiaren atarian, 11:00etan. Bi orduko ibilbidea, herrian eta naturan. Euskaraz da.

- Maiatzak 19, igandea. Errezil, ermita eta sagarrondoen artean. Irteera: Errezilgo parrokiaren atarian, 11:00etan. Bi orduko ibilbidea, herrian eta naturan. Gaztelaniaz da.

AIZARNAZABAL:

- Uztailak 7, igandea. San Kristobal ermita eta bidaiarien ospakizuna. Irteera: Aizarnazabalen parrokiaren aurrean, 11:00etan. Iraupena: bi ordu, natur ingurunean atsedenaldiekin.

- Abuztuak 6, asteartea. Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua. Irteera: Aizarnazabalgo parrokiaren aurrean, 10:00etan. Iraupena: bi ordu. Ibilaldia natur ingurunean, atsedenaldiekin.

- Abuztuak 11, igandea. Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua. Irteera: Aizarnazabalgo parrokiaren aurrean, 10:00etan. Iraupena: bi ordu. Ibilaldia natur ingurunean, atsedenaldiekin. Gaztelaniaz da.

ZESTOA:

- Abuztuak 20, asteartea. Aizarna, Santa Engrazia ermita. Irteera: Aizarnako plazan, 10:00etan. Iraupena: hiru ordu. Ibilaldia natur inguruetan, atsedenaldiekin.

- Abuztuak 25, igandea. Aizarna, Santa Engrazia ermita. Irteera: Aizarnako plazan, 10:00etan. Iraupena: hiru ordu. Ibilaldia natur inguruetan, atsedenaldiekin. Gaztelaniaz da.