Sokamuturreko 90 bideo, 20 herritarrek...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 5a, 11:55
Aurten ere karnabaletako sokamuturreko bideo txiki asko jaso ditu Zezen Beltz elkarteak, herritarrek bidalita: 20 lagunek bidali dituzte, denera 90 bideo. Eskerrik asko denei! Bidaltzaileen artean egindako zozketan, Juanjo Goenagari tokatu zaio bi lagunentzako afaria, Sanagustin kulturgunean. \ \ 90 bideo horiekin muntaia bat egingo du Zezen Beltzek hurrengo asteetan, sarera igotzeko. \ \ Elkarteak bosgarren urtez eskatu du zezeneko bideo motzak bidaltzeko, artxiboa osatze aldera. \ \ Karnabaletako sokamuturreko bideo motzak \ \ 2016: 25 bidaltzaile, 121 bideo; zozketako irabazlea, Oskitz Aldalur. \ 2017: 22 bidaltzaile, 133 bideo; Vanessa Ridruejo. \ 2018: 21 bidaltzaile, 203 bideo: Marcos Gomez. \ 2019: 22 bidaltzaile, 74 bideo; Iosu Iriarte. \ 2020: 20 bidaltzaile, 90 bideo; Juanjo Goenaga.