Sokamuturra 2020 argazki lehiaketa, Imanol...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 13a, 09:32
Sokamuturra 2020 argazki lehiaketa, Imanol Elias saria.\ \ Laster izango ditugu kaldereroak herriko kaleetan, karnabal jaiak ia gainean ditugu eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.\ \ Urteroko moduan, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan otsailak 23, 24 eta 25 egunetan izango direlarik.\ \ Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik (sari 'berezia' kontuan izan gabe).\ \ Sari berezia, IƱaki Joaristi \"Altzarte\" izenekoa, inauterietako jai giroari buruzko Koloretako argazki onenari emango zaio. Sari honetarako, partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango ditu.\ \ Argazkien tamaina 20x30 zm-koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat jarri beharko dira. Argazki guztiak, CD batean jpg formatuan aurkeztu beharko direlarik.\ \ Aurreko urtean bezala lehiaketatik kanporatuak izango dira argazkiak aurkezterakoan, bi formatuetan aurkezten ez dituzten lehiakideak.\ \ Lanak aurkezteko epea 2020ko martxoak 5, osteguna, 22:00etan amaituko da (egun horretan argazkiak elkartean egon beharko dira).\ \ Nahi duenak gure web orrian ditu 2020ko Sokamutur argazki lehiaketako oinarriak.\ \ 2020ko martxoaren 14ean, larunbata, eguerdiko ordu-batean, erakusketa irekitzearekin batera, sari banaketa egingo da. Erakusketara etortzen diren ikusleak ere, sari herrikoi bat emateko aukera izango dute, bere gustuko argazkiari botoa emanez. Argazki irabazlearen egileak plakatxo bat jasoko du. Botoa ematen duten ikusleen artean 10 argazkiren 20x30 tamainako argazkiak zozketatuko dira