XI. Gau-Txori (Gaueko) Argazki Rallya

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 27a, 10:57
XI. Gau-Txori (Gaueko) Argazki Rallya\ \ 2020ko rally denboraldiari hasiera ematen diogu ”GAU-TXORI” gaueko rallyarekin. Rally hau dakizuen bezala ezberdina dugu, gauez egiten bait da. Nahi duenarentzat afaltzeko aukera ere izango da Rallyan bertan.\ \ Aurten rallya Otsailaren 8an izango da, memoria-tarjetadun ​kamera digitala ​duen edonork parte hartu dezakeelarik. Partaide bakoitzak bere memoria-txartela ekarri beharko du, guztiz hutsik. Argazkiak Azpeitian aterako dira, txuri-beltzean edo koloretan egin ahal izango direlarik (gaiak gau bertan esango dira).\ \ Izen-ematea internet bidez otsailaren 7a baino lehenago egin beharko da, ​argazkiakaae@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, edota Argazki Elkartean larunbatean, rallyko egun bertan. Izen-ematea 10€-koa izango da eta 20€-koa afarira apuntatzen denarentzat (inskripzioa+afaria). Rallyaren egun berean ordaindu beharko da Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian, DINAMOA kultur gunean (Soreasu), 19:00tatik 20:00etara.\ \ Otsailaren 13a baino lehen parte-hartzaileek, gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta argazkiakaae@gmail.com helbidera korreo elektroniko baten bidez bidali beharko dituzte, bertan partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiren zenbakia adieraziz.\ \ Gure web orrian dituzue rallyari buruzko oinarriak.\ https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/1239-xi-gau-txori-gaueko-argazki-rallya