Urtarrilaren 30eko greba babesteko mosaikorako argazkiak bidaltzeko deia egin du Azpeitiko Greba batzordeak

Urtarrilaren 30eko greba babesteko gazteen argazkiekin mosaikoa osatu nahi du Azpeitiko Greba Batzordeak. Argazkiak biltzen ari gara dagoeneko, eta horretarako azken eguna urtarrilaren 23a izango da. Bidali zure argazkia 'azpeitikogrebabatzordea@gmail.com' helbidera banaka edo taldean. Eskerrik asko zure ekarpenagatik!\ \ Era berean, gogoratu herritarron argazkia aterako dugula ostegunean 19:00etan Azoka Plazan, eta gazteak ere bertaratzera animatu nahi ditugu.